Dortsal ozeanikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,78 KB

2.LURRAREN BARNE-DINAMIKA.1.PLANETAREN BARNE-ENERGIA

Lur sortu berriak talka ugari izan zituen meteoritoekin, planeta ia osoki Urtu zuten ezin konta ahala talka, eta orduz geroztik gorde du barnean bero Hori. Lurraren geruza sakonetan dauden elementu erradiaktiboen desintegrazioak Ere beroa sortzen du.

Fusio edo urtze haren Eraginez, Lurra osatzen zuten materialak geruzatan antolatu ziren, Dentsitatearen arabera: materia pisutsuena planetaren erdigunean kokatu zen; Arinena, kanpoko geruzetan.

-Honako hauek dira Lurraren geruzak:

-Lurrazala:

Azaleko Geruza da eta Mohorovicic etenguneak bereizten du mantutik. Silizioa, oxigeno Eta aluminioa dira osagai nagusiak, beste elementu batzuekin batera.

-Mantua

: Gutenberg Etenguneak bereizten du nukleotik eta silizioan eta oxigenoan aberatsak diren Arrokek eratzen dute; horrez gainera, baditu magnesioa, burdina eta beste Elementu batzuk.

-

Nukleoa:

Lurraren barne-barneko Zatia da, eta burdina (%95 gutxi gorabehera) eta nikela (%5 gutxi gorabehera) Ditu osagai nagusi./Lurra pixkanaka hoztuz joan bada ere, barnean duen beroa Gai da oraindik ere prozesu geologikoak eragiteko, erupzio bolkanikoak eta Lurrikarak.Beroaren froga nabarmen bat sakonerak eragiten duen tenperatura-gehikuntza Da:

Gradiente geotermikoa

Sakondu Ahala, 3 gradu igotzen da tenperatura 100 metro bakoitzeko. Askoz handiagoa Izan daiteke jarduera geologikoa duten eskualdetan.

Gradiente geotermiko altuak energia-
Iturri gisa erabil daitezke:

Energia geotermikoa./1.1.ENERGIA GEOTERMIKOA

Lurraren barneko beroa, fenomeno Geologikoak eragiteaz gainera, energia-iturri berriztaezinen ordezko gisa edo Osagarri gisa erabil daiteke.Energia-iturri hau erabiltzeko, gradiente Geotermikoak altu samarra izan behar du. Jarduera bolkaniko aktiboa duten Eskualdeak leku egokiak dira era honetako energia lortzeko. Lur azpiko ura Berotu egiten da, eta pitzaduretan gora igo daiteke azaleraino.
Geiserrak sortzen dira horrela.

Gradiente geotermikoaren eta hobiak ustiatzeko aukeren arabera, energia Geotermikoa elektrizitatea erabil daiteke, edo zuzenean aprobetxa daiteke ur Beroa etxean erabiltzeko edo helburu terapeutikoetarako.

-

Elektrizitatea sortzeko:

Teknika arruntena ura lur azpian injektatzea da, ura irakinaraziko duen Sakoneraraino. Ura irakiten hasten denean, gorantz datorren ur-lurrunak turbina Batzuk birarazten ditu. Turbinak korronte-sorgailu batekin lotuta daude, eta Azken hori da energia elektrikoa sortzen duena.

-Etxeko erabilera:

Iturburuetatik Ateratzen den ur-beroa kanalizatzea eta etxean zuzenean erabiltzea da, Berokuntzan eta ur beroko zirkuituetan. Oso jarduera geotermiko handiko Lekuetan soilik egin daiteke; Islandian, kasurako.

-

Erabilera terapeutikoa

Ur Termalak helburu terapeutikoekin edota likidoekin ere erabil daitezke.

ENERGIA GEOTERMIKOA: ORDEZKOA ETA BERRIZTAGARRIA

-
Ordezko energia-iturri bat da, Ingurumenari kalte handiagoa egiten dioten energia-iturrien ordez. Energia-iturri konbentzionalek, kutsatzaile asko sortzen dituzte eta arazo  larriak eragiten ari dira; berokuntza globala Edo euri azidoa, besteak beste.

-Energia-iturri berriztagarri bat Da, iturri berriztaezinak ez bezala, nahi adina erabil daitekeelako, naturan Agortzen beldurrik gabe./2. LURRAREN LITOSFERA

Lurraren barneko beroa gorantz joatearen ondorioz, litosfera zatituta dago Hainbat ataletan;

Plaka litosferikoak

Bi motatako litosferak:

-Litosfera Ozeanikoa:

Meheagoa eta dentsitate handiagokoa da. Litosfera honen gainean Dago ozeanoetako ura. Ozeano Bareko plaka.

-Litosfera Kontinentala

Lodiagoa eta arinagoa da. Urgaineratutako eremuetan dago. -Plaken Arteko ukipen motei buruzko ikerkuntzatik plaken Tektonika izeneko teoria sortu zen, XX.Mendean. 1912an,Alfred Wegenerrek kontinenteen jitoa enuntziatu zuen. Kontinenteak ez daude geldirik eta mugitu egiten dira,oso astiro bada ere.
Pangea, eta kontinente horrek ozeano Bakar bat zuen inguruan, Panthalassa.
ALFRED WEGENERRREK 1912an, kontinenteen Jitoaren teoria ospetsua azaldu zuen./KONTINENTEEN JITOAREN FROGAK

Wegenerren kontinenteen jitoaren teoria hainbat eratako frogetan Oinarritzen da, aurrerapauso handia.

-Froga Geografikoak

Kontinente batzuen itsasertzak bat datoz. Antzina kontinente Bakar bat osatzen zutela eta ondoren bereizi egin zirela baiezta daiteke. Itsasertzen bat etortzearen beste adibide argi bat Itsaso Gorriaren ertzak Dira.

-Froga paleontologikoak

: Organismo berberen fosilak hainbat kontinentetan aurkitzeak ere antzina Kontinenteak elkartuta egon zirela adierazten du.

-Froga biologikoak

Organismo batzuek eboluzionatu dute Kontinenteak bereizi ondoren, eta gaur egungo espezieak eboluzio horretatik Sortu dira: espezie desberdinak, baina jatorri berekoak.

-Froga geologikoak

Antzinako egitura geologikoen arrastoak aurki Daitezke ozeanoek bereizitako eskualdeetan.Wegenerren ikerkuntzaren ondoren, Plaken tektonikaren teoriarako erabakigarriak izango ziren froga ziurrak lortu Ahal izan ziren, aurrerapen zientifikoei esker./PLAKEN TEKTONIKAREN TOERIA BERRESTEN DUTEN FROGAK.

-Itsas hondoko arroken paleomagnetismoa:

Itsas hondoko arrokak jatorri magmatikokoak dira, eta sortzen direnean, Arrokaren mineral batzuek Lurraren eremu magnetikoaren polaritatea hartu eta Finkatu egiten dute.  Itsas hondoko Arrokak ardatz nagusi batetik, dortsaletatik, abiatuta eratzen dira, eta Eratze-uneari dagokion polaritate magnetikoa hartzen dute.

-Itsas hondoko arroken adina

Arroken elementu erradiaktiboetan Oinarritutako datazio absolutuko metodoei esker, itsaspeko arroken adina Kalkulatu ahal izan da. Ozeanoen erdian dauden arrokak nahiko berriak dira, Baita gaur egungoak ere; aldiz, kontinenteetatik hurbilago dauden itsas Hondoetako arrokak askoz zaharragoak dira. Itsas hondoaren hedapenaren Frogatzat hartzen da. Ardatz nagusi batetik dortsal ozeanikotik, abiatzen den Hedapen horretan, erdian arroka bolkanikoak sortuz doazen neurrian, lehendik Eratuta zeuden arrokak dortsaletik urrundu eta bazterrentzat desplazatzen dira.

Pangea kontinentea duela 200 milioi urte inguru zatitu zen, itsas Hondoetako arroka zaharrenen adinak adierazten duen bezala.

-Sumendien eta lurrikaren Banaketa geografikoa:

Lerrokaturik daude normalean, eta Ugariagoak dira plaka tektonikoen ertzekin bat datozen eskualdeetan.

-

Paleoklimatologiaren analisia

Hego hemisferioko kontinente guztiak eta India klima glaziarrean pean egon Ziren antzina. Horrek esan nahi du kontinente bakar bat zegoela, zatitu egin Zela, eta zatiketatik sortutako kontinenteak gaur egun duten kokapeneraino Desplazatu dira.

Iparralderago eskualde batzuek klima tropikala izan zuten antzina, eremu Horietako ikatz-metaketa ugariek adierazten duten bezala.

-Itsaspeko egituren azterketa

: Ozeano Handietako itsaspeko mendikate luzeak, dortsal ozeanikoak, kartografiatu ahal Izan dira.

Dortsalen erdian, itsas hondoko arrokak sortu dituen magmatismoaren Seinaleak aurkitu dira, itsaspeko erupzio bolkanikoak eta itsas hondotik Ur-beroa jariatzen duten ur-zurrustak./3.LITOSFERAREN DINAMIKA

Lurraren litosfera elkarri lotutako geruza sail batek eratzen du, eta plaka Horiek plaken tektonikaren teoriaren oinarria dira. Hiru motatako ertzak sor Ditzakete:
ertz dibergenteetan, litosfera Sortzen da, ertz kobergenteetan, Litosfera suntsitzen da, eta azkenik, ertz Pasiboetan, ez da ez litosferarik sortzen ez suntsitzen.

3.1 ERTZ DIBERGENTEAK: LITOSFERAREN ERAIKUNTZA

Kontinente bat zatitu Eta kontinente barneko rifta deritzona eratzen denean, ertz dibergenteak Sortzen dira. Rifta dortsal ozeaniko bihur daiteke denborarekin.

-Kontinente barneko rifta:

Bero-fluxu Handi batea daude.
Puntu beroak Esaten zaie.

Litosfera kontinentala zatitu egin daiteke faila normal ugariren bitartez, Eta rift-haran handiak sor daitezken kontinentearen barnean.

Failak lurraren hausturak dira, eta bloke bat beste bloke batekiko Desplazatzen da. Distentsio-indarrak faila Normala sortzen du; konpresio-indarrak, Alderantzizko faila.

Riftetako zatiketa hori jarduera bolkanikoarekin batera gertatu ohi da: puntu Beroen eraginez lurrazalaren azpian metatutako beroak mantuko arrokak urtzen Ditu, eta hortik sortutako magma igo egiten da, azaleraino kasu batzuetan.

-Dortsal ozeanikoa

Kontinente barneko Riftak hausten jarraitzen badu, litosfera kontinentala hautsi egin daiteke Guztiz. Kasu honetan, lurrazal kontinentala bi bloketan erdibitzen denean, Jarduera bolkanikoaren etengabeko magma-jarioa dortsal ozeaniko bat sortzen Hasten da. Bi plaka berrien arteko ukipen-eremua dortsal ozeaniko bihurtzen da.

Dortsal berrian, itsaspeko etengabeko erupzioek jaurtitzen dituzten Materialak metatu, eta lurrazal ozeaniko berria sortzen da. Dortsalaren erdiko Eremuari ere rifta esaten zaio; bertan ere gertatzen da itsaspeko bolkanismoa.

Islandian, dortsal ozeanikoa ur-azaletik kanpo atera da.

3.2 ERTZ KONBERGENTEAK: LITOSFERAREN SUNTSIPENA

Litosfera etengabe Sortzen ari da dortsal ozeanikoetan. Beraz, ezinbestekoa da litosfera Suntsitzea litosfera-azalera osoa orekan egon dadin.

Litosfera subdukzio-eremuetan Suntsitzen da. Haustura horrek ertz Konbergenteak sortzen ditu plaken artean. Plaketako bat bestearen azpian Hondoratu. Astenosferaren barneko tenperatura handiak materialak urtzen ditu, Magma azalerantz igotzen da, eta horrek jarduera bolkaniko handia eragiten du.Bi Plaken ukipen-planoari Benioff planoa Esaten zaio.

Bi motatako subdukzio-eremuak:-

Andetar Motatako subdukzio-eremua

Litosfera kontinentala duen plaka baten eta Litosfera ozeanikoa duen besten baten arteko ukipen-eremua da. Ozeanikoak Dentsitate handiagoa duenez, kontinentalaren azpian hondoratzen da. Lurrazal Kontinentala urtzen denean, magma sortzen da, eta magma hori litosfera Kontinentalean zehar igotzen da.

Andeak adibide dira.-

Uharte-arku Motako subdukzio-eremua:

Litosfera ozeanikoa duten bi plaken arteko Ukipen-eremuan, plaka bat bestearen azpian hondoratu, eta uharte-arku izeneko Subdukzio-eremua sortzen da. Eskualde horiek jarduera bolkaniko handia dute, Uharte bolkaniko ugari sortzen dira, plaken arteko ukipen-eremuaren gainean Lerrokatuta.Japonia, Flipinak eta Indonesia dira.

Litosferaren suntsipen-eremuen bereizgarri diren prozesu eta egitura Geologiko nagusiak tolesturak, failak eta zamalkadurak dira.-

Tolesturak:

Estratuen deformazioak Dira. Arrokak deformatu egiten dira presio eta tenperatura handien eraginez.

Nukleoan estratu zaharrenak dituzten tolesturei antiklinalak esaten zaie; aldiz, nukleoan material berrienak Dituzten tolesturak sinklinalak dira.-

Failak

Lurraren hausturak dira. Ertz Suntsitzaileetan sortzen diren failak alderantzizkoak dira, konpresio-indarrek Eragindakoak direlako.-

Zamalkadurak

Alderantzizko failetatik sortzen diren egiturak dira, konpresio-indarrek Blokeetako bat bestearen gainean mugiarazten dutenean. Kasu horretan, beheko Blokeari autoktonoa esaten zaio; Goikoari, berriz, aloktonoa.
-

Magmatismoa

Itsas hondoko arrokak urtu Egiten dira subdukzioan. Ondoren, magma jarduera bolkanikoaren bidez azaleratu Daiteke (bolkanismoa)
, edo oso Geldiro solidotu daiteke lurrazal kontinentalaren barnean gorantz doan Bitartean (plutonismoa)
. -

Metamorfismoa:

Arroka batzuk eraldatzea Da, presio eta tenperatura handien eraginez.

Prosezu horiek mendikate handiak sortu dituzte, hala nola Andeak, Hego Amerikan; Mendi Harritsuak, Ipar Amerikan; eta Mendikate Betikoa, Iberiar Penintsulan. 

Entradas relacionadas: