Diktadura frankista euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,48 KB

11.GAIA


Gerraren amaierak Euskal Herrian irabazle eta galtzaileen atean sakonki banatutako gizartea ekarri zuen. Irabazleak: Falangistak, militarrak, monarkikoak,tradizionalak

(karlistak) eta industria eta negozioetako kideak. Galtzaileak: Abertzaleak, sozialistak eta komunistak. Hasierako errepresioaren ondoren, frankismoaren urte luzeak datoz: non hazkunde ekonomikoak eta diktaduraren aurkako ekintza klandestinoak hedatu ziren.

Frankismoaren aurka zeudenak zapalketa gogorrak jasan eta euskal kulturaren adierazpen guztiak debekatu zituzten. Atzerriratzea lortu ez zuten abertzale, komunista eta sozialistak kartzeleratuak eta heriotza zirgortuak izan ziren.

Errepublika garaiko erakundeak desegin zituzten, 1936-ko Autonomia Estatutua barne. Bizkaia eta Guipuzkoa probintzia traidoretzat jo eta zigortzat, kontzertu ekonomikoa ezabatu zizkieten.

Eusko jaurlaritza erbestean zegoen. Bigarren mundu gerran, aliatuekin harreman diplomatikoak sortu zituzten ( Diktadura frankistarekin amaitzeko), baina ez zuten laguntzarik jaso. Euskal eta Espainiar indar politikoek 1947-an Baionako Ituna sinatu zuten: Errepublika eta autonomia estatutua berreskuratzeko.

Gerra hotza(1947)piztu,Vatikanorekin konkordatua(1953) sinatu eta AEB-kin hitzarmen ekonomiko militarra (1953-1955) egiteagatik, Frankoren erregimena aliatuen adiskide bilakatu zen.

Lan arloko aldarrikapenek gora egin eta greba asko egin ziren(Madril, Kataluina eta euskal probintzietan). Gobernuan politika eta langile erresistentziaren egitura bildu zuen, EAJ-ren barnean desadostasunak sortu eta oposizio talde berriak sortu ziren.

Gobernu frankista erabilitako babes neurrien mesede egin zioten Guipuzkoako industriari. Lurralde hauetan industria garapena ez zen izan handiagoa, sistema autarkikoak behartutako erregai eta lehengai eskasiagatik.

Erregimenean ekonomia nazionala berreraikitzeko gogoa zuen, hala ere, bizi-baldintza txarreko urteak izan ziren. Honek egonezina sortu zuen Bilbo inguruko eta Guipuzkoako industria guneetan.

1959-an autarkiarekin amaitzean, esukal ekonomian hazkunde  biziko aldia hasi zuen. Hazkundearen arrazoiak egonkortze planak eta garapen planak. Baita erregimenak inposatutako eredu ekonomikoa( kanpoko lehiarik gabe produktuen irteera eta salmenta ziurtatzen zuena), atzerritarrek egindako inbertsioak eta enpresen autofinantzazioa; eta, langile kopuru itzela izatea. Finantza beharrek kooperatibismoaren sorrera bultzatu zuten Guipuzkoan. Mugimendua Arrasaten sortu zen eta J.M. Arizmendi-arrieta aita izan zen ideiaren sustzailea. 1956-an Ulgor ( Enpresa koperatiboa) sortu zuten. Gero, Fagor (1958) eta Caja Laboral Populart- euskadiko kutxa (1959). Horrela, sistema koperatiboa laster hedatu zen.


Ekonomiaren garapenaren lehen arazoak, 1973ko nazioarteko krisi ekonomikoan hasi ziren; garapenaren gabeziak agertu zirelako: atzerriko merkatuarekiko menpekotasuna, energia kontsumo handia, ingurumen kutsadura…

60 eta 70 hamarkadetako espainiar eredu ekonomikoa interbentzionista eta protekzionista izan zen. Ez atzerriko konpetentziarik ez egoteak euskal industria espainiar merkatuan sartzea erraztu zion.

Euskal elizak lan garrantzitsua egin zuen langile mugimendua indar berritzeko.

50.Hamarkadan unibertsitateko gazteek EKIN (oposizio taldea) sortu zuen: euskara defendatzeko eta independentzia aldarrikatzeko. Ondoren 1959-an ETA ( Euskadi Ta askatasuna erakunde terrorista) sortu zuten: Euskal lurraldeen independentzia lortzeko eta erregimen sozialista ezartzeko. ETA-rekin indarkeriazko oposizioa sortu eta honek borroka armatua hasi zuen.

Gatazkek 60.Hamarkadan izan zuten une gorena, grebak egin zirelako bata bestearen atzetik. Langileen eskaerek zapalkuntza gogorrak jasan zituzten. Orduan, frankismoaren aurkako oposizioko mugimendua berriz indartu zen: Euskal eliza, langileen mugimendua, oposizio politikoa eta ETA erakundearekin.

-Euskal eliza. Rol militantea  eta nazionalista
. Sermoietan erregimenaren aurkako kristauak areagotu zituen; esaterako, Bilboko AÑOVEROS gotzainaren kasua

(1974)

-Komunisten eta sozialisten langile mugimenduen, muturreko jarrerak hartu eta sindikatu ofizial bakarrean infiltratu ziren modu klandestinoan.

-Alderdi politikoan gizartearengana hurbiltzen saiatu ziren. PCE,PSOE eta PNV batu eta oposizioa gidatzen saiatu ziren.


Gertakari garrantzitsuak:Burgosko prozesua(1970) hasi zen; erakunde terroristako 16 kideri hilketa eta indarkeriazko ekintzak egin izana leporatuta, ondorioz, protesta mugimendu handia sortu zen. Honen emaitza: 8 heriotza zigor eta 7 mende baino gehiagoko kartzel zigorra.

Frankismoaren amaierako gertaerak:(1973) ETA-k Carrero Blanco-ri egindako atentatua, erakunde terroristaren banaketa eta bertako bi kideren hilketa ( txiki eta otaegi). Franco 1975-ko azaroaren 20an hil zen.

Gobernu frankistak euskal kultura ukatzen saiatu eta bere estetika eta kultura ezarri nahi zuen. 50.Hamarkadan euskal kultura berri bat indartu zen, bere nortasuna eta jatorria azpimarratu zituena.1950-eanArantzazuko Basilika egiten hasi ziren. Saez de Oizak egin eta Basterretxea, Oteiza, Txillida eta  Ibarrolak dekoratu. Intelektualak: Jose Artetxe, Blas de Otero, koldo Mitxelena eta Gabriel Aresti.

Jorge Oteiza proposatutako artista talde batzuk sortu ziren.

Abangoardiako musikan, Ez Dok Amairu sortu zen.

Entradas relacionadas: