Ekoizpen baliabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

ENPRESAREN HELBURUAK:


Enpresaren helburu orokorraberau osatzen duten eragile


ezberdinentzat aberastasuna sortzea da.
Horretarako ezinbestekoa izango da enpresaren iraupena bermatuko duten etekinak lortzea.


Helburu hori lortzeko, enpresak errentagarria izan beharko du,


kostuak txikitu  eta sarrerak handituz
. Horrekin batera, enpresaren etorkizuna bizi-iraupena ziurtatzeko, behar den hazkundea lortu beharko du, merkatu kuota egokia izan dezan.


Azkenik, enpresek dutenerantzukizun etikoabete beharko dute, harremana duten eragile ezberdinekin, zein jarduera burutzen duen jendartearekin.


Hori lortzeko enpresek epe ezberdinei begira, helburuak finkatuko dituzte.

"ENPRESAREN BIZITZA ERRAZA EZ DENEZ, EMAN BEHARREKO PAUSUAK


 EGUNEZ EGUN ERABAKITZEN JOAN BEHARKO DIRA, EPE LUZEKO 

HELBURUAK KONTUAN HARTUZ"
---------------
(...,...)

Barne hazkundearen bidez zein kanpo hazkundearen bidez, estrategia ezberdinak erabili daitezke hazteko. Nagusienak bi dira zabaltze estrategia eta dibertsifikazioa:

ZABALTZE ESTRATEGIA:

ez du enpresak orain arte burutu duen jarduera nagusiaren aldaketarik ekarriko. Ekoizkortasuna zein salmentak handitzen saiatuko da eta horretarako, bere merkatuko salmenten handitzea, merkatu berrien bilaketa eta produktuen garapena erabiliko dira.

DIBERTSIFIKAZIOAK: berriz, enpresak ordura arte burutu duen jarduera zabaltzea ekarriko du. Horretarako produktu berriak sortuko ditu eta merkatu berriak bilatuko ditu.

Posible da ordura artekoarekin harremanik ez duen jarduera berrien bidez egitea, enpresaren arrisku maila orokorra txikitzeko. Beste aukera, ordura arte burutzen zuen jarduerarekin harremana duen jarduera bidez egitea da, sinergiak baliatzeko.

Kasu honetan dibertsifikazio bertikala burutu dezake, bere hornitzaile zein bezeroek egiten dituzten jarduerak egiten hasiz. Dibertsifikazio horizontala ere izan liteke, ondasun osagarri edo ordezkoak eskaintze zabalduko luke bere jarduera.

---------------

ENPRESAREN FUNTZIOAK:

Enpresak bere jarduerak aurrera eraman eta finkatutako helburuak lortu ahal izateko, dituen partaide eta baliabide ezberdinak koordinatu beharko ditu. Horretarako, funtzio ezberdinak antolatu eta burutuko ditu. Orokorrean 4 alor ezberdin sailka daitezke:

1)MERKATURATZE ALORRA: Ondasun edo zerbitzuak erosleengana iristeko burutu beharreko ekintzak bilduko ditu. Bi multzotan sailkatu ohi dira ekintza hauek. -Ekoizpenaren aurretik. -Ekoizpenaren ondoren.

2)EKOIZPEN ALORRA: Lehengai zein ekoizpen fase ezberdinean

dauden ondasunen biltegien kudeaketaz eta ekoizpen prozesua bilduko ditu alor honek. (Ez dute enpresa guztiek egien).

3)INBERTSIO ETA FINANTZAKETA ALORRA: Enpresak beharko dituen baliabideak eskuratzeko ekintzak bilduko ditu

4)ADMINISTRAZIOA ETA GIZA BALIABIDEEN ALORRA: Enpresaren antolaketa orokorraren eta berau osatuko duten pertsonen inguruan egin beharreko ekintzak bilduko dira alor honetan.


Entradas relacionadas: