Zer da dirua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,99 KB

Dirua: produktuak eta zerbitzuak saldu eta erosteko onartutako tresna da .

Berez ez du baliorik, balioa du:
-    Urria delako
Konfidantza dugulako
Truke bitartekoa erabiltzen dugulako

DIRUAREN FUNTZIOAK:

Truke bitartekoa: ez bagenu ordainketa bitartekorik trukea erabili beharko genuke: ondasunak ondasunekin trukatu beharko genituzke. Sinplifikazioa

Balore gordagailua:
dirua ondasun iraunkorra da eta edukitzaileak aukera du erabakitzeko noiz erabili, nahiz eta denporarekin balio galdu ahal duen.


Kontu unitate komuna: ondasun eta zerbitzuen balioa neurtzeko balio du eta beraz haien arteko alderaketak egiteko.

DIRUAREN PREZIOA:


Interesa: mailegu bat hartzerakoan maileguaz aparte itzuli beharrekoari deritzo

Nola finkatzen da interes tasa?

Eragiketaren arriskua: eskatzailearen ezaugarriak eta egoera ekonomikoa kontuan hartzen dira.
Likidezia: zenbat eta likidezia txikiago izan, interes tasa gero eta handiagoa da.
Iraupena: mailegua itzultzeko epea zenbat eta luzeagoa izan orduan eta zailagoa da aurreikustea zer egoeratan egin beharko dion aurre itzulketari.

DIRU FIDUZIARIO MOTAK:


Legezko dirua: billeteak eta txanponak dira, zirkulazioan dagoen dirua.
Banku dirua: legezko dirua banku baten gordailutzen dugunean, banku diru bihurtzen da, diru birtuala.
. Ageriko gordailuak: kontu korrontea
. Aurrezki gordailuak: libreta
. Epe  finkorako gordailuak: ordainsari baten truke titularrak gordailua epe finko baterako egiteko konpromisoa hartzen du eta ezin izango du penalizaziorik gabe eskuratu.

BANKUAK ETA DIRUAREN SORKUNTZAK:


Bankuak:
Banku jarduera: aurreztaileen dirua jasotzea, finantzaketa behar duten ekonomia eragileei maileguan emateko.
Banku zentrala: erakunde publikoa da, botere politikoarekiko independentea, eta besteak beste, banku sistemaren funtzionamendua kontrolatu eta ikuskatzeko funtzioa du.
Legezko kutxa koefizientea (KK): banku zentralaren aginduz banku sistemako erakundeek ez aktibo duten legezko diruaren ehunekoa (%2), bezeroek dirua atera nahi dutenerako baliabideak izan ditzaten, interes orokorreko arrazoiengatik.

Banku dirua sortzea:
Banku diruaren biderketa bankuan hasierako gordailua egin ondorenetik banku sistemaren barnean legezko diruak izaten duen gehikuntza da.

Banku dirua= Hasierako gordailua * 1/KK

KK*: Kutxa koefizientea
Diruaren sorkuntza:
Herrialde bakoitzeko banku zentralak legezko diruaren kantitate jakin bat jartzen du zirkulazioan, txanponetan eta billeteetan.
Banku sistemak maileguak ematean, jasotako legezko dirua biderkatu egiten du: dirua ez da banku sistematik ateratzen

MONETA POLITIKA:


Moneta politika deritzo moneta agintaritzak lortu nahi dituen helburuak erdiesteko hartzen dituen neurriei, eta zirkulazioan dagoen diru kantitatea edo diruaren prezioa aldatuz gauzatzen ditu. Herrialde guztietarako baliagarriak diren irizpideak erabiltzen dira.

Prezioen egonkortasuna lortzeko, Europako moneta politika bateratua finkatu zen.
Ondorioak:

Atzerriko erosketak erraztu
Prezioak azkar alderatu
EBZ diru guztia kontrolatu
EBZ inflazioa kontrolatu: diru kantitatea eta balioa kontrolatu

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Zer da dirua