5. GAIA1. Sarrera
-Ebaluazioa,
Ikaskuntzan egin beharreko ezinbesteko eta etengabeko prozesua.-Errefortzurako neurriak hartzeko
Erreferentzia puntua, bai eta adaptazio kurrikularra egiteko ere; funtsezkoa
Ikasleen ikaskuntzarako eta prozesu hezitzailearen hobekuntzarako.
2. Lehen hezkuntzako ikasleen ikaskuntza-prozesuen
Ebaluazioa:
Ebaluazioa heziketa prozesuari buruzko informazioa eman eta hau
Hobetzeko balio duen tresna. Ikasleek zenbat eta nola ikasi duten, izan
Dituzten arazo edo zailtasunak ezagutu eta ondorioz, ikaskuntza praktika
Egokienak eta eragingarrienak ezagutzeko balio.
2.1. Ebaluaketa Lehen Hezkuntzan: -
LH-n gaitasunen ebaluazioa
Banakakoa, jarraitua eta orokorra izango da eta ikasleak curriculumeko arlo
Guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko konpetentziak
Kontuan hartuta. -Orokorra curriculumeko elementu ezberdinak kontuan izanda,
Etaparako helburu orokorretan zehazturiko gaitasunen multzoa eta arlo
Bakoitzeko ebaluazio irizpideei erreferentzia egingo dielarik. -Izaera
Jarraitua hezkuntza prozesuaren parte baita. Ebaluazioa kurtso osoan zehar
Burutu beharreko prozesuaren diagnosia izan behar du. Ikasle baten
Aurrerakuntza behar bezalakoa ez dela iruditzen zaionean irakasleari, hezkuntza
Indartze neurriak hartu beharko dira. -Heziberri 2020-k zehaztu moduan,
Ikasleen ebaluazioa hezitzailea izango da, eta irakaskuntza- nahiz
Ikaskuntza-prozesuak hobetzeko tresna. Ikaslearen ebaluazioak integratzailea
Eta ikasgai guztietan ikusi behar etapa horretako helburuen eta konpetentzien
Betetze-maila. Izaera arautzailea eta orientatzailea aintzat hartu, ikasleak ikaskuntzetan
Bideratzeko eta beraien konpetentzia mailak ahalik eta maila gorenera
Bultzatzeko egiten den ahalegina kontuan hartuta. -Ebaluazio agiri ofizialak:
Espediente akademikoa, ebaluazio-aktak, etapa amaierako eta hirugarren mailako
Ebaluazio-agiriak, etapa amaierako ebaluazioko mailari buruzko txostena,
Historia akademikoa, eta, halakorik badago, lekualdatzearen txosten pertsonala.
2.2. Ikaskuntza prozesuen ebaluaketa:
Irakaskuntza
Eta ikaskuntzaren ebaluazio prozesuak aldi berean ematen dira eta sinkronizaturik
Daude lorpenak edo zailtasunak zein neurritan ikasleen eta beraien egoera edo
Programazioaren diseinuagatik izan diren defini dezakegu. ZER EBALUATU? -Heziberri
2020-k proposatutako hezkuntza-eredu pedagogikoa konpetentzien araberako hezkuntza-ikuspegiari
Atxikitu eta irteera-profila betetzeko, oinarrizko konpetentzia giltzarriak
Eskuratu behar dituzte ikasleek ebaluazioak koherentea izan behar. -Ikasleak
Ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei
Buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia
Lortu dituzten jakiteko. -LHn, konpetentzien ebaluazioa banakakoa, jarraitua
Eta orokorra eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari
Erreparatu, oinarrizko konpetentziak kontuan hartutamaila bakoitzeko arloen
Eta ikasgaien ebaluazio-irizpideak jarraitu (ikastetxeko Curriculum Proiektuan
Eta programazio didaktikoetan zehaztutakoak). -Konpetentziak ebaluatzeko
Ikasleak jakintzak ikasgelan landutakoez besteko testuinguruetan kokatutako
Egoerak interpretatu eta ebazteko erabiltzen dakien ikusi behar. Ebaluaziorako
Integrazio-egoera espezifikoak sortu, errealitatekoak simulatuta. Egoera
Horietan, jakintzak koherentziaz eta eraginkortasunez mobilizatzeko gauza direla
Erakusteko aukera izan behar dute ikasleek. NOIZ EBALUATU? Ebaluazio motak
Bereizi eta modu osagarrian planteatu behar dira: -Hasierako ebaluazioaren edo
Diagnostikoaren helburua irakasteko eta ikasteko prozesua abiatu aurretik
Ikaslea zer egoeratan dagoen jakitea; hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta
Egokien diseinatzeko. -Prozesuaren ebaluazioaren edo ebaluazio hezigarriaren
Helburua ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapenari eta bilakaerari
Buruzko informazioa eskuratzea, edukiak eskuratu dituen eta haiek egoera
Jakinetan erabiltzen dakien jakiteko. Informazio hori eskuratuta, ikaslearengan
Hautemandako indarguneen eta ahulguneen arabera doituko da ikasteko prozesua,
Eta oztopoak gainditzen lagunduko zaio oztopo horiek hautematetik laster, autorregulazioko
Prozesuak indartzeko. -Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea egitean,
Kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari; estandarizatutako eta arauz ezarritako
Eskalaren arabera kodetuta adierazten da kalifikazio hori. Hortaz, egiaztatzeko
Eta, batzuetan, ziurtatzeko izaera du, eta objektiboa izan behar du. Amaierako
Ebaluazioa ez da ikaslearen ikasteko prozesutik isolatuta ulertu behar; prozesu
Horrek une jakin batean adierazten duen emaitza dela ulertu behar da.
3. Ezaugarriak, estrategiak, teknikak eta
Ebaluatzeko tresnak: 3.1. Ebaluazioaren ezaugarriak:
Holistikoa, ezagutza
Guztiak kontuan hartzen ditu. Ezagutza, trebetasun eta jarrera guztien
Integraziora bideratua. -Etengabea, arazo eta zailtasunak ikaskuntza prozesuan
Zehar identifikatzen dituelako eta egoeraz ezaguera zabalagoa izatea
Ahalbidetzen duelako. -Parte-hartzailea, hezkuntzan inplikaturiko elementu guztiak
Integratzen dituelako. -Testuingurukoa, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan
Eragina duten faktoreak (norbanakoenak eta besteekiko erlazioetakoak) kontuan
Izaten dituelako. -Malgua, arlo bakoitzaren ezaugarrietara moldatzen delako. -Hezigarria,
Prozesuan zehar burutzen delako eta irakasleari aukera ematen diolako
Estrategia pedagogiko egokiak diseinatzeko. -Demokratikoa, momentu
Ezberdinetan, ikuspuntu ezberdinetatik eta prozesuan parte hartzen duten agente
Guztiekin planteatzen delako. -Teknikoa,
Metodo eta tresna ezberdinak erabiltzen dituelako judizioak egiteko orduan. -Baliozkotasuna
Duena, ebaluaketako irizpideak formakuntza arloarekin erlazio zuzena dutenean. -Fidagarria,
Metodo eta prozedura fidagarriak erabiliz.
3.2.
Ebaluatzeko estrategiak:
Irakasleak egiten duen ebaluazioaz gain, badaude
Beste ebaluatzeko estrategia batzuk, hauetan, ebaluazioak irakaslea ez den pertsonek
Burutzen dituztelarik: -Autoebaluazioa: ikasle bakoitzak bere ikaskuntza
Neurtzen ditu. -
Koebaluazioa
Ikasleen artean eginiko ebaluazioa. -Heteroebaluazioa:
Kanpotik egindako ebaluazio litzateke.
3.3.
Ebaluazio teknikak eta tresnak:
Behaketa
Teknikak
Behaketa zuzena, jarraia eta sistematikoa heziketa jardueraren
Informazioa jasotzeko oinarrizko prozedura. Teknika hauen bidez egoera
Ezberdinetako portaeren informazioa jasotzen da. -Anekdoten erregistroa:
Jardueran gertatutako ekintza garrantzitsuenak jaso. -Kontrol zerrendak:
Zenbatutako zerrendak dira eta portaera, ekintza, ohitura,... Bat agertu den
Erregistratzen dute. -Behaketa eskalak: datuak era sistematikoago batean
Jasotzeko. Eskala hauetan ezaugarri ezberdinen barneraketa maila jasotzen da. -Klaseko
Egunerokoa: eguneroko lana baino ez du jasotzen.
Galdeketa eta inbentarioak
-Galdeketak: informazio asko eta azkar
Jasotzeko tresna eta irekiak edo itxiak izan daitezke. Galdeketa irekietan nahi
Duena idatzi dezake ikasleak eta itxietan eskaintzen zaizkion aukeren artean
Hautatu beharko du. -Inbentarioak: galdeketa mota bereziak dira.
Froga teknikak
Ikasleak burutu
Beharreko jarduera batean lorturiko emaitzetatik lortu informazioa. Froga hauen
Adibiderik argiena azterketa (idatzizkoa/ahozkoa) da. Azterketetan ikasleak
Erantzunak bere ezagueren eta estiloaren arabera emango ditu.
Froga objektiboak:
ikasleak ez ditu
Erantzunak ia inoiz emango, bere lana erantzun zuzenak okerretatik bereiztea
Da.
Elkarrizketak
Ireki eta
Informalak edo itxiak izan daitezke; teknika osagarritzat erabili.
4. Beste kurtso batera igarotzea eta
Errefortzuko plan espezifikoak: 4.1. Beste kurtso batera igarotzea:
236/2015
DEKRETUA-k, abenduaren 22koa, 51. Artikuluan xedatzen duen moduan: -Lehen
Hezkuntzako maila bakoitza amaituta, eta ebaluazio-prozesuaren ondorioz,
Taldeko irakasleek erabakiko dute ikasleek zikloz igaroko duten ala ez, kontuan
Hartuz, batez ere, oinarrizko konpetentzien garapena eta tutorearen iritzia. -Hurrengo
Mailara edo etapara igaroko da, baldin eta eskuratutzat jotzen badira
Oinarrizko konpetentziak. Halaber, hurrengo mailara edo etapara igaroko da,
Baldin eta jasotako ikaskuntzei esker maila edo etapa berria aprobetxamenduz
Jarraitu badezakete ikasleek. Nolanahi ere, ikasleek ikasketak ondo garatzeko
Laguntza jaso ahalko dute, behar izanez gero. -Aurreko ataleko baldintzak
Betetzen ez badira, berriro egin behar da maila bera. Neurri hori behin baino
Ezin da hartu Lehen Hezkuntza osoan, eta harekin batera joango da berariazko
Indartze- edo berreskuratze-plan bat. Hezkuntza-eskumenak dituen sailaren
Jarraibideak betez antolatuko du ikastetxeak plan hori. -Mailaz ez igotzeko
Erabakia salbuespeneko neurria da, eta zailtasunak konpontzeko indartze- eta
Laguntza-neurri arrunt guztiak agortu ondoren hartuko da. Mailaz ez igotzeko
Erabakia hartu aurretik, tutoreak ikaslearen gurasoekin edo legezko tutoreekin
Hitz egingo du.
4.2. Errefortzuko plan
Espezifikoak: -
Hezkuntza errefortzuak, momentu jakin batean klaseko
Garapena jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleei aplikatu. Errefortzu hauek
Antolaketa-, curriculum- eta irakas-neurriak izango dira, eta aniztasunari
Arreta emateko jarraitu beharreko estrategiak azalduko dituzte. Ikaskuntzan
Zailtasunak detektatzen badira, neurri prebentiboak hartuko dira: taldekatze
Malguak, jarduerak osagarriak, denbora gehiago eskaintzea... -Aniztasunaren
Trataera, banakako arreta eta ikaskuntza zailtasunen prebentzioa aintzat hartu.
Ebaluazio jarraituan ikaslearen aurrerabidea ez bada egokia, indartze-neurriak
Ezarri. Zikloko edo mailako edozein unetan har daitezke neurri horiek, zailtasunak
Hauteman bezain laster, ikasleek ezinbesteko ikasketak eskura ditzaten heziketa-prozesuan
Aurrera egiteko. -Indartze neurri pedagogikoak ikasketarako arazo arruntak
Dituzten ikasleei eskaini: oinarrizko aspektuetan eta aspektu instrumentaletan
(irakurmena, ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena…) zailtasunak dituzten
Ikasleak eta ikastaldirako aurreikusten diren helburuak lortu ez dituzten
Ikasleak edo zailtasunez gainditzen dituzten ikasleak. -Hezkuntza laguntza
Ebaluazio ezkorrarekin promozionatu duten ikasleei eskaini.
5.Ondorioak. 6.Bibliografia
236/2015
DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta
Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. -Casanova, M.A. (1997). Manual de
Evaluación educativa. Madrid: La Muralla. -Coll, C. (1987). Psicología y
Currículo. Madrid: Laia.