Eguzki Energia vs. Energia Nuklearra: Konparazioa

Enviado por Anónimo y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Sarrera:

Lan honetan 2 energia konparatuko ditugu. Zehazki, eguzki energia (berriztagarria) eta energia nuklearra (berriztaezina), konparatuko ditugu, ondoren informazio guztiarekin poster zientifiko bat egiteko.

Esquemas energía solar fotovoltaica y sus tipos

Eguzki Energia:

Eguzki energia, eguzkitik lortzen den energia berriztagarria da. Eguzki energia, elektrizitatea eta energia termikoa lortzeko erabiltzen da, batez ere.

Antzinatik atera du onura gizakiak eguzki energiatik, garatutako teknologiaren bidez.

Energia eolikoarekin eta energia hidroelektrikoarekin batera, energia berriztagarrien zatirik handiena da.

Eguzki energiaren erabileraren adibide batzuk:

-Berotze eta hozte sistemak (berotzekoura, adibidez)

-Edangarria den ura destilatzea eta desinfektatzea.

-Argi naturala.

Eguzki energia jasotzeko bi modu daude:

-Pasiboa: Ez du behar ekipamendu osagarririk energia-eraldaketa burutzeko. Esaterako, eguzkira bideratuta dauden eraikuntzak.

-Aktiboa: Korronte zuzena, korronte alterno bihurtzen duen gailu elektriko bat behar du, eta, horrela, panelen bidez edo eguzki kolektore termikoen bidez eguzkitik lortu den energia aprobetxatu ahal izango da, elektrizitatean bihurtuz.

Abantailak:

  • Eguzkiak energia iturri agortezina eskaintzen du.
  • Ez dute atmosfera kutsatzen.
  • Ez dute berotegi efektuko gasik sortzen.
  • Ez du uraren kutsadurarik sortzen.
  • Ez du poluzio akustikorik sortzen.
  • Panel bat osatzen duten materialaren %90 birziklatzen da.

Desabantailak:

-Bere ekoizpena baldintza klimatikoen araberakoa da.

-Eguzki panelak jartzea garestia da.

-Lur eremu asko hartzen dira.

-Ez du funtzionatzen eguzkia ez dagoenean, hau da, eguzkiaren eta beraz, klimaren menpekoa da.

Energia Nuklearra:

Cómo influye la energía nuclear en el medio ambiente? - Foro Nuclear

Energia nuklearra atomo baten barruan, hau da, nukleoan dagoen energia da.

Atomoen nukleoko energia lortzeko, erreakzio nuklearrak erabiltzen dira, eta, 2 motako erreakzio nuklearrak daude:

  • Fusio nuklearra: 2 atomo txiki elkartzen direnean atomo pisutsu bat sortzen da eta energia asko kanporatzen da. Energia hori elektrizitatean bihurtzen da.
  • Fisio nuklearra: Atomo pisutsu bat 2 txikitan separatzen denean energia asko askatzen da eta energia hori elektrizitatean bihurtzen da.

Abantailak:

- Elektrizitate kantitate handia sortzen du.

- Ez dute berotegi efektuko gasik isurtzen.

- Erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea.

- Ingurumenari kalte gutxiago egitea.

Desabantailak:

  • Ez duzu hainbeste aurrezten erregai fosiletan.
  • Hondakin erradioaktiboak sortzen dira.
  • Istripu nuklearrak gerta daitezke.
  • Urainioarekiko mendekotasuna handitzen da.
  • Zentral nuklearrrak oso garestiak dira.

Ondorioak:

Guk uste dugu eguzki-energia hobea dela energia-nuklearra baino, garrantzitsuagoa delako natura zaintzea probetxu gehiago ateratzea baino pentsatzen baitugu.

Eguzki-energiak ez du atmosfera kutsatzen, ez du ura kutsatzen, ez du poluzioa sortzen eta eguzki-panelak sortzen duten guztiaren % 90 aprobetxatzen du. Nuklearrak, berriz, eguzki-energiak baino elektrizitate gehiago sortzen du, baino ura kutsatzen du eta poluzioa sortzen du.

Entradas relacionadas: