EAEko Industria: Kokapena, Sektoreak eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

EAEko industria: kokapena eta sektore nagusiak

Industriak Euskal Herrian XX. mendean hedapena eta etengabeko aldaketak izan ditu, elkarren artean oso desberdinak diren industria-paisaiak sorraraziz:

  • Industria-eskualde handiak: hainbat instalazio kontzentratu dira.
  • Industriaguneak: landa-inguru jakin batzuetan lantegiak metatu dira.

Industria-neurria

  • Industria txikiak: enpresa guztien % 42 eta langileen % 9 (Gipuzkoan, ertainak ere bai).
  • Industria handiak: lanpostu guztien % 60 sortzen dute (Bizkaian eta Araban, oso handiak ere bai).

Industria-ekoizpena

Hiru sektoretan oso espezializatua dago:

  1. Metalurgia eta produktu metalikoak: pisu handiena.
  2. Makineria eta ekipo mekanikoa: pisu handiena.
  3. Erautze-industriak, petrolioaren, energiaren eta uraren industriak.

Orokorrean, jarduera helduak dira, ekipo-ondasunetan oinarritzen direnak, maila teknologiko eta eskari ertainarekin. Araba eta Bizkaian garraio-materialenak ere garrantzitsuak dira. Gaur egun, industria-politikaren bidez ekoizpena dibertsifikatu nahi da: sektore tradizionalak berritu eta etorkizuneko sektoreetan enpresa berriak sortuz.

Industria-lokalizazioa

Eskualde mailan

  • Industriaren banaketa: triangelu alderantzikatuaren itxura du, eta erpinak hiru euskal hiriburuetan daude.
  • Bilboko eta Donostiako nukleoak industria-korridore baten bidez lotuak daude barrualdetik (Durangaldetik eta Debaren haranetik) eta dentsitate txikiagoa duen kosta-ardatz batetik.
  • Vitoria-Gasteiz bietatik bereizita dago:
    • Lantegi ugari: Bilbo Handian hasi eta Durangalde osoan zehar, gero Gipuzkoarekin bat egin eta Deba, Urola eta Oria haranetik, Donostia-Beterriraino.
    • Arabako industria hiriburuaren inguruan kontzentraturik dago, Laudio eta Amurrioko industriaguneak izan ezik. Hauek bat egiten dute Ibaizabal Garaiarekin.

Probintzia mailan

  • Industria-eskualdeak lurralde guztietan banaturik daude, baina pisu handiagoa dute batzuetan:
    • Bizkaiko eredu polarizatua: Bilbo Handian.
    • Arabako makrozefalia: Gasteizen.
    • Gipuzkoako banaketa orekatuagoa.
  • Berrikuntza nagusia: industrializazio endogenoan oinarritutako hiru foku sortu dira:
    • Markina-Ondarroan (Bizkaia).
    • Arabako haranetan.
    • Arabar Errioxan.
  • Industria-politikaren bidez, industria inguru berrietan ezartzeari mesede egin nahi zaio:
    • Industria-lurzoruaren sorrera sustatuz: poligonoak.
    • ETE-entzako eraikinak prezio lehiakorretan eskainiz: Industrialdeak programa.

Entradas relacionadas: