Egitura kristalinoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

-Ehundura metamorfiko foliatuak

Eskualdeko metamorfismoa duten eta tolestu eta nabarmen deformatu diren arroken ohiko ehundurak dira. Konpresiozko esfortzuek eragiten dute foliazioa.

Arbel klibajea. Bata bestetik oso hurbil kokatutako gainazal lauen antolaera da eta, horietan, arrokak geruza mehetan eta tabularretan koka­tzen dira.Ohikoa da arbeletan
.

Eskistositatea. Egitura planarra edo laminarra da, hau da, mineral planarrak haztearen ondoriozkoak, presioak eta tenperaturak gora egiten dutenean. Ehundura mota hori duten arrokei eskisto deritze.

Gneisen banda egitura. Gradu altuko metamorfismoan da ohikoa. Han, birkristaltzeak gertatzen dira, mineralak hainbat lerrotan bereizten dituzten ioien migrazioaren eraginez: biotitazko kristal ilunen lerro bat, eta beste bereizi bat, kolore argiko silikatoek, kuartzoak eta feldespatoak eratutakoa, arrokari banda egitura ematen diotenak.Foliazioa izanagatik, gneisak ez dira xaflatan edo laminatan bereizten arbe­lak eta eskistoak bezain erraz.


Ehundura metamorfiko ez-foliatuak

Ehundura mota horiek ugari daude deformazio eskaseko ingurune metamorfikoetan sortutako arroka metamorfikoetan. Ingurune horietan, jatorrizko arrokak tamaina bereko kristalez ( ekidimentsionalak)
osatutako mineralez eratuta daude.

Kuartzoa eta kaltzita kristal ekidimentsionalak dituzten mineralak dira


 Ehundura mota horrentzat erabiltzen den termino orokorra ehundura kristaloblastikoa da. Solidoa den ingurune batean gertatu dela adierazi nahi du.

Granoblastikoa. Kristalek tamaina bereko pikorren mosaiko bat eratzen dute. Ehundura plutoniko pikortsuarekin nahasgarria izan liteke.

Lepidoblastikoa. Kristal mineralak laminarrak dira eta orientatuta ageri dira; gutxi-asko euren artean paraleloan.

→ Nematoblastikoa. Kristal mineralak prismatikoak dira, orientazio gradu jakin bat dutenak


Porfidoblastikoa. Arroka magmatikoen ehundura porfidikoaren antzekoa da, hau da, tamaina handiagoko kristalak, kristal txikiagoz inguratuta.

Entradas relacionadas: