Eboluzioaren Teoriak eta Euskal Literatura Garaikidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Eboluzioaren Teoria eta Froga Zientifikoak

Eboluzioa izaki bizidunak denboran zehar aldatzeko prozesua da. Aldaketa horien ondorioz espezie berriak sortzen dira, eta gaur egungo biodibertsitatea azaltzen da.

Ideia Nagusiak

  • Espezieak ez dira beti berdinak izan.
  • Espezie guztiak arbaso komunetatik datoz.
  • Aldaketak belaunaldiz belaunaldi gertatzen dira.
  • Eboluzioak biodibertsitatea sortzen du.

Lamarcken Teoria

Lamarcken arabera, izaki bizidunak ingurunera egokitzeko aldatzen dira. Erabileraren eta ez-erabileraren legea: organo bat asko erabiltzen bada, garatu egiten da; erabiltzen ez bada, txikitu edo desagertu egiten da.

Lortutako ezaugarrien herentzia

Bizitzan zehar lortutako ezaugarriak ondorengoei transmititzen zaizkiela zioen, baina gaur egun badakigu hori ez dela egia.

Darwin eta Wallaceren Teoria: Hautespen Naturala

Darwinen arabera, hobeto egokitutako indibiduoek bizirik irauteko eta ugaltzeko aukera gehiago dute.

Hautespen naturalaren urratsak

  1. Populazio batean aldakortasuna dago.
  2. Ondorengo asko jaiotzen dira.
  3. Biziraupenerako lehia dago.
  4. Egokienek bizirik irauten dute eta ugaltzen dira.
  5. Ezaugarri onuragarriak transmititzen dituzte, populazioa aldatuz.

Eboluzioaren Frogak

  • Fosilak: Iraganeko izaki bizidunen aztarnak dira, eboluzioa gertatu dela frogatzen dutenak.
  • Organo homologoak: Jatorri ebolutibo bera dute, baina funtzio desberdinak betetzen dituzte (adibidez, gizakiaren besoa eta balearen hegatsa).
  • Organo analogoak: Funtzio bera dute, baina jatorri ebolutibo desberdina (eboluzio konbergentea).
  • Aztarna organoak: Arbasoetan funtzioa izan zuten baina gaur egun galdu dutenak (apendizea, kokzisa).
  • Enbriologia: Espezie desberdinetako enbrioiak antzekoak dira lehen faseetan.
  • Froga molekularrak: DNA eta proteinen konparazioa; zenbat eta antzekoagoa, orduan eta ahaidetasun handiagoa.

Espeziazioa

Espezie berriak sortzeko prozesua da. Populazio bat banandu, isolatu eta desberdintasunak pilatzen direnean gertatzen da, elkarren artean ugaltzeko gaitasuna galdu arte.


Euskal Literatura Garaikidearen Azterketa

Jon Benito: "Autoerretratu gaurkotuak"

Idazleak bere buruaren deskribapen gordina egiten du. A atala metaforikoa da ("Ilea baso irekia da"), eta B atala hotza eta burokratikoa, gizartearen deshumanizazioa salatuz.

Alaine Agirre: "25"

Olerki intimista eta subjektiboa da. Gaixotasun mentala, psikosia eta antsietatea ditu hizpide, protagonista noraezean erakutsiz.

Beatriz Chivite: "Esparru hutsak"

Kanpoko errealitateari erreparatzen dio, errefuxiatuen krisia eta Europako gertaera latzak salatuz. Nazien kontzentrazio esparruak eta Txernobyl aipatzen ditu izugarrikeria historikoen eredu gisa.

Harkaitz Cano: "Twist"

Euskal gatazkan girotutako pasartea da. Adiskidetasunaren higadurari buruzko hausnarketa sakona egiten du, traizio ideologikoak baino, bizitzaren higadura bera nabarmenduz.

Ixiar Rozas: "Beltzuria"

Memoria historikoa eta familiarra berreskuratzeko ariketa da. "Intermitentzia" hitzak denbora jauziak eta oroitzapenen agertze etengabea adierazten ditu.

Uxue Alberdi: "Kontrako eztarritik"

Bertsolaritza ikuspegi feministatik aztertzen duen saiakera da, emakume bertsolarien testigantzak erabiliz.

Leire Bilbao: "Badakigu sentimenduak adierazten"

Gaur egungo gazteek identitatea eta sentimenduak nola adierazten dituzten aztertzen du, ahots narratibo berri baten bidez.

Entradas relacionadas: