ekono

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,41 KB

2-Nola egiten dira aurrekontuak?

Segur aski, noizbait zerbait autreztuko zenuen, helburu jakinenbaterako. Baina zaila da, denbora joan denbora etorri, etengabe aurreztea. Eta batzuetan aurreztuta ere, gerta liteke beste batzuetan aurrezteaz ahaztea, edo ustekabe- ko gastuak sortzea, eta, horren ondorioz, hilabetearen amaiera arte heltzeko arazoak izatea, pagaren kontura aurrerakinak eskatu behar izatea, etab. Agian, hobeto antolatu ahal izango ginatekeen, aurrekontu bat egin izan bagenu; hau da, gastuen eta diru-sarreren plangintza. Horixe egiten dute enpresek, gobernuek eta bere burua hobeto kudeatzeko interesa duen edonork. 


Aurrekontua: finantza-plan pertsonalizatu bat da, gastuak kontrolatzen et diru-sarrerei ahalik probetxu handiena ateratzen laguntzeko.


Hauek dira aurrekontuak egiteko urratsak: 


  1. Gastuak eta diru-sarrerak identifikatzea 

  2. Gastu-lehentasunak zehaztea 

  • Nahitaezko finkoak 

  • Beharrezko aldakorrak 

  • Ez-beharrezkoak

  1. Idaztea eta aurreztea

  2. Aztertzea eta doitzea

  • Aldakuntza absolutuak

  • Ehuneko aldakuntzak


2.1. Gastuak eta diru-sarrerak identifikatzea


Diru-sarrerak

Gastuak

Diru-sarrerak

Diru-irteerak

Nomina

etxebizitza 

GIzarte Segurantzako pentsioa (erretiratuak)

Erosketak 

Mantenu-pentsioak

Luxozko objetuak 

Bankuetako kontuen interesak 

Oporrak 

Diru-laguntzak 

Epekako ordainketak 

aparteko lanak 

Opariak

Beste edozein, txiki-txikia izanda ere 

Beste edozein, txiki-txikia izanda ere 


Entradas relacionadas: