Eboluzioaren teoriak: Fixismotik Neodarwinismora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,37 KB
Fixismoa
- XIX. mendea arte, naturalistek uste zuten espezieak aldaezinak zirela; hau da, beti izan zirela gaur egun ezagutzen ditugun bezala.
- Fosilen ikerketak teoria hau baztertzea ekarri zuen, ezin baitzuten azaldu zergatik agertzen ziren fosiletan gaur egun existitzen ez diren bizidunak.
- Fixistek hau katastrofismoa-rekin azaldu zuten.
Neodarwinismoa
- Genetikaren alorrean egindako aurkikuntza berriei esker, XX. mendean zientzialariek Darwinen teoriaren hainbat ideia berrikusi eta Neodarwinismoa proposatu zuten:
- Birkonbinazioa eta mutazioak dira herentziazko bariazioak sortzen dituzten eragileak.
- Mutazioak material genetikoan gertatzen diren aldaketak dira eta, beraz, heredatu egin daitezke sexu-bidezko ugalketaren bidez.
- Mutazioak gehienetan kaltegarriak dira; batzuek ez dute kalterik ez onurarik sortzen (neutroak) eta oso gutxitan dira onuragarriak.
Beste teoria batzuk
- Gradualismoa: Darwinismoaren arabera, eboluzioa prozesu mantso eta graduala da.
- Hala ere, zenbait kasutan fosil-erregistroan ez dira tarteko espezierik aurkitzen, eta honek eboluzioa beti modu gradualean ematen ez dela pentsarazi du.
- Pentsatzen da tarteko forma horiek inoiz ez direla existitu zenbait kasutan, hondamendi geologiko handien ondorioz aldaketa oso azkarrak eman direlako.
- Saltazionismoa: Pentsaera-mota honek eboluzioaren abiadura oso irregularra dela defendatzen du.
Neutralismoaren teoria (Motoo Kimura)
- Teoria honen arabera, aldaketa molekular gehienek egokitze neutroa izaten dute. Hau da, geneetan dauden bariazioek sortzen dituzten proteinek ez dute beren arbasoenek baino hobeto edo okerrago funtzionatzen; beraz, organismoa ez da hobeto edo okerrago egokitzen.
- Ondorioz, hautespen naturalak ezin du bariazio horiekin lan egin, eta alelo edo mutazio jakin bat populazioan gelditzea edo desagertzea zoriaren araberakoa da soilik.
- Mantentzen badira, fenotipo-aldaketak gertatuko dira eta, isolatze-baldintza jakinetan, espezie berriak sortu daitezke.
- Honi jito genetikoa esaten zaio: populazioek bat-batean jasandako aldaketak dira, eta aldaketa horiek ausaz eta azkar eragingo liokete populazio baten aldakortasun genetikoari.