EAEko Biztanleriaren Bolumena eta Banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,85 KB

BOLUMENA ETA BANAKETA

Euskadiko biztanleriaren bolumenak bi milioi pertsonako kopurua gainditzen du.

Populazio-dentsitatea honela kalkulatzen da: kopuru hori zati Euskadiko azalera . Balio altua da, eta Euskadiko eta Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago. Baina batez besteko horrek, bere baitan, ezberdintasun handiak dakartza.

EAEko biztanleria honela dago banatuta: Araban % 14 baino zertxobait gehiago bizi da, Gipuzkoan ia % 32eta Bizkaian ia % 54. Eustaten orrian lortu ditugun ondoko dokumentuko datuekin lan egingo dugu.

Euskal Autonomia Erkidego osoan:

  • Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako inguruetan daude, eta, neurri txikiago batean, Arabako lurraldean. Eta horien barruan, hirigune eta industrialde handietan, barruko eta kanpoko immigrazioaren hartzaile nagusiak izan dira.
  • Dentsitate baxuenak landa-inguruan daude, bereziki, hegoaldeko isurialde menditsuko eskualdeetan.

Lurralde historikoetan

  • Bizkaian, Euskadiko biztanle guztien erdia baino gehiago dago. Dentsitate handienak Bilbo Handiko eremuan daude ; izan ere, bertan dago Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-aglomerazio eta ekonomia handiena, eta kopuru altuak ditu Portugaleten ,Sestaon, Getxon eta Basaurin. Bizkaiko gainerako lurraldean ez dago biztanleria handirik, Durangaldea eta Gernika-Bermeo inguruetan izan ezik.
  • Gipuzkoan, Euskadiko biztanleriaren %32,7 dago. Dentsitate handienak Donostialdeko eskualdean daude. Lurraldearen gaineko tokietan,  biztanleriaren banaketa orekatuagoa da. Gipuzkoako eskualde guztietan daude 100 biz./km2 baino gehiago; izan ere, topografia malkartsuak haranen barrualdeko biztanleria pilatzea dakar.

Entradas relacionadas: