Ekono txuletillak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

 
ZERGA ZUZENAK Pertsona Fisikoen errentaren gaineko Zerga(PFEZ)Bere lanarengatik, kapitalarengatik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute. Zuzena eta progresiboa den zerga da. Zerga hau bost zatitan dago banatuta:-         Lanaren errendimendua(soldata)-         Kapital higiezinaren errendimendua(etxebizitza, orubea)-         Kapital higigarriaren errendimendua(Akzioen edo obligazioen irabaziei aplikatzen zaio.-         Jarduera ekonomikoen errendimendua(Autonomoak)-         Ondare onura eta galerak(Orube bat errentan daukazunean) ·        Ekonomia-jardueren gaineko errendimendua.Ekonomia-jardueren errendimenduak lan pertsonaletatik eta kapitaletatik elkarrekin deribatzen diren horien dira.Errenta aitorpena egiterakoan, atal horretan bere jarduerarengatik lortutako onurak aipatu beharko ditu. Zergapekoak zerga-oinarriaren osagai desberdinen kopurua adierazterakoan honako bi hauen artean aukera dezake:a)     Zuzeneko estimazioko erregimena: Jardueren onurak kalkulatu behar dira horiek lortzeko izandako gastuak kenduta.b)    Estimazio obejtiboa: enpresek lortzen dituzten onurengatik ordaintzen dute eta lortutako onuren araberako kopuru proportzionalean ordaintzen dute. Sozietateen gaineko Zerga(SZ)Enpresen irabaziei aplikatzen zaien zerga da. Nahitaez haziendari portzentai bat eman behar die. Subjektu pasiboak lortutako onurek zehazten dute. Zerga oinarria, epe fiskalean lortutako errenta da. Errenta hau osatzen dute: errendimendu guztien baturak eta ondareen murrizketak. Errendimenduak honela lortzen dira: diru-sarreren eta gastuen arteko diferentziatik lortzen dira. Gehikuntza eta ondare murrizketak berriz, lantzen diren aktiboen transakzioan.Momentu handian tasa inpositiboa edo grabamen tasa %30ekoa da eta 2007an %32’5 ordaindu beharko da. ETE-ek 90.000€ arte iristen den zerga oinarriaren %80a ordaintzen dute eta %35 diferentziagatik kooperatibak berriz, 90.000€-ra iritsi arte %10a aplikatzen zaie eta hortik gora %15.Sozietateen gaineko zerga aplikatzeko epe inpositiboa ezin du 12 hilabetekoa baino handiagoa izan. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga(JEZ)Udaletxeari ordaintzen zaion zerga bakarra da, besteetatik desberdintzen da, haziendan kobratzen baititu.Zerga zuzena eta izaera errealekoa da. Enpresa-jarduera, jarduera-profesionalak eta jarduera-artistikoak dituzten pertsona guztiek ordaintzen dute.Tarifa hauek, kuantifikatzerako garaian, udalak markatzen ditu biztanleriaren eta zonaren arabera eta kuotak faktore hauen ezartzen dira: potentzia elektrikoa, langile kopurua edo lokalaren azalera.Legedi berri bat jarri zen martxan, honen arabera, milioi bat euro baino gehiago fakturatzen duten enpresek bakarrik ordaindu behar dute. Aldiz, urte bete duten enpresek ez dute ordaindu behar eta %50-a bakarrik ondorengo 5 urteetan. Salbuespenak edo kenkari egiten dituzte eta honekin 2 faktore lortzen dira: enplegua eta energia alternatiboa sustatzea. ZEHARKAKO ZERGAK Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).Enpresa eta partikularren arteko ekonomia transakzio gehienetan ordaintzen da. Ordaindu behar den kopurua ondasunen edo zerbitzuen balioaren gaineko portzentaia bat da bitarteko ondasunen arteko kostuaren diferentzia da.Zeharkako izaera du eta kontsumoan du eragina. Hauei jartzen zaie zerga:

Entradas relacionadas: