Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,9 KB


10. GAIA.- DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA
ETA KRISIALDIA (1959-1975)
1.- POLITIKA
1.1.-Frankismoaren finkapena (1947-1969)
1947tik aurrera Mendebaldeko herrialdeek erregimen frankistari buruz zuten iritzia aldatu zuten.. EEBBentzat Espainia lurralde interesgarria zen etorkizunean izan zezaketen gerrarako puntu estrategiko gisa. Horregatik, Britainia Handiak 1947an eta Frantziak 1948an Espainiarekin merkataritza hitzarmena sinatu zuten. 1950ean Estatu Batuen Marshall Plana-ren barnean mailegu bat eman zitzaion Espainiari eta NBE-ren ebazpen berri batek erakunde hauetako kide ziren herrialdeei Espainiarekin harremanetan jartzeko aukera eman zien. Erregimenaren onespenaren seinalerik nagusienak 1953 Vaticanoarekin eta Estatu Batuekin sinatutako hitzarmenak izan ziren. Vatikanoarekin sinatutako konkordatuak Francoren erregimena onartzen zuela adierazi zuen eta nazioarteko onespena eman zion herrialdeari. Eliza katolikoak erregimenean indar handiagoa izan zuen zuzenbide eta hezkuntzaren esparruetan.Francoren erregimenak, bigarren etapa honetan ere, erregimenaren jarraipenean oinarritutako politika bideratu zuen. 1957tik aurrera Francoren gobernuan bildu ziren ministro berrien sarrerek ekonomiaren esparruan ez ezik politikaren esparruan ere garrantzi handia izan zuten, teknokraten garrantzia areagotu zen, beraz. Bi sektoreen arteko orekari eusten ahalegindu zen Franco, eta 1958an “Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko legea” onartuz eta 1966an prentsaren legea promulgatuz. Demokrazia organiko deitu izan zen lege batzuk baieztatu eta hauteskundeak egiten zirelako. Hauteskundeetan, ordea, bakarrik familiaburuei, udalei eta sindikatuei galdetzen zitzaien. Aldaketarik garrantzitsuenak handik 3 urtetara, 1969an, iritsi ziren, Franco ahul baitzebilen. Bi ondorio ekarri zituen honek, Juan Carlos de Borbón errege tituluaz eta Carrero Blanco presidenteorde izendatzea.
1.2.-Frankismoaren gainbeherakada edo krisia (1969 – 1975)
Espainiak errejimen frankistaren amaierako krisia jasan zuen. Francok boterea Carrero Blancoren esku utzi zuen eta 1973ko ekainean gobernu presidente izendatu zuen. Helburua diktadorearen heriotzaren ondoren errejimena luzatzea zen. Errejimenaren planak erabat hankaz gora bota zituen, ordea, ETAk 1973ko abenduak 20ean Madrilen Carrero Blanco hil egin zutenean. Ondorioz, presidente izendatu zuten Carlos Arias Navarro. 1974an Portugalen Salazarren ondorengo diktadura erori zen “Krabelinen iraultza”ren garaipenaz. Espainian gauza bera gertatuko ote zen beldur zirenez, errejimenaren politika gogortu egin zen. Talde terroristak ere ugaritu ziren eta gero eta ekintza gehiago burutzen zituzten. ETA, FRAP eta GRAPO agertu ziren nabarmen. Gobernuaren errepresioa ere indartu egin zen, ordea. 1975eko abuztuan Lege Antiterrorista onartu zen,. Irailaren 27an bost pertsona fusilatu zituzten eta horrek nazioartean errejimena erabat isolaturik geratzea ondorioztatu zuen. Francoren azken egunak izan ziren, 1975eko azaroaren 20an hil egin baitzen. Lehengo urteetako porrotaren ondoren, oposizio politikoak hirugarren fase honetan garrantzia izango zuen bi erabaki hartu zituen: herrialdetik bertatik antolatzen eta lan egiten hastea eta demokrazia ekartzeko asmoz elkarren artean zituzten desadostasunak aldera uztea. Garai hartan garrantzi handia izan zuen PSOEk. Batetik, errepublikaren alde egiten zuen atzerriko zuzendaritza nabari zen, eta bestetik, barneko zuzendaritzak ildo errealista eta moderatuagoren aldeko apustua, monarkia demokratikoaren aldeko joera azalduz. Suresnesen 1974ko urrian egindako kongresuan barneko joera nagusitu zitzaion kanpokoari eta Felipe Gonzalez izendatu zuten alderdiko idazkari nagusi.  Trantsizioaz geroztik PSOE gobernura iritsi zen eta demokrazia sartu zen Espainian. Horrek Europan benetako integrazioa izateko bideratu zuen Espainia, 1986ko urtarrilaren 1ean Europear Batasuneko kide izatera eraman zuen Felipe Gonzalez-en Gobernuak.
2.-EKONOMIA
2.1.- Egonkortze Plana eta Garapen planak
Francoren diktaduraren bigarren etapa 1957an hasi zen, ekonomian Egonkortze-plana martxan jarri zituen gobernua eratu zenean, eta 60ko hamarkadaren amaierara arte iraun zuen. Garai honetako ezaugarri nagusia garapen eta hazkunde ekonomikoa izan zen. 1956an Espainiak ekonomi politika autarkikoaren ondorioz hainbat arazori ez zion artean irtenbiderik eman. Irtenbide bakarra zuten: ministro berriak izendatzea. Teknokrata deitu izan ziren ministro hauek 1957an eta 1959an ekonomia eraberritzeko lege- multzo bat onartu zuten. Egonkortze-Plana izenez ezagutuko zena. Helburu nagusiak sistema autarkikoa utzi eta nazioarteko merkatuen oinarritzea eta nazioko produkzioa modernizatzea ziren. Neurri garrantzitsuenak hauexek izan ziren:
1.- Esportazioak areagotzeko pezeta debaluatzea.
2.- Zergen bidez diru-sarrera publikoak indartzeko zerga-sistema aldatzea.
3.- Salneurrien gorakada saihesteko soldatak eta gastu publikoa era horretan mantentzea.
4.- Atzerriko inbertsioetarako irekitasunaren aldeko joera hartzea eta zenbait produkturi merkatu librea ezartzea.
Egonkortze-planari esker hazkunde eta bilakaera ekonomiko orekatua bideratu ahal izan zen. Gastu publikoak murriztu egin ziren. Atzerriko diru-sarrerei erraztasunak emanez, kapitala erakartzeaz gain, pezetaren debaluazioari esker espainiar produktuak atzerrian lehiakorragoak izatea lortu zen (ez kalitateagatik baizik eta prezioagatik). Baina planak ondorio negatiboak ere izan zituen:
1.- Soldatak bere horretara mantenduz kontsumoa ere murriztu egin zen.
2.- Gastu publikoa gutxiagotuz langabezia areagotu egin zen.
Dena dela, honako bi gertakari ezkor hauen hutsunea betetzeko beste bi faktore berri indartu ziren urte hauetan: emigrazioa eta turismoa  Teknokratak Garapen-Planak deitu ziren plana batzuen bidez ekonomia planifikatuz osatzen zuten aurreko etapako garapena. Plan horiek 1964tik 1975era bitartean bideratu eta 4 urtekoak ziren.
1.Etapa: 1964-67
2.Etapa: 1968-71
3.Etapa: 1971-75
4.Etapa: 1976-79. Ez zen inoiz martxan jarri, Franco hil zelarik.
Espainiak ekonomiaren esparruan ezaugarri hauek izan zituen:
1.- Atzerriko kapitalen inbertsioak. Eskulan merkeak erakarrita.
2.- Nazioarteko koiuntura. Espainiako ekonomia urte hauetan oso maila altuetara iritsi zen.
3.- Industriaren hazkundea: industriaren sektorea hazkundearen motore nagusi izan zen.
4.- Turismoa: Espainiako prezio baxuek erakarrita gero eta turista gehiagok atzerriko dibisen sarrerak kontuan hartuta.
5.- Espainiako esportatzen hasi eta, horrela, defizitak behera egin zuen.
6.- Herri-lanak: gobernuak errepide, urtegi eta abarren eraikuntzari gogor ekin zion.
7.- Nekazaritzan aldaketa garrantzitsuak izan ziren. Nahiz eta bilakaera gori nahiko motela izan zen.
8.- Emigrazioa: atzerriko emigrazio-mugimendua nabarmena eta mesedegarria izan zen ekonomiarako, atzerritik dibisak bidaltzen baitzitzaizkion Espainiako hainbat familiari.
Arazorik handienetakoa desoreka izan zen, bai lurraldeen artean, garapen eta hazkunde ekonomikoa inguru batzuetara soilik mugatu baitzen atzerrira zihoan emigrazio hartaz gain imigrazioa ere indartu egin baitzen. Beste hainbat ondorio ere ekarri zuen horrek guztiak, hondamen ekologikoak Mediterraneora batik bat.
2.2.-

1973ko krisia


Espainiak 60ko urteen amaieran aldera ekonomikoki herrialde garatua izatea lortu zuen. Baina garapen horren iturri nagusiak turismoa, emigranteak igorritako diru kopurua eta atzerriko kapitalaren diru-sarrerak ziren. Hala, 1973an mundu-krisia, petrolioaren krisia izenez ezagutu zen hura, lehertu zenean, Espainian Europako gainerako herrialdeetan izan zuen eraginaren parekoa izan zuen. OPEP erabakitakoaren ildotik petrolio-barrilen prezioak izan zuen gorakadak mundu osoan izugarrizko krisia eragin zuen, petrolioa baitzen garai hartako lehengai nagusia eta energia gehienen oinarria. Espainiak krisi hori are latzagoa izan zen, energiaren esparruko beharren %68 petrolioak asetzen baitzuen eta herrialde honek ez baitzuen %2 baino sortzen. Espainiako gainbeherak, munduko egoera ekonomikoarekin lotu behar da eta ez Francoren desagertzearekin (20-11-1975) askotan pentsarazi den bezala.



Entradas relacionadas: