Egia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB

  • Metodo axiomatiko-deduktiboa:


Esaten da zientzia formaleko proposizio bat frogatuta dagoela jadanik onarturiko beste proposizio batzuetatik ondorioztatua denean. Proposizio horrek esaten duena beste proposizio horietan jadanik edukia zegoela erakusten denean. Zientzia formaleko proposizio bat tautologikoa da, beren egia jadanik ezaguna zen beste proposizio batzuek dioten gauza bera esaten duela erakutsiz. Jadanik onartuak diren edo beren egia jadanik ezaguna den beste proposizio batzuetatik ezinbestean ondorioztatzen direla erakutsiz frogatu daitezke.

Oinarri eta froga gisa erabiltzen dena, XIX.Mendean ezin ziren frogatu ebidenteak edo begi bistakoak zirelako; hau da, behin enuntziaturik , pertsona batek ulertu ondoren, onartzea beste aukerarik ez zuelako.

  • Metodo esperimentala/ hipotetiko deduktiboa:


Aristoteles izan zen metodo zientifikoa dei genezakeena proposatu zuen lehena. Egia unibertsalak ezagutu daitezke kasu partikularretatik abiaturik , indukzioz: beraz, pentsamendu abstraktua behaketarekin lotzen du horregatik jarrera enpiristatzat har daiteke. Zientzia izateko ezinbestekoa da jakitea egitatea eragin duen kausa egitate horren kausa dela eta ez beste batena, eta gainera egitatea ezin litekeela izan badena ez beste edozein. Hauxe da zientzialariaren ondorengo eginkizuna: indukzioaren bidez loturiko egia unibertsalak frogatzea, eragin dituzten kausak aurkituz eta, horretarako, ezinbestekoa da arrazoibide deduktiboaz baliatzea.

Urrats hauek bereizten dira metodo honetan:

  1. Egitateen behaketa: Metodo esperimentalaren oinarria da. Esplikatzen eta ulertzen saiatzen dira, ulergarria gertatutako den sistema batean txertatzen dituzte. Kondairak dioen bezala, Newtonek sagar hura arbolatik erortzen ikusi zuenean, segur aski ez zen bera izan egitate hori ikusi zuen lehenengoa, baina bai sistema teoriko baten barruan txertatu zuen lehenengoa, haren inguruko azalpena emanez:grabitatea.

  2. Hipotesiak sortzea: <<irudimenezko aieruak>> dira,<<susmoak>>, behatu diren datuen berri ematen dutenak. <<Ongi behaturiko egitateek munduko hipotesi nagusiek baino gehiago balio dute>>

  3. Sistema matematikoen aplikazioa: Behin hipotesi bat pentsatu ondoren, garatu egin behar da sistema matematiko bat aplikatuz. Horixe da modu bakarra zehatz eta esplizituki ezagutzeko.

  4. Esperimentazioa: Azken urrats hau da metodo esperimentalaren froga erabakigarria eta, hain zuzen, bera baliatu da metodoari duen izena emateko.

Entradas relacionadas: