Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,44 KB

SARRERA: ZER, NOIZ, FAKTORE LAGUNGARRIAK, ERABAKIAK, OINARRIAK.

Bereiztu: FINKAPENA (60KO HAMARKADAN) ETA KRISIALDIA (70.HAMARKADAN HIL ARTE).

FINKAPENA: noiz:1957an gobernu berria eratu (TEKNOKRATAK, goi mailako ikasketan zituztenak)  honek ekarri zituen ekonomiaren garapena ,politikan diktaduraren jarraipena, aldaketa sozio kulturalak (askatasun apur bat eman zen baina gutxi)  
jasan zuen oposizio handia, aurrekoa baino indartsuagoa.

1.EKONOMIAREN GARAPENA : ZEREN

Aurretik arazoak: defizit publikoa edo zor publikoa zegoen   eta dibisarik ez sartu Espainian

 Orain liberalizazioa eman zen: bultzatu zuten teknokratek (Opus Deitik(eliza katoliko barruan sortutako erakunde bat, oso kontserbadoreai) gertukoak) irtenbide teknikoak.

  • Teknokratek(ikasketak zuten pertsonak eta oso kontserbasdoreak) egin EGONKORTZE PLANAK:

-OINARRITU kanpoko inbertsioen askatasuna+pezeta baliogutxitu+soldatak izoztu

-Ondorioak: defizita,gastu publikoa jaitsi,kontsumoa jaitsi,langabezia igo,emigrazioa igo

  • Porrot honen ostean bultzatu zituzten GARAPEN PLANAK:

-Indartu ziren industriak Madril, Katalunia, Euskadin

-Ekarri zuten desoreka: toki batzuk jarraitu industrializatuta beste batzuk ez

-Ekarri zuten baita garapen ekonomikoa: nekazaritza modernizatu(mekanizatu), herri lanak bultzatu,segurtasun soizialeko oinarriak ipini, inbertsioak AEBk, turismoa igo,emigratuen dibisak (kanpotik lortutako dirua)  iritsi ziren, kontsumoa igo zen, lana sortu zen…

  • Dagoeneko industrializatutako lurraldeak BULTZATU egin ziren → (Madrid eta periferia) Indartu: Madril, Katalunia, Euskadin.

  • Desoreka ekarri zuten: toki batzuk industrializatuta jarraitu zuten, baina beste batzuk ez. Lurralde batzuk oso biztanleria zaharkituarekin geratu ziren, barrualdea gehienbat.

  • Garapen ekonomiko bidea → NEKAZAL EXODOA (Gip., Biz., Tarragona…):

    • Nekazaritza modernizatu makineria sartuz: traktoreak…

    • Herri lanak bultzatu: errepideak hobetzeko, trenbidea hobetzeko, presak, zentralak…

    • Segurtasun sozialeko oinarriak ipini: honekin nahi zena zen ospital sistema biztanleria osora heltzea.

    • Inbertsioak AEBk: Amerikarren inbertsioak bultzatu ziren, dolarrak Espainian sartzeko

    • Turismoa igo: nahiko era traketsean bultzatu zen zeren helburua ahalik eta gehien heltzea zen, infraestrukturarik ez zegoen. Beraz, bapatean egin behar izan ziren eraikinak, baimen azkarra lortuz, nahiz eta nahiko eraikin txarrak eta ahulak egin ziren. Hondartza, hotelak…

    • Emigratuen dibisak(konpotako dirua) iritsi ziren: Espainiako batzuk Suitza, Alemania eta Frantziara joan ziren, eta beraz, kanpoko lurraldeetan irabazten zuten soldata bere sorterrira bidaltzen zuten, horrela toki desberdinetako txanponak Espainiara sartuz.

    • Kontsumoa igo zen: geroz eta diru gehiago zegoenez, kontsumitzeko ahalmen handiagoa.

    • Lana sortu zen: kontsumo gehiago zegoenez, langile gehiago behar ziren.

2.POLITIKAN INMOBILISMOA=EZ ATZERA EZ AURRERA → diktadura, botere banaketa ez…

Barne politikan:


  • Boterea jarraitu 4 familietan: Falangea, Eliza, Ejerzitoa eta Monarkikoak.

  • Prentsaren legea atera eta Lege Organikoa ere bai → konstituzio modura lan egin zuen

  • Matesa kasua eman zen, enpresa testila zena. Honen aipamena egiten da makina textilak saldu zituelako Agentinan, baina saldutako kopurua handiagoa saldu zela esan zuen gobernutik dirua lortzeko. Gobernuak diru laguntzak ematen zituen inportazioak bultzatzeko, beraz, geroz eta produktu gehiago esportatu, geroz eta laguntza ekonomiko gehiago. Arazo ekonomikoa izan zen, baina politikariak (Frankoren ministroak… ) ere tartean zeuden, gezurretan zebilela jakiniz. Eskandalu politiko-ekonomikoa izan zen. Alde batetik enpresa horrek diru laguntzak jaso zituelako gezurra tartean egonda eta gainera eskaturiko kredituak ez zituelako bueltatu. Francoren ministro batzuk bazuten gezur horren berri eta ez zuten ezer esan dirua lortzen ari zirelako.

  • Bi gertaera garrantz.:  

    • Ordena monarkikoa jarraitu gabe J. Carlos Borboikoa izendatu zuen Francok bere ondorengoa (1969).

    • Carrero Blanco erregimeneko lehendakariordea (1969)

Kanpo politikan


:

  • Afrikan Guinea ekuatorialek independentzia lortu zuen Espainiak berak eman ziolako independentzia.

  • Harremanak finkatu AEB,Arabiar herrialdeekin (petroleoa lortzeko) eta Latinoamerikarekin

  • Gibraltar aldarrikatu, baina Inglaterrak ezetz esan eta ez zuten lortu.


3.ALDAKETA SOZIOKULTURALAK

Hirigintza:


era desordenatuan, lotuta industrializazioarekin, turismoarekin (kostalde mediterranearrean → kostaldean).

Sozialki



behe mailatik erdi mailako klasera mugitu eta beraz ugaritu egin zen talde hau, baita langile klasea ere, dirua badute eta kontsumitu. (langile gehiago zeudelako, beraz soldata gehiago, beraz diru gehiago)

Emakumea lan munduan integratu:


ez da etxeko arduraduna, mentalitate aldaketa hasiko da.

Hezkuntzaren erreforma


: 14 urtera arte oinarrizko heziketa, gero titulua. Kultura suspertzeko saioak:

 Letretan ekoizpen nazionalistak ez ziren onartzen (euskara, katalana… ); artean, nazioartean zabaldu ziren Saura,Tapies…, obrak.

Prentsaren legearekin, askatasun gehiago argitaletxeentzat.

4.OPOSIZIOA (eraginkorragoa) :hedatu zen barnean eta kanpoan, eta honela sistemaren aurka agertu ziren:

Municheko Batzarra (1962) → 118 ordezkari politiko elkartu ziren. Demokraziaren aldeko idatzi bat egin zuten, baita Frankismoaren aurka ere, zeren euren helburua Espainia EEEn sartzea zen (gaur egungo EB).

Langileen mugimendua → industrietako langileak: protestak, grebak… Baina grebetan lan eskaerak eskaera politikoekin bat zioazten.

Unibertsitateetako mugimendua → ikasleak ere mobilizatu ziren, baina unibertsitate mailakoak ziren. Ezkutuan ibiltzen ziren. Baina hauek langile ordezkariekin elkartzen ziren mobilizazioak egiteko.

Elizaren papera → Eliza, aita santua buru zelarik, sistema hori zalantzan jartzen hasi ziren, eta Francoren aurka joaten. Vatikanoa ere aurka zegoen, heriotz zigorrengatik… Geroz eta apaiz gehiago zeuden sistemaren aurka, eta sistema bera demokratizatzea nahi zuten.

Alderdi politikoen aldetik (ezkutuan lanean ari zirela): banaketa gainditu nahian bi alderdi indartsu agertu ziren oposizioan:

PSOE: Liderra → Felipe Gonzalez

Bi korronte zeuden, bata errepublikaren aldekoa eta bestea monarkia konstituzionala
. Onartzen zuena, eta azkenean bigarren korrontea irten zen garaile eta Felipe Gonzalez izendatu zuten idazkari nagusia. Franco hil aurretik PCEkoekin koordinazio Demokratikoa osatu zuten.

PCE: Liderra → Santiago Carrillo

Santiago Carrillo zen burua eta sobietarren ortodoxiatik urrundu zen.Talde hau sozialistetik elkartu zen Koordiazio Demokratikoa osatuz diktadorea hil aurretik.

Talde armatua → ETA eta FRAPen oposizioa. Francok oposizioa isiltzeko 5 pertsonen heriotz zigorrak sinatu zituen: ETAko 2 kide eta FRAPeko 3.

KRISIALDIA: ZERGATIAK  → oposizioa+sistemaren krisia+nazioarteko krisia+kanpo presioa

 Oposizioa:  AURRETIK AZALDUTAKOA

Sistemaren krisia → Frankismoaren ahulezia begibistan geratu zen: Francok ez eboluzionatu politikan, inmobilismoa,gainera bera gaixorik eta Izendatu J.C Borboikoa ondorengo, bestalde Carrero Blanko 1973an hil atentatuan, ondorioz Arias Navarro bere ordez ipini eta hasieran liberalagoa nahi izan ,baina giro politiko nahasiaren ondorioz(ETAren ateantatua MAdrilen hildakoekin, Añoverosekin arazoak, Puig Antici heriotz zigorra aplikatu beste 5 pertsonekin batera, Portugaleko krabelinen iraultza) berriro inmobilismoa.


Nazioarteko krisia: petrolioaren igoerak ekarri zuen mundu mailako krisi ekonomiko hau → garraioaren prezioa gora… beraz, enpresa asko itxi eta langabezi kopuru handia; honi gehitu behar zaio Saharako arazoa , zeren ez zen eman autodeterminaziorako erreferenduma eta Sahara gelditu zen Mauritania eta gehiena, Marokoren menpe. Espainiak alde egin zuen lurraldetik. Espainiari leporatzen zaio Sahara uztea eta Marruekosekoak eta Mauritaniakoak sartzeko. Oraindik ere autodeterminazioa eskatzen ari dira.


Kanpo presioa: Vatikanoak, AEB,Europar Elkarteak presionatu zuten erregimena. Azkenean, 1975eko azaroaren 20an, Franco hil egin zen eta azaroaren 22an Gorteek J.C Borb. Izendatu zuten Espainiako errege, Lege Organikoak zioen bezala.


Honen ondoren beste etapa historiko bat hasi zen: Trantsizio demokratikoa.(1975-1982)


Entradas relacionadas: