Egiaren kontzeptua, teoriak eta elkarrizketa motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en con un tamaño de 2,66 KB

Egiaren kontzeptua eta irizpideak

Egia: fede onarekin edota zintsotasunarekin erlazionatuta dagoen kontzeptua da.

Egia-irizpideak

Hiru irizpide nagusi ditu:

  • Autoritatea: Baieztapen bat egiazkotzat onartzen da sinesgarritasunarengatik edo pertsona horrengan dugun konfiantzaren arabera.
  • Tradizioa: Egiazkotzat jotzen da aurreko belaunaldietatik jaso dena eta denbora luzez egiazkotzat onartu dena.
  • Ebidentzia: Froga objektiboetan edo intersubjektibo frogagarrietan oinarritzen den irizpidea da.

Egiaren teoriak

Egia elkarrekikotasun gisa

Ez du prozedura argirik ematen pentsatuaren eta errealitatearen artean; ezin dugu gure buruetatik irten, ezta gure hizkuntzatik ere, gure pentsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna frogatzeko.

Egia koherentzia gisa

Esakune bat faltsua delako baztertzen dugunean, alor jakin bateko gure ezagutzarekin koherentea ez delako; sistema osoa irauli dezake egia baztertzen bada.

Egiaren teoria pragmatista

Pragmatismoak egokitasunaren teoria onartzen du, baina dimentsio praktikoa kontuan hartu beharra dagoela interpretatzen du; hau da, bizitzako arazoei emandako konponbideen erabilgarritasuna, egokitasunaren teoria klasikoa ez den zerbait.

Egiaren teoria adostasunezkoa edo dialogikoa

Esakune bat egiazkoa dela dioenean, arrazoibide eta argudioak dituela esan nahi du, bai esakunea egiazkoa dela adierazteko, bai edozein solaskideri egiazkotasun hori sinetsarazteko. Lan kooperatiboa da, egiarantz aurrera egiteko, elkarrizketa benetakoa izan dadin oinarrizko baldintzak betez.

Elkarrizketa motak (73. or.)

  • Deliberazioa: Dilema edo hautu praktikoa. Helburua: helburu eta ekintzak koordinatzea eta ekintza-biderik onena aukeratzea.
  • Aurkikuntza: Gertaerak esplikatu beharra. Helburua: hipotesi egokienak bilatzea, haien alde egitea eta hipotesirik egokiena aukeratzea gero egiaztatzeko.
  • Eztabaida: Gatazka pertsonala. Helburua: aurkariari aurre egitea eta gatazkan sakontzea.
  • Azterketa: Informazio premia. Helburua: informazioa lortzea, ematea edo trukatzea.
  • Ikerketa: Froga premia. Helburua: frogak bilatzea, egiaztatzea eta hipotesiak frogatzea edo ezeztatzea.
  • Negoziazioa: Interes talka. Helburua: nork bere interesak asebetetzea eta alde guztiek onartzeko moduko irtenbide bat topatzea.
  • Pertsuasioa: Iritzi-talka. Helburua: solaskidea pertsuaditzea eta auzi bat argitzea edo konpontzea.

Entradas relacionadas: