Dortsal ozeanikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Kontinenteen jitoa


 Alfred Wegener(1880-1930) meteorologo eta geofisikarialemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo Eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela (teoria hauek ez ziren zuzenak).   Itsas hondoa itsasoaren azpian dagoen lurrazal-zatia da. Geologoek, plaken tektonika aztertzean, litosfera ozeaniko deitzen diote.

Hiru zatitan banatu ohi da: plataforma kontinentala  ezponda kontinentala  ordoki abisala


Lurraren azaleko bi plakaren artean eratzen dira itsas hondoko bizkarrak, eta lurpeko indarren ondorio dira. Sakana abisalean badira osin sakon batzuk ere, eta osin horien alde batean uretatik kanpora irteten diren tontor batzuk izaten dira, uharte arku izenekoak.Plaka-tektonikaren teoriaren arabera, hedapen ozeanikoak mugiarazten ditu plaka kontinentalak. Dortsalaren ardatzean, erupzio bolkanikoak gertatzen dira, eta laba-kolada izugarriak isurtzen dira. Dortsaletik urrundu ahala, lurrazal ozeanikoa hozten doa, eta haren dentsitatea handitu egiten da. Lurrazal ozeaniko horren dentsitatea azpiko mantuarena baino handiagoa denean, hondoratu egiten da. Horren guztiaren sorburua, ozeano-dortsala, 60.000 km luze da, eta munduko ozeano guztiak zeharkatzen ditu.


Lurrazalean bezala, itsas hondoan ere haranak, sakanak, ordokiak eta mendikateak daude. Hala, kostaldean kontinentearen itsaspeko ordokia hedatzen da, itsaso zabalerantz okertua egoten den lur zerrenda laua eta sakontasun gutxikoa. Kontinentearen itsaspeko ordokia bukatzen den tokian ezponda edo aldapa hasten da; ordokian eta ezpondan arroila sakon batzuk izaten dira ibaietako ur lasterrek ebakiak      Plaka hauek haien artetik urruntzen hari dira eta haien artean gelditzen diren zuloak mantuan aurkitzen diren materialekin betetzen dira:  Urtutako magma harriak.Kanpoaldera irizterakoan gasak galtzen dituztenez aldaketa fisikoak izaten dituzte. Hotzitzen doan neurrian solidotu egiten da plaka ozeanikoak sortuz. Plakak mugitzen doazen bitartean zegoen mantua mugitzen doa, beste material batzuei lekua utziz. Edatzen doan fondoak geroz eta tenperatura hotzagoa izango du.

Entradas relacionadas: