Diktadura frankista Euskal Herrian (1939-1975)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Gerra Zibilean Euskal Herria bi taldetan banatuta zegoen: Errepublikanoak (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta nazionalistak (Nafarroa eta Araba). 1937ko ekainaren amaieran, Euskal Herria Francoren tropen mende geratu zen eta berehala hasi zen galtzaileen, hau da, errepublikanoen, kontrako errepresioa.
Errepresioa eta ondorio demografikoak
Errepresioa hastean, erbesteratze masiboa egon zen: 150.000 pertsona Frantziarantz eta Kantabriarantz joan ziren. Gainera, 1937an 36.000 pertsona espetxeratu zituzten eta gerra garaian 20.000 pertsona hil ziren. Agintarien eta apaizen aurkako errepresioa ezarri zen (epaiketak, fusilamenduak eta ondasunak kentzea). Horretaz gain, Kontzertu Ekonomikoak ezabatu ziren Bizkaian eta Gipuzkoan.
Gerra Zibilak ondorio demografiko gogorrak ekarri zituen: heriotza-tasak gora egin zuen higiene falta eta gaixotasunen erruz, eta jaiotze-tasa izugarri txikitu zen.
Ekonomia: Autarkiatik garapenera
Ekonomikoki urte gogorrak izan ziren ekonomia politiko autarkikoagatik; biztanleek lehengaiak eskuratzeko zailtasunak zituzten eta honek gosea ekarri zuen. Hala ere, industriak egoera onean mantendu ziren eta siderometalurgiari eta meatzaritzari esker berreskurapena hasi zen.
1945etik aurrera herrialdearen eraldatzea hasi zen:
- 1945-1955: Berreskurapen demografikoa eta industrializazio prozesu berria. Nekazaritza eremuetatik hirietara emigratu zen.
- 1955-1973: Industrializazioaren indartzea. 1959ko Egonkortze Planak autarkiari amaiera eman zion, hazkunde nabarmena ekarriz.
1956an Mondragon Kooperatiba Taldea sortu zen Arrasaten, ULGOR enpresarekin abiatuta.
Oposizioa eta erresistentzia
60ko hamarkadako garapen ekonomikoaren ondorioz, oposizioa indarberritu egin zen:
- Nazionalismoa: PNV, ELA eta 1959an sortutako ETA (Euskadi Ta Askatasuna).
- Ezkerra: PCE, CCOO, PSOE eta UGT.
- Eliza Katolikoa: Erregimenetik urrundu eta langileen mugimendua babestu zuen.
1970eko Burgoseko Epaiketak protesta handiak eragin zituen. 1973an ETAk Carrero Blanco hil zuen. 1975ean, Lege Antiterroristaren ondorioz, Txiki, Otaegi eta FRAPeko kideak fusilatu zituzten. Azkenik, 1975eko azaroaren 20an Franco hil zen.
Euskal kultura diktadura garaian
Euskal kulturak krisi sakona jasan zuen. Gerra Zibilaren ondorioz, artista gehienak hil edo erbesteratu ziren. Horregatik, euskal kultura Frantzian eta Hego Amerikan garatu zen, Euskal Herrian debekatuta baitzegoen.