Ekintza morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,86 KB

GIZA EKINTZA:

Jakinaren gainean burutzen duguna. Ohartu gabekoa -inkontzientea- ez dugu ekintzatzat hartzen.



EKINTZA: subjektuak, borondatez, nahita, kontzienteki eta helburu


batekin egiten duen jarduera.

Ekintza aztergai duten jakintzak:


1.- ETIKA: Ekintza moralki zuzena den ala ez aztertzen du


2.- ZUZENBIDEA:Ekintza legalki zuzena den edo ez aztertzen du


KONTZIENTZIA MORALA: DEFINIZIOA:

-Moralaren aldetik zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko baliatzen


ditugun printzipioez jabetzeko gaitasuna.

-Bizimodu batzuk, balio batzuk, printzipio batzuk beste batzuk baino


gizatiarragoak direla ohartzeko gaitasuna.


3 FUNTZIO DITU:



1.-FuntzioaBalio morala finkatu, printzipio edo arau moralak “sortu” eta


beren artean hierarki bat ezarri.


2.-funtzioa: Epai praktikoak ematea, printzipio edo arau moralak kasu


konkretuetan aplikatuz, egoera eta baldintzak ere kontuan hartuz. Ekintza zentzu batean edo bestean orientatuko da.

3.-funtzioa: Ekintza egin ondoren, autoebaluazio morala egitea:


subjektuak, libre eta kontzienteki, epai praktikoa jarraitu duen ala ez.


EKINTZA MORALA:


-Giza ekintza gehienek ez dira problematikoak etikaren ikuspegitik, beren


helburuak eta erabilitako bitartekoak ez direlako inongo printzipioa moralaren aurka joaten.


-Ekintza moralaren baldintzak. Moralki aztertu eta epaitu ahal izateko,


ekintza batek bi baldintza bete behar ditu: 1.-Subjektuaren askatasuna.2.-Subjektuaren erantzukizuna.


ETIKA ETA MORALA:


1.- ETIMOLOGIA:Etika grekoko ethos terminotik: “izaera” esan nahi zuen

Morala latineko mos terminotik: “ohitura” esan nahi zuen.

2.-MORALA:


-1.Esanahia. Orokorra. Egiturari egiten dio erreferentzia: Pertsonaren eta

gizartearen dimentsio bat da, bizitzeko modu batzuk beste batzuk baino hobeak direla onartzean sortzen dena.


-2.Esanahia. Zehatza. Edukiari egiten dio erreferentzia. Jokabide on eta

txarraren inguruko doktrina eta arau multzo zehatza. Zentzu honetan, moral konkretuez hitz egin daiteke (kristau, sozialista liberala,...)


3.-ETIKA: Morala aztergai duen filosofiaren atala

  • Aurrekoa kontuan izanik, giza jokabidea izan daiteke:

1.- MORALA: Eduki zehatzekin bat datorena.

2.-INMORALA: Eduki moral zehatz baten kontrakoa.

3.-AMORALA:Egitura moralki gabea, hautatu, jokatu eta horren
arrazoiak emateko gai ez denarena.

Entradas relacionadas: