Ekialdeko auzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,7 KB

1.ERRUSIAKO IRAULTZA

XX. Mendearen hasieran Errusia herrialde atzeratua zen ekonomikoki, sozialki eta politikoki.

Ekonomia:

Errusian nekazaritza zen jarduera nagusia. Lurrak aristokrazia eta lurjabe aberats gutxi batzuenak ziren eta nekazariek sistema oso zaharkituak erabiliz lantzen zituzten. Ondorioz, jarduera ekonomiko garrantzitsuena izanda ere, lortzen zen ekoizpena ez zen nahikoa. Industriaren eragina oso txikia zen.

-Gizartea

: Populazioaren gehiengoa nekazaria zen haien baldintzak ez ziren batere onak: 1861.Urtera arte ez zen morrontza desagertu. Aristokraziako kideek 1861.Urteera arte pribilegio handiak mantendu zituzten. Lurjabe handiak ziren eta errenta handiak jasotzen zituzten. 

-Politika

: monarkia absolutu teokratiko bat zen, botere guztia tsarraren eskuetan zegoen. Aristokrazian, Elizan eta armadan zituen babes nagusiak.

1894ean Nikolas II.Ak eskuratu zuen agintea. Ordura arteko botere edo aginte eredua mantendu zuen, baina industria hazkundearekin batera sortutako indar sozial berriak aldaketa eskatzen hasi ziren gero eta toki gehiagotan. Hasieran lan-baldintza hobeak eta gizartea justuagoa egingo zuten legeak eskatu zituzten. Tsarraren gobernuak erreforma batzuk eraman zituen aurrera, baina ez ziren nahikoak izan. Ondorioz, gizartearen eskakizunak areagotu egin ziren eta sistema poilitiko osoaren aldaketa eskatzen hasi ziren.

Mugimentu hau zuzentzeko alderdi politiko desberdinak sortzen hasi ziren:

Alderdi sozial demokratak monarkia konstituzionala eskatzen zuen.

Alderdi sozial Iraultzailea nekazarien alderdia zen

Alderdi sozialdemokrata Europako alderdi sozialisten ildoan marxen teoriak jarraitzen zituena. Alderdi hau bitan banatuta zegoen: Boltxebikeak ziren gehiengoak. Sistema burgesarekin elkarlanean aritzeari uko egiten zioten eta proletarioen diktadura ezartzearen alde egiten zuten. Mentxebikeak moderatuak ziren eta erregimen liberal batekin lan egitearen aldekoak ziren, sozialismoa lortzeko bidean.

Protesta giroa areagotu egin zen 1904-1905 inguruan, Errusiarrek Japoniaren aurkako gerra galdu ondoren.

1.1 1905eko IRAULTZA

Japonia eta Errusiak Asia ekialdeko muturrean haien nagusigoa inposatu nahi zuten eta gatazka honek gerrara eraman zituen. Errusiarrek pentsatzen zuten irabazi egingo zutela, baina Japoniak, bere armada modernoarekin garaitu zituen. Gerraren galerak aldaketa nahiak areagotu zituen.1905eko urtarrilaren 9an San Petesburgon, milaka eta milaka langile, nekazari, emakume eta haur tsarraren Neguko Jauregira hurbildu ziren. Tsarrari hainbat eskaera egin nahi zizkioten: bizi baldintzak hobetzea (soldatak hobetu, 8 orduko lanegunak, sindikatuetan biltzeko askatasuna, etab.) eta oinarri-oinarrizko aldaketa poliotikoak bultzatzea (Duma martxan jartzea, sufragio unibertsala, etab.) Ez zuten tsarismoa desagerteko eskatzen, baizik eta sistema hobetzeko eskatzen zuten. 

Armadak manifestazioa bortizki desegin ehunka hildako eta zauritu utzi zituen. Egun honek Igande Odoltsua izena jaso zuen.



Entradas relacionadas: