EAEko Industria-Mapa: Kokapena eta Enpleguaren Analisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,43 KB
A.- Ezaugarri orokorrak
Iturri mota: Irudi borobilez (kolore berde eta gorriz) osatutako gaikako mapa dugu. Borobil horien bidez industriaren lurralde-banaketa eta enplegu-banaketa adierazten dira.
Informazioa aurkezteko era (tamaina eta garrantziaren araberako borobilak):
- Berdeak: 10 - 1.000 industria-establezimendu.
- Gorriak: 100 - 10.000 industria-enplegu.
Esparru geografikoa: Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE).
Data: 2017.
Iturria: Sustapen Ministerioa eta Anaya argitaletxea.
B.- Iruzkin teknikoa
a) Definizioa
Industria energia-iturriak erabiliz, produktu bukatuak edo erdibukatuak sortzeko lehengaiak eraldatzen dituen ekintza gisa definitu daiteke. Beraz, bere oinarrizko baliabideak lehengaiak eta energia-iturriak dira. Ekintza hau faktore desberdinek mugatzen dute; horregatik, industrien eta enpleguen banaketa eta kokapena berezia izan da historian zehar.
b) Industriaren kokapena eta banaketa
Mapa tematiko eta koropleta-mapa honetan, bi fenomeno adierazten dira bi kolore desberdinez: industria-establezimenduak eta enpleguaren dentsitatea. Borobil txikiagoa duten eskualdeek industria gutxiago dute; aldiz, zenbat eta borobil handiagoa izan, orduan eta industria-dentsitate eta lanpostu gehiago dago.
Legendan maila desberdinak bereizten dira kopuruaren arabera, baina horien artean ez dago proportzionaltasun zuzenik. Honek kontraste handiak daudela adierazten du. Oro har, EAEko industria-enpleguaren dentsitate-mapak hiruki alderantzikatu baten itxura hartzen du:
- Kostaldeko probintziak: Industria-kontzentrazio handiagoa dute. Continuum bat sortzen da Bilbo Handitik, Ibaizabalen arroan zehar, Durangaldea eta Deba Goiena lotuz Gipuzkoako bailarekin (Urola, Oria, Donostialdea eta Behe-Bidasoa).
- Bizkaia: Industria-kontzentrazio handiena Bilbo Handian dago, metalurgiaren inguruan.
- Gipuzkoa: Industria-banaketa sakabanatuagoa da, bailaretan zehar, eta orekatuagoa sektore desberdinei dagokienez.
- Araba: Industria gehiena Gasteiz inguruan kontzentratzen da (makrozefalia agerikoa da). Laudio eta Amurrio Bizkaiko ekonomiari lotuago daude. Horiez gain, nukleo isolatu batzuk ere badira: Agurain, Oion, Legutio…