Dortsal ozeanikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB

PLAKEN MUGIMENDUA ETA ELKARREN ARTEKO MUGAK

1.-Plakak urruntzen ari dira elkarrengandik: Kasu honetan plaken arteko muga dortsal
ozeanikoa da, hau da,
erdigunean arraildura sakona duen mendikatea. Erdigunetik gora astenosferako material urtuak igo egiten dira
lurrazalaren goiko alderaino. Azalera heltzean magma basaltiko horiek hoztu
eta solidotu egiten dira plaken arteko urruntzea eraginez, eta horrela lurrazal
berria sortzen da; horregatik ertz eraikitzaileak deitzen dira. Dortsalak hondo
ozeanikoen mendikate bereziak dira eta Lurreko ozeanoak zeharkatzen
dituzte. Gune hauetan aktibitate sismiko eta bolkaniko handia dago.
Hasierako fase batean, oraindik lurrazal
ozeanikoa sortu ez denean rift izenaz
    ezagutzen da; gaur eguneko adibide
bikaina daukagu Afrikako ekialdean, non oraindik
or    kontinentea dagoen baina
pixkanaka pixkanaka zabaltzen doan eta
etorkizunean ozeanoa bihurtuko den (goiko
marrazkia); bigarren marrazkiaren adibidea
Itsaso Gorrian kasu da, eta hirugarrenean
Ozeano Atlantikoaren egoera izan daiteke.
2.-
Plakak hurbiltzen ari dira elkarrengandik
: Plaka bi elkarrekin hurbiltzen direnean muga konbergentea edo
suntsitzailea dugu. Hiru kasu bereiz daitezke:
- Kostaldeko mendikateak: Plaka ozeanikoa plaka kontinental baten azpian sartzen da. Azpira doan
plakaren azalean gertatzen diren desorekengatik magmak sortzen dira; magma hauek azalera ateratzeko
joera handia daukate, horren ondorioz sumendiak sortuz. Kontinente ertzetan arro sedimentario ozeanikoa
badago, beraz, bertan pilatutako harri sedimentarioak, elkartze mugimendua dela eta, tolestu eta
urgaineztatzen dira eta mendikate bat eratzen da, tartean sumendiak ere agertuz. (Hau da Andeen kasua).
- Arku irlak: Plaka baten litosfera ozeanikoa (dentsoagoa) hondoratu eta beste plaka baten litosfera
ozeanikoaren azpian sartzen da; aurretik esan bezal
a azpira doan plakan gertatzen diren desorekengatik
sumendiak sortzen dira. Horrela sortzen dira arku-irlak.
- Barneko mendikatea: Hurbiltzeak jarraitzen badu eta plaka bien alde kontinentalek (edo plaka kontinental
bik) talka egiten badute, kontinente ertzetan pilatutako sedimentuak pilatu, tolestu, egiten dira eta
kontinente barruko mendikateak sortzen dira (Himalaya esate baterako).
Gertatzen diren fenomenoak dira subdukzioa (azpiratzea), lehenengo kasu bietan, edo obdukzioa (zamalkamendua)
hirugarren kasuan.
Subdukzioa gertatzen den aldeetan sakonera handiko hobi ozeanikoak ere sortzen dira (Lurreko
sakonera handienak).
Muga suntsitzaileak dira, beraz, litosfera ozeaniko galtzen baita. Aktibitate sismikoa handia da (dortsal ozeanikoetan
baino handiagoa) eta baita aktibitate bolkanikoa ere.
3.-
Plakek elkarrekiko alboko mugimendua dute:
Badago oraindik beste muga mota bat: transformazio-failak dira.
Faila hauek dortsalak zatitzen agertzen dira, hauen geometria ezberdinei erantzuna emateko. Transformazio-maila
hauetatik ez da materialik ateratzen ez sartzen, beraz, ertz pasiboak dira litosfera ez baita ez eratzen ez suntsitzen.
Muga hauetan dagoen alboko mugimenduengatik harrien arteko tentsioak sortu egiten dira eta, ondorioz, aktibitate
sismikoa oso handia dago: Kaliforniako San Andres faila mota honetakoa da.
Gertaera hauetaz aparte, badira beste fenomeno batzuk ere, puntualagoak
direnak baina ez garrantzi gutxikoak: puntu beroak, hot-spots edo mantoko

lumak, zeinei esker irla multzo batzuk sorten diren: Hawaii, Kanariak..

Entradas relacionadas: