Efektu Fotoelektrikoa eta Ikusmen-Akatsak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 2,29 KB

Efektu fotoelektrikoa

Hertz-ek 1887an aurkitutakoaren arabera, gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean elektroiak igortzen dituzten fenomenoari efektu fotoelektrikoa deritzo. Esperimentu honetan, teoria elektromagnetikoaren bidez azal ezin daitezkeen hiru gertaera agertu ziren:

  • Atari-maiztasuna: Emisioa edo igorpena maiztasun minimo bat baino handiagoa denean gertatzen da; maiztasun minimoa metal bakoitzaren ezaugarri propioa da. Teoria klasikoaren arabera, efektua argiaren edozein maiztasunetan gertatuko zen, argiaren intentsitatea behar bezain handia izanez gero.
  • Intentsitatearen eragina: (f > fu) baldintza betetzen bada, igorritako elektroien kopurua argi erasotzailearen intentsitatearen proportzionala da. Elektroien energia zinetikoa ez dago argiaren intentsitatearen mende, eta gertaera hori ezin azal daiteke teoria klasikoaren bitartez.
  • Atzerapenik eza: Ezin izan da inoiz neurtu atzerapen-denborarik metalaren argiztapenaren eta fotoelektroien igorpenaren artean. Teoria klasikoaren arabera, argiaren intentsitatea oso ahula bada, atzerapena gertatuko litzateke argia erasotzen deneko aldiunearen eta fotoelektroien igorpen-aldiunearen artean.

Azalpen kuantikoa

1905ean, Albert Einsteinek teoria berri bat proposatu zuen, eta efektu fotoelektrikoa erabili zuen frogatzat.

Ikusmen-akatsak

Miopia

Ondo fokatu ahal dira objektu hurbilak, ez ordea, urrunak. Urruneko puntua distantzia finitura dago, metro gutxi batzuetara. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu ondo ikusi hori baino urrunago dauden objektuak. Kasu honetan, begiko gainazal errefringenteak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da. Horregatik, begia lasaiturik dagoenean irudiak ez dira erretinan hedatzen, aurreko puntu batean baizik. Hori zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira.

Hipermetropia

Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da. Begi hipermetropearen hurbileko puntua, normala dena 25 cm baino urrunago dago. Kasu honetan, kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa laburregia da. Horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da eta ikuspegi lausoa sortzen da. Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da.

Entradas relacionadas: