Egia, Errealitatea eta Elkarrizketa Motak: Gida Filosofikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
con un tamaño de 3,17 KB
Egiaren definizioa eta irizpideak
Egia: Aurkitzen dugunaren agerikoa da. Zehatza, logikoa eta zorrotza izan behar da egia izateko.
Egiaren irizpideak
Esakune baten egia edo faltsutasuna bereizteko jarraibide edo erregelak dira:
- Autoritatea: Sinesgarritasuna egozten zaion norbaitengandik datorrenean.
- Tradizioa: Denbora luzez egiazkotzat hartu dena.
- Ebidentzia: Froga objektiboetan oinarritzen den irizpidea da.
Egiaren teoriak
- Egia elkarrekikotasun gisa: Ona iruditzen zaiguna jasotzen duen egia. Esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna.
- Egia koherentzia gisa: Koherentzia teoriaren arabera, ezagutza berri hori egiazkoa izango da txertatzen den sistemarekiko “koherentea” baldin bada, eta faltsua izango da sistema horrekin kontraesana baldin badago.
- Egiaren teoria pragmatista: Guk sinesten dugunaren bidez, arazo bat konpontzea; hau da, egiaren ulermenari alderdi praktiko bat ematen dio.
- Egiaren teoria adostasunezkoa edo dialogikoa: Hiru printzipiotan oinarritzen da:
- Arrazoibide eta argudioak dituela.
- Lan kooperatiboa da.
- Egia lortzea da serioski eginiko argudiozko elkarrizketa-prozesu baten ondoren.
Elkarrizketa motak
(73. or.)
- Deliberazioa: Dilema edo hautu praktikoa da. Helburuak ekintzak koordinatzea eta ekintza-biderik onena aukeratzea dira.
- Aurkikuntza: Gertaerak esplikatu beharra. Helburuak hipotesi egokienak bilatzea, haien alde egitea eta egiaztatzea dira.
- Eztabaida: Gatazka pertsonala da. Helburua aurkariari aurre egitea da, gatazkan sakontzeko.
- Azterketa: Informazio premia da. Helburua informazioa lortzea da.
- Ikerketa: Froga premia da. Helburuak frogak bilatzea eta egiaztatzea dira.
- Negoziazioa: Interes talka da. Helburua nork bere interesak asebetetzea eta alde guztiek onartzeko moduko irtenbide bat topatzea dira.
- Pertsuasioa: Iritzi-talka da. Helburuak solaskidea pertsuaditzea eta auzi bat argitzea edo konpontzea dira.
Argudioen baliozkotasun irizpideak
(75. or.)
Errealitatea eta bere motak
Errealitatea: Latinezko realitas hitzetik dator. Errealitatea baden zerbait da, baina baita efektuak eragiten dituen zerbait ere.
Errealitate motak
- Kontingente ala ezinbestekoa: Errealitatea kontingentetzat hartzen da.
- Gauza naturalak eta artifizialak: Sortzez naturalak diren gauzei esaten zaie naturalak; artifizialak, berriz, gizon-emakumeok eginak eta sortuak dira.
- Birtuala: Gizakiak pertzepzioz eta sentipenez egindako errealitate propioa. Fikziozkoa edo simulaziozkoa izan ahal da.
- Fisikoa-psikikoa: Zentzumenen bidez antzematen duguna; gero eta zentzumen gehiago, gero eta “errealagoa” deritzogu.