EAE-ko Maparen Deskribapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

EAE-ko mapari erreparatuz bi eremu nagusi daude

Berdez eremu Atlantiarra, belardiak dira nagusi eta polilaborantza dago, banalerroaren iparraldean aurkitzen da. Marroi kolorez berriz paisaia lehorra agertzen da, eremu honetan zereala da nagusi eta banalerroaren hegoaldean dago. Arabaren hegoaldean, morez agertzen den azken eremu txiki bat dago paisaia Mediterraneokoa, lurralde hauetan zereala, mahatsondoak eta olibondoak lantzen dira.

1.1.Atlantiko landa espazioa:

Banalerroko iparraldeko lurrak hartzen ditu. Lurralde malkartsua da eta klima ozeanikoa dago. Gainera lurzoruen kalitatea ez da oso ona.

Nekazaritza egituran, ezaugarri hauek bereizten dira:

  • Landa-inguruan, biztanle gutxi daude, biztanle askok alde egin baitzuten hiriguneetara eta industria-inguruetara. Baserrietan, biztanleak sakabanatuta daude. Etxeak harrizkoak izaten dira, eta bi isurialdetako teilatuak eta hiru solairu izaten dituzte.

  • Nekazaritza-ustiategi baserri inguruan antolatuta dago. Etxe bloke bat osatu ohi du, eta honako hauek izan ohi ditu: familiaren etxebizitza nahiz nekazaritzarako gelak; ortu txiki bat etxearen ondoan; eta ustiatzeko lurrak. Bi zatitan egituratuta daude: landa eta mendia. Lur-zatiak hesiekin edo alanbrearekin ixten dira.

  • Teknikei dagokienez, zailtasunak egoten dira mekanizatzeko topografia korapilatsua delako, eta ustiategiak txikiak izaten direlako. Ekoizpen-sistema areagotu egin da, eta baratzeko ekoizpena eta esne industria espezializatzera bidratuta dago.

Landa-espazioaren erabileretan, bilakaera handia izan du:

  • Nekazaritza-jarduera haranen barrualdean pilatzen da, eta aur egun lan hauek egiten dira batez ere: bazka, fruta-arbolak, eta barazkigintza. Nekazaritza intentsiboa da, eta plastikoen azpian egiten dute.

  • Larre ugariak abeltzaintzarako aprobetxatzen dira. Behi-azienda nagusi, erregimen intentsiboan, eta esnetarako edo haragitarako erabiltzen dira.

  • Baso-ustiaketa erliebe malkartsuagoetan egiten da, eta jarduera horrek gora egin du denbora partzialeko nekazaritza zabaldu egin delako. Konifero exotikoetan oinarrituta dago, produktibitate handiago dutelako.

Entradas relacionadas: