Ekonomia enpresen obligazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,18 KB

Espainian, burtsa-indize orokorra IBEX-35 da, hain zuzen, Espainiako Burtsako 35 enpresa garrantzitsuenek osatzen dute.

Balore-burtsak eginkizun nagusi hauek ditu:

-Eskaintza-eskarien legea aintzat hartuta, tituluen prezioa eta balioa zehaztea.

-Informazioa ematea, prezioei buruz, haien aldaketei buruz zein transakzio-bolumenei buruz

-Erosteko eta saiatzeko eragiketak azkar gauzatu eta likidatuko direla ziurtatzea.

-Balore-sozietateen eta balore-agentzien jarduna gainbegiratzea (ikus laguntza-testua).


Errenta aldakorreko merkatua

Merkatu horretan, enpresek, finantzaketa lortzeko, akzioak deritzen baloreak-tituluak jaulkitzen dituzte, diruaren truke eta enpresaren jabetza ehuneko bat lagatzearen truke.

-Lehen mailako merkatua edo jaulkipen-merkatua: aktiboak sortzen ditu, eta merkatu horretan bideratzen da aurrezkia inbertsiora. Funtsak behar dituen enpresa batek kapitala handitzean erabakitzen badu, titulu berri horiek lehen mailako merkatuan harpidetzen dira, errebalorizatu eta etekinak emango dituztelakoan.

-Bigarren mailako merkatua edo negoziazio-merkatua: bigarren eskuko merkatua da berez. Izan ere, merkatu horretan jada jaulkita dauden baloreekin negoziatzen da: lehen merkatuan eskuratutako akzioak edo tituluak sal daitezke, enpresan partaidetza izaten jarraitu nahi ez badugu.


Enpresen finantzaketa

Enpresa guztiek behar dituzte diru baliabideak, beraien ekonomia jarduerak gauzatzeko egin behar dituzten inbertsioak burutzeko.

NOLA EGITEN DUTE HORI?

-Finantzaketa propioa (autofinantzaketa): baliabide propioekin finantzatzea, baliabide egonkorrena da, inoiz ez delako itzuli behar eta horrek suposatzen du interesik ez ordaintzea.

-Beste baliabide batzuetatik lortutako finantzaketa: beraien finantzaketaz gain aparte behar duten finantzaketa da.


Finantzatzeko modua

Finantzaketa propioa

Akziodunen ekarpenak: enpresa baten jabetzaren ehuneko bat izateko egiten diren ordainketak dira, akzioak erostean datza.

Erreserbak: enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira. Hauekin inbertsio berriak egin daitezke.

Besteren finantzaketa

Merkataritza kreditua: enpresa hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uzteagatik lortzen den finantzaketa automatikoa da.

Maileguak eta kredituak: bitartekari bankarioei eskatzen dizkieten diru kantitateak dira interesak dituzte.

Jesapenak: diru asko behar denean eta bankuen kondizioan onak ez direnean partikularrei eskatzen zaien dirua da. Kreditu titulu batzuk jaulkitzen dituzte bono eta obligazioak direnak.

Funts espontaneoak: espero gabeko dirua da. Adibidez: loteria edo donazioaren bat.


Entradas relacionadas: