Egiturak: Kargak, Esfortzuak eta Egonkortasuna
Kargak eta Esfortzuak Egituretan
Kargak: Egiturek kanpo-indarren eraginak jasan behar izaten dituzte: objektuen pisua, egituraren pisua, uraren edo haizearen pisua, uraren indarra, eta abar.
Adibidez: Eraikin baten egiturak altzarien pisua, haga eta adreiluena, bizilagunena eta haizearen indarra eutsi behar izaten ditu. Egituretan eragiten duten kanpo-indar hauei karga deritze.
Esfortzuak
Deformatzera jotzen duten barne-indar edo barne-tentsio hauei esfortzu deritze.
Adibidez: Lagun bat zure hatzetik tiraka dabilenean; zure hatza egitura bat da, eta lagunak egiten duen kanpo-indarra karga izango litzateke.
Bost esfortzu mota nagusi daude:
- Trakzio-esfortzua: Bi indar kontrako zentzuan aplikatzen direnean eta egitura luzatuz deformatzera jotzen duenean.
- Konpresioa: Bi indar kontrako zentzuan aplikatzen direnean eta egitura zapalduz deformatzera jotzen duenean.
- Makurdura eta flexioa: Indarrek edo kargek egitura makurtzera bultzatzen dutenean.
- Bihurdura edo tortsioa: Egitura bihurritu egiten denean.
- Ebakidura edo zizaildura: Egitura apurtu edo ebakitzera jotzen duenean.
Nola identifikatu egitura baten esfortzua?
Aplikatuta dauden kargak ikusi behar dira; ondoren, karga horiek egituraren atal bakoitzean eragiten duten efektua aztertu behar da.
- Hagak eta hagaxkak: Makurdura.
- Pilareak eta zutabeak: Konpresioa.
- Zimenduak eta zapatak: Konpresioa.
- Tiranteak: Trakzioa.
- Zertxak: Triangeluzazioaren bidez funtzionatzen dute.
- Eskuadrak: Egituren lotura-guneetan jartzen diren errefortzuko elementu triangeluarrak dira. Jasan behar duten esfortzua konpresioa da.
Egitura baten funtzionamendu egokia
- Zurruntasuna: Egitura bat zurruna da karga eta esfortzuak aplikatu ondoren deformatzen ez denean.
- Egonkortasuna: Egitura bat egonkorra da karga eta esfortzuak aplikatu ondoren zutik mantentzen denean, erori edo suntsitu gabe.
Egitura egonkorren ezaugarriak
- Oinarria gero eta handiagoa izan, egitura egonkorragoa izango da.
- Grabitate-zentroa zenbat eta beherago egon, orduan eta egonkorragoa izango da. Horretarako, egituraren masa gehiena oinarritik hurbil kontzentratu behar da.
- Grabitate-zentroa oinarriaren barruan egon behar da; bestela, egitura ezegonkorra izango da eta, beraz, irauli egingo da.