Ebakuntza-Gelan Higienea: Pausoak eta Jokabidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

• Ebakuntza-gelatik sartu-irtenak saihestu.

• Txabusina, txanoa, galtzak, maskara eta eskularru esterilak erabili. Kirurgia-zonatik irtetean elementu

horiek guztiak bota.

» Odolarekin edo likido organoekin zikindutako bakoitzean arropa aldatu. Arropa hori plastikozko poltsan

sartu eta garbitegi-zerbitzura eraman behar da.

→ Tresnak disoluzio egokiren batekin +desinfektatu (esaterako, fenolato glutaraldehidoarekin) 15

minutuz. +Ondoren garbitu, +dagokien kaxetan sartu +eta txartela edo etiketa jarri ostean,

+esterilizazio-zerbitzura eraman.

• Bota behar den materiala, biltzeko eta ondorengo tratamendua egiteko egokiak diren poltsetan sartu

(eneralean, erraustu egiten dira). Orratzak eta ebakitzeko materialak zulatzen ez diren edukiontzi berezietara botatzen dira, zabor poltsetara zuzenean ez dira inoiz bota behar.

→ Aparatuen gainazal guztiak, beira-arasak, ebakuntza-mahaia, etab. garbitu behar dira. Horiek garbitzeko disoluzio desinfektagarria erabiliko da, bereziki odolarekin edo hondakin organikoekin zikindu direnak.

Esanaiak

-Zentesia: ziztada adierazten duen atzizkia.

•Torakozentesia: toraxeko ziztada.

-Ektomia: erauztea adierazten duen atzizkia.

•Apendizekktomia: apendizea erauztea.

•Gastrektomia: urdaila erauztea.

-Tomia: ebakia adierazten duen atzizkia.

•Trakeotomia: trakean ebakidura egitea.

•Nefrotomia: giltzurruneko ebakia.

•Laparatomia: barrunbe abdominala aztertzeko edo bertara iristeko kirurgikoki egiten den ebakia.

-Ostomia: gorputzeko barruko aldea, kampoarekin konektatzeko egiten den zuloa.

• Kolostomia: kolonean egiten den zuloa, zulo horretatik gorozkiak kanporatzen dira.

Sendagaiak ematerakoan kontuan hartu beharrekoak

-Gaixoaren izen/abizenak eta bere zenbakia egiaztatu.

- + botikaren izena, +dosia, +kontzentrazioa, +ordua, +emateko bidea, +botikaren iraungitze data +eta botikaren egoera egiaztatu.

- Botikaren aginduak irakurri eta medikuaren aginduak bete (kontuz ibili interakzio eta bateraezintasunekin). Gaixoari

azaldu botika nola hartu behar duen

- Botika eman baino lehen botika horri alergiarik ez diola egiaztatu behar da Persona batek botika bati alergia badio, bere historia klinikoaren orri gutietan hizki handiz idatzita egon behar da, eta ohe ondoko arbelan ere bai ..

-sendagaia ematerakoan asepsia neurri guztiak bete: +eskuak garbitu, + eskularruak erabili, +botika monodosis

moduan aurkezten bada, bere ontzian eraman, +bestela , horretarako bakarrik erabiltzen den ontzian eraman eta

+ batea batean, eta botika sartuko den bidea garbituta egon behar da (azala, sudurra, begia, perineoa eta abar garbitu)

- uzkiko eta bidegenitaletik sartzen diren botikak sartu baino lehen gernua eta gorozkiak kanporatu behar dira.

- Gaixoak botika hartu duela egiaztatu, eta hartu ondoren gaixoaren egoera begiratu.

-Botika eman ondoren medikazio orrian erregistratu.

- Sendagaia ematean akatsen bat gertatuz gero, berehala jakinarazi erizain arduradunari edo medikuari

-Bide parenteralaren bidez eman behar bada, orratza, xiringa eta botika esterilak izan behar dira, eta azala desinfektatu eta ziztatu beharreko gunea arrretaz mugatu

-Erabilitako orratzak e dira estali behar, gai zulatzaileetarako ontzi berezietara bota behar da lehenbailehen.

Botikak hartzeko bideak:

AHOTIK ("vía oral" izenekoa) XURGAKETA: Ahotik hartzen diren medikamentuak urdailean eta heste meharrean urgatzen dira.

MIHI AZPITIK (vía "sublingual" izenekoa) XURGAKETA: Botika gaixoaren mihi azpian jartzen da, botika disolbatu arte.

AIRE EDO ARNAS BIDEZ (vía "aérea, respiratoria o inhalatoria" izenekoa) Goiko arnas bideetatik ematen da (Sudurretik, edo ahotik).

Entradas relacionadas: