Ekialdeko auzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

XVI/XVII/XVIII mendeak eta kontzeptuak lotu (1,5) (apunteak)

-XVI:Euskal literaturaren hastapenak: Etxepare/Leizarraga/Lazarraga.

-XVII: Sarako eskola(apaiztegia). Ip.Ko idazleak Trentoko kontzeilua: Axular/Etxeberri/ziburukoa.

-XVIII: Ilustrazioaren mendea: Azkoitiko zalduntxoak

jesuiten euskararentzako egitasmo kulturala: Manuel larramendi.

Apologia,Gramatika eta hiztegia.


Azaldu “Baigorriko zazpi liliak” liburuak zertaz diharduen. (1)Duvoisinek gaztetan idatzitako ipuin labur batzuk berrogeita hamarren bat urte geroago kaleratu zituen: “Baigorriko zazpi iliak” (1884-1885) hain zuzen. Aldizkari batean eta zatika azaldu zirelako, ia ezezagunak ziren oraintsu arte. Liburuko ipuinak arto zuriketan daude kontatutako kondaira da. Jaun baten inguruen zazpi neska ezkongabek ipuin bana kontatu dute eta ipuin ederrena kontatzen duenak berak nahi duen gizonarekin ezkondu ahal izango du. Nobela kategoriarik ez duen arrebn, aurrenobelatzat jotzen da.


Azaldu “Piarres Adame” liburuak zertaz diharduen. (1) (42. Or./Apunteak)

Bertsogile moduan ospetsuago dugun Joan Batista Elizaburuk (1828-1891) laga zigun prosaz lantxo aipagarri bat: “Piarres Adame” izanekoa. Bertan, Elizaburu gazteak Piarres saratar zaharrarekin topo egingo du jai batzuetara bidean eta bere bizitzako pasarteak kontatuko dizkio 8 ataletan. Hauxe ere, aldizkarian puskaka azaltzeko taxutu zen hasieran. Aurrenobelatzat jotzen da.

Zein ezaugarri ditu errelatu enmarkatuak? Aipatu bi errelatu

enmarkatu klasiko eta euskaraz emandako beste bi (2) (apunteak)

“Mila gau eta bat gehiago” ekialdeko ipuin bilduma eta “Decameon” Bocaccioren lan klasikoa egitura imitatuz sorturiko ekoizpenak ipuinak marko edo egoera jakin batean kontatzen dira.

Euskarazko nobela enmarkatuen artean Duvoisinen “Baigorriko zazpi liliak”(1884-1885) eta Elizanbururen “Piarres Adame” ditugu adibidetzat.


Joan Bautista Elizanbururen poesia-lanak eta Lore Jokoetan

izandako parte hartzea (1) (43. Or.)

1853an Lapurdiko Urduñan euskal jai gisa antolatu zituen lehenbizikoz Anton Abadia(1810-1897) mezenasak bere Lore Jokoak. Urtero ospatzen ziren Euskal Jai hauetan, beste askoren artean, euskarazko bertso sorta onenari emnadako saria egoten zen. Urtero antolatzen zen lehiaketa horretan Iparraldeko bertsogilerik ezagunenek parte hartzen zuten; izan ere, bertsogile askok aurkezten zituzten haien lanak lehiaketa hauetara, eta azkenera orduko batzuen izenak eta bertsoak ezagunak bilakatu ziren Iparraldetik kanpora ere. Joan Batista Elizaburu saratarrak behin baino gehiagotan berenganatu zituen Abadiak jarritako sariak. Egun edonon entzuten dira oraindik kapitain honen “Iragan besta biharamunean”, “Nere etxea”, “Agur herriari!” eta abesti bihurtutako beste poema batzuk. Kritiko askorentzat “Solferinoko itsua” deritzan kanta hunkigarria Elizabururena da.


Entradas relacionadas: