Ehun epiteliala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,37 KB

2.2.Ehun helduak:hainbat formatako zelulez osatuta daude. Zelula horiek ez dira zatitzen eta ehun meristematikoetatik eratorriak dira. Desberdinduta eta funtzio jakin bat egiteko espezializatuta daude. Honela sailkatzen dira: ehun babesleak, ehun parenkimatikoak edo oinarrizkoak, euste ehunak edo eskeletikoak, ehun baskularrak edo eroaleak, eta guruin ehunak edo jariatzaileak. Ehun babesleak: zelulek, elkarren ondoan daudenez, kanpo estalki babesle bat osatzen dute; babesteaz gain, estalki horrek landareak kanpoaldearekin elikagaiak trukatzea ahalbidetzen du eta truke hori erregulatzen du. Hauek dira ehun babesleak: ehun epidermikoa eta ehun suberosoa(kortxoa).

Ehun epidermikoa

kloroplastorik gabeko zelula biziek eta handiek osatzen dute, eta urtebete baino gutxiago duten hostoak, zurtoinak eta sustraiak estaltzen ditu. Landarearen aireko zatiak babesten ditu, ez lehortzeko; sustraiaren bidez ura eta gatz mineralak xurgatzen uzten dio landareari, eta transpirazioa eta gasen trukea ahalbidetzen ditu, estomei esker.

Ehun suberosoa

zelula hilez osatuta dago. Ehun epidermikoaren ordez ageri da urtebete baino gehiagoko landare zatietan. Ehun parenkimatikoak edo oinarrizkoak: landarearen masaren zatirik handiena osatzen dute. Zelula bizi handiak dituzte. Zelula horiek bakuolo ugari izaten dituzte eta, batzuetan, baita kloroplasto ugari ere. Ehun horietan gertatzen da landare nutrizioa. Ehun eskeletikoa edo euste ehuna: pareta lodiko zelulek osatzen dituzte, eta, horiei esker, egiturazko euskarria eta sendotasuna ematen dizkiote landareari. Bi mota: esklerenkima: zelula pareta oso lodiak eta lignina metakinak dituzten zelula hilek osatzen dute. Erresistentzia mekanikoa ematen die landarearen zati helduei. Klorenkima: sendotasuna eta malgutasuna ematen die landarearen zati gazteei.
Ehun eroaleak edo baskularrak:
egitura konplexuak dira, hainbat motatako zelulak elkartuz osatuak. Hostoetan, nerbiazioetan eta sustrai nahiz zurtoinen erdiko zilindroan daude.
Izerdi landugabea (ura eta gatz mineralak) garraiatzen dute sustraitik hostoetaraino, eta landua (ura eta substantzia organikoak), berriz, hostoetatik landarearen gainerako zatietaraino. Bi ehun eroale mota nagusi daude:
xilema: izerdi landugabea sustraitik hostoetara garraiatazen du. Floema: izerdi landua zati fotosintetikoetatik landarearen gainerako zatietara garraiatzen du. Guruin ehunak edo jariatzaileak: askotariko egiturak dituzte eta horiek guztiek ezugarri komun bakarra dute: substantziak pilatu, eta barne barrunbeetara edo kanpoaldera jariatzen edo iraizten dituzte. Intsektu polinizatzaileak erakartzea edo landarea mikroorganismoen infekzioetatik eta belarjaleen erasoetatik babestea dute helburu.
3.ANIMALIA EHUNAK: Ehun epiteliala: guruin epitelioa(exokrionoa, endokrinoa), estaldura epitelioa (bakuna edo monogeruzatua, konposatua edo plurigeruzatua), muskulu ehuna (bihotzekoa, eskeletikoa, leuna), ehun konektiboa (konjuntiboa, adiposoa, hezur ehuna, kartilaginosoa, hematopoietikoa), nerbio ehuna.  3.1.Ehun epiteliala: askotariko formak dituzten zelulaz osatuta dago. Zelulak bata bestetik oso gertu daude eta ia ez dute zelula arteko substantziarik. Bi mota: guruin epitelioa eta estaldura epitelioa.

Guruin epitelioa

osatzen duten zelulek forma kubikoa dute, oro har, eta hormonak, entzimak eta bestelako substantziak fabrikatzen eta jariatzen espezializatuta daude.

Estaldura epitelioa

kanpoaldeko azalak (epidermisa) eta organismoaren barneko barrunbeak (odol eta linfa hodiak edo gernu bideak) estaltzen ditu. Muskulu ehuna: 3.3.Ehun konektiboa: Ehun konjuntuboa: organoetako gainerako ehunak elkartzeaz, biltzeaz eta indartzeaz arduratzen da. Ehun adiposoa: energia erreserbako ehun gisa funtzionatzen du, baita isolatzaile termiko nahiz mekaniko gisa.

Hezur ehuna

matrize solido mineralizatu bat du eta kaltzio gatzak (%65) dira. Hezur ehunak eskeletoari eusten dioten hezurrak osatzen ditu, gogorrak eta zurrunak. Ehun kartilaginosoa: kartilagoak eratzen ditu, euskarria eta elastikotasuna emanez eskeletoari. Belarri pabiloian, sudur trenkadan dago. Ehun hematopoietikoa: odol zelulen amek osatzen dute; zelula horiek zelulaz kanpoko matrize batean sartuta daude:odol plasma. 3.4.

Nerbio ehuna

nerbio seinaleak transmititzen ditu. Bi zelula motaz dago osatuta: Neuronak: nerbio sistemako egiturazko unitateak eta unitate funtzionalak dira. Neurona batek honako zati hauek ditu: gorputza edo soma eta luzapen zitoplasmatikoak, axoiak eta denditrak. Neuroglia: neuronak babesteaz eta elikatzeaz arduratzen dira.


Entradas relacionadas: