EAJren sorrera eta bilakaera historikoa (1892-1930)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
con un tamaño de 2,36 KB
EAJren sorrera eta bilakaera historikoa
Honk kultura kezka handia ekarri zion alderdi politikoari eta euskal kulturari bultzada handia eman zion. Bigarren elkartea, Euskalerria, Fidel Sagarminagak zuzentzen zuen. Bi elkarteek euskaldunen eta nafarren ekintza bateratua eta foruen berrezartzea zituzten helburu.
Bilakaeraren hiru etapak
1. aldia (1892-1898)
1893an Sabino Aranak jendaurrean bere ideologiaren oinarriak aurkeztu zituen. Handik urtebetera sortu zuen Euskaldunen Batzokija. Bizkaitarra, lehenengo egunkari abertzalea, ere garai hartakoa da. 1895ean Sabinok EAJ sortu zuen Bilbon, baita lehenengo zuzendaritza izendatu ere: Bizkai Buru Batzarra.
2. aldia (1898-1903)
Aldi hartan bi gertaera garrantzitsu izan ziren:
- Sotaren taldea (Euskalerria) EAJan sartzea.
- Euskal abertzaletasunaren lehenengo lorpen politikoa: Sabino Arana Bilboko ahaldun aukeratu izana.
Handik aurrera bere diskurtsoa moderatu egin zen eta Kataluniako Lliga Regionalista hartu zuen erreferentziatzat. Aranak independentziaren bidea utzi eta alderdi autonomista erradikal bat sortzeko prest agertu zen, baina bera hil zenean bertan behera gelditu zen.
3. aldia (1903-1930)
II. Errepublikara iritsi arte, EAJ alderdi katoliko eta eskuineko gisa agertu ohi zen. Hala ere, barruan bi ideologia bereizten ziren: independentistak eta autonomistak (Euskalerria). Adostasun batera iritsi eta 1906an Bilboko Batzarreko manifestua sinatu zuten. Itunaren ondorioz, legezko bidea hartu zuten.
1907an EAJko kide batek Bilboko alkate kargua lortu zuen eta handik aurrera beraien ideologia zabaltzeari ekin zion, ELA sortuz. 1917ko hauteskundeetan lorturiko arrakastaren ondorioz, Euskalerriak EAJren estrategiez jabetu eta alderdia Kataluniako Lliga Regionalistaren bidetik jarri zuen:
- EAJren ordez Comunion Nacionalista Vasco izena hartu zuten.
- Erradikalek Aberri izena hartu eta independentziaren diskurtsoarekin jarraitu zuten.
1919an bi adarrak berriz elkartu eta 1930ean EAJ alderdia berriro sortu zen. EAJ ez zen Donostiako Itunean egon. Birsorkuntza hartatik joera akonfesional eta liberaleko beste sektore bat bereizi zen, ANV-EAE sortuz.