EAEko klima: faktoreak, osagaiak eta landaretza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

1. Klimaren faktoreak

1.1. Faktore geografikoak

Latitudea, erliebea, kokapena eta itsasoaren eragina dira nagusi.

  • Latitudea: Latitudearen arabera, EAE ipar hemisferioko eremu epel batean kokatuta dago.
  • Kokapena: Ipar hemisferioko zonalde epelean dagoela kontuan hartuta, Ozeano Atlantikotik, Mediterraneotik eta Europako kontinenterantzetik datozen aire-masek eragina dute.
  • Erliebea: Altitudearen arabera eragina izaten du; horrek prezipitazio orografikoak sortzen ditu.
  • Itsasoaren eragina: Bi zonalde ezberdin bereizten dira: kostaldean itsasoaren eragin nabaria dago, eta barrualdeko eremuan joera klimatiko gehiago kontinentalizatuta agertzen da.

1.2. Faktore termodinamikoak

Aire masen eragina: Aire masen dinamika ere eragin nabaria du EAEko klimaran. Kokapenaren ondorioz, mendebaldeko zirkulazio orokorra (mendebaldetik ekialdera) eta Atlantikoko aire-masek nagusitasuna dute. Hala ere, Atlantikoko eta Mediterraneo Itsasoaren antizikloi subtropikalek eta Europako antizikloi kontinentalaren mendebaldeko ertzetik datozen aire-masek ere eragina izan dezakete.

2. Klimaren osagaiak

2.1. Hodeiak eta insolazioa

Hodeiak eta insolazioa: EAEan hodei kopurua ugaria da eta, ondorioz, insolazioa maiz urria izaten da.

2.2. Prezipitazioak

Prezipitazioak: Guztira, prezipitazio kopuru osoa Bizkaian eta Gipuzkoan ugaria da eta Araban urriagoa. Prezipitazio horien banaketa nahiko erregularra izaten da.

2.3. Haizea

Haizea: Kostaldean haize indartsuak agertzen dira (50 km/h-tik gorakoak). Erkidegoaren barrualdean abiadura hori murrizten da. Arabako lautadan, oro har, haizeak indar txikiagoa du, eta Arabako Errioxan ematen dira indar handieneko haizeak.

2.4. Tenperatura

Tenperatura: Oro har, kostaldean tenperaturak leunagoak izaten dira eta eguneroko eta urteko bitarte txikiagoak dira. Barrualdean bitarte horiek handitzen dira eta tenperatura muturrekoagoak agertzen dira.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko klimak

3.1. Klima ozeanikoa

Klima ozeanikoa: Itsas isurialdeen banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldea. Prezipitazioak ugariak dira (1.500 mm ingurukoak) eta erregularrak. Ez dago urtaro lehorrik eta gehieneko prezipitazioak udazken-neguan agertzen dira. Itsasoaren eraginez, neguak leunak eta udak freskoak izaten dira (22 ºC ez dira heltzen maiz).

3.2. Trantsizioko klima ozeanikoa

Trantsizioko klima ozeanikoa: Arabako inguruetan aurkitzen da (Treviño, Agurain, Arabako lautada). Klima ozeanikoaren eta klima mediterraneo kontinentalizatuaren erdibidea da. Neguak hotzagoak izaten dira eta izozteak nahiko ohikoak izan daitezke, batez ere Arabako lautadan.

3.3. Klima mediterraneo continentalizatua

Klima mediterraneo continentalizatua: Arabako Errioxan eta Arabako mendebaldeko haranetan agertzen da. Nafarroako Erriberan ere antzeko baldintzak daude. Itsasoaren eraginik ez dago. Prezipitazioak urriak dira (600 mm-tik beherakoak) eta irregularrak. Udan lehorteak ohikoak dira eta prezipitazioen maximoa udaberrian gertatzen da. Tenperatura muturrekoak: udak oso beroak eta neguak hotzak izaten dira. Haizeak, sarritan, nahiko indartsuak izaten dira eta aldi berean eremu hauek oso lehorrak izan daitezke.

4. Klima mota bakoitzari dagokion landaretza

4.1. Klima ozeanikoaren landaretza

Klima ozeanikoaren landaretza: Baso hostogalkorrak dira nagusi; adibidez, haritzak eta pagoak aurki ditzakegu batez ere.

4.2. Trantsiziozko klima ozeanikoa

Trantsiziozko klima ozeanikoa: Ametzak eta pinu gorriak dira nagusi.

4.3. Klima mediterraneo continentalizatuko landaretza

Klima mediterraneo continentalizatua: Artadi hosto iraunkorrak eta ezkametzak agertzen dira. Horrez gain, Mediterraneoko sastrakadien adibideak: abaritzak (coscoja), ezkaia (tomillo) eta oteak (tojo).

5. Beste ohar batzuk eta osagarriak

EH unitate nagusiak: Pirinioak, euskal mendiak eta Ebroko sakonuneak dira. Pirinioak atalotan bereizten dira: Pirinio axiala, Pirinioen hego isuria eta ipar isuria. Pirinioen hegoaldeko aldea barrualdeko mendikateak, barrualdeko sakonuneak eta kanpoaldeko mendikateak barne hartzen ditu.

Euskal mendietako oharra: Banalerroen iparraldean mendikateak agertzen dira; hegoaldean mendikateak eta arroak daude. EH mendiek kostako mendikate tertziarioa, itsasertzeko ipar antiklinalak, Bizkaiko sinklinorioak eta antzinako gailurrak barne hartzen dituzte.

Beste elementu topografikoak: Arabako lautada, mendilerroak, erdialdeko mendikateak eta hego mendikateak bereizten dira barrualdeko egituraren arabera.

Klima osagai eta elementuak (laburpena): hodeiak/insolazioa, prezipitazioa, haizea, tenperatura, airearen hezetasuna (lainoa, gandua), presioa, lurrunketa/ebapotranspirazioa eta lehortasuna. Hauek dira klimaren funtsezko elementuak eta elkarrekin eragiten dute ingurune klimatikoa.

Entradas relacionadas: