Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,41 KB
Gaia: Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975)
Gerraren amaierak, Euskal Herrian, beste lekuetan bezala, banatutako gizartea ekarri zuen. Irabazleen artean falangistak, militarrak, monarkikoak, karlistak eta industria eta negozioetako kideak zeuden. Galtzaileen artean, berriz, abertzaleak, sozialistak eta komunistak. Errepresioaren ondoren, frankismoaren urte luzeak etorri ziren, non hazkunde ekonomikoa eta diktaduraren aurkako ekintza klandestinoa gertatu ziren.
Bilakaera politikoa
Erregimenaren hasierako urteak (1939-1953)
Euskal kulturaren adierazpen guztiak debekatu zituzten. Atzerriratzea lortu ez zutenak kartzelaratuak izan ziren eta kasu askotan heriotza-zigorra ezarri zitzaien. Euskal kulturan, ezin zen euskaraz hitz egin, ezta txistua jo ere. Errepublikak sortutako erakunde guztiak desegin zituzten, Autonomia Estatutua barne.
Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoretzat hartu izan zirenez, Kontzertu Ekonomikoak kendu zizkieten, baina Araban eta Nafarroan mantendu egin ziren.
Eusko Jaurlaritza osoa erbestean zegoen, Agirre buru zela. Bigarren Mundu Gerran, aliatuekin harreman diplomatikoak sortu zituen, batez ere AEBekin, baina ez zuten atzerriko laguntzarik lortu. Euskal indar politikoek eta gainerako indar espainiarrek Baionako Ituna sinatu zuten, Errepublika eta Autonomia Estatutua berreskuratzeko asmoz. Gerraostea gogorra izan zen, gerraren ondorioengatik eta autarkia egoeragatik.
Erregimenaren egonkortzea eta sendotzea (1953-1975)
1947an Gerra Hotza hasi zenez, 1953an Vatikanoarekin Konkordatua eta AEBekin hitzarmen ekonomiko-militarra sinatu zituzten. Ondorioz, Francoren erregimena aliatuen adiskide bilakatu zen. Horrela, euskal oposizioaren itxaropena desagertu egin zen.
Lan arloan greba asko egin ziren, Madrilen, Katalunian eta Euskal probintzietan. Gobernuak errepresioarekin kontrolatu zituen, politika eta langile erresistentzia erabat suntsituz. Oposizio politikoa zerbait egiten saiatu zen, baina EAJren barnean arazoak sortu ziren eta oposizio talde berriak sortu ziren.
Bilakaera ekonomikoa
Hasierako urteak (Autarkia)
Gobernu frankistaren babes neurriek Gipuzkoa eta Bizkaiko industriari mesede egin zioten. Industria garapena ez zen handiagoa izan, sistema autarkikoak behartutako erregai eta lehengai eskasiagatik. Erregimenak ekonomia berreraikitzeko gogoa zuen, eta soldata baxuak, lanegun luzeak eta bizi-baldintza txarrak nagusitu ziren. Poliziak langileen kexak gogor erreprimitzen zituen, eta kontrol politiko zorrotza zegoen.
Ekonomiaren egonkortzea eta sendotzea (Garapena)
Erregimenak autarkia politikari amaiera eman zionean, euskal ekonomiak hazkunde handia jasan zuen. Arrazoi nagusiak hauek izan ziren:
- Egonkortze Plana eta Garapen Planak abian jartzea.
- Erregimenak inposatutako eredu ekonomikoa.
- Kanpoko lehiarik gabeko produktuen irteera.
- Langile kopuru handia izatea, migrazioaren ondorioz.
Gipuzkoan kooperatibismoa garatu zen. Arrasaten sortu zen, Arizmendi-Arrieta apaizak sustatuta. Lehen enpresak Fagor eta Caja Laboral izan ziren, eta hortik aurrera, kooperatibismoa laster hedatu zen.
Krisi garaia (1973)
1973ko nazioarteko krisi ekonomikoak garapen horren gabeziak agerian utzi zituen.
Oposizioa
Langile mugimendua izan zen lehena indarberritzen. Oposizio talde nagusiak honako hauek izan ziren:
- Langile mugimendua: Lehen oposizio indarra.
- Euskal Eliza: Erregimenaren aurkako elkarte katolikoak antolatzen lagundu zuen.
- Unibertsitateko gazteak: Beste oposizio talde bat sortu zuten.
- EAJ: Frankismoaren aurka antolatu zen.
- EKIN: EAJren barnean sortutako taldea izan zen. Helburuak euskara defendatzea eta independentzia aldarrikatzea ziren. Urtebete geroago EKIN autodesegin egin zen.
- ETA: Geroago sortu zen, indarkeriaren bidez euskal lurraldeen independentzia lortzeko eta erregimen sozialista ezartzeko. 1968tik aurrera, borroka armatua hasi zuen.
Diktaduraren amaiera
60ko hamarkadako garapen ekonomikoak agerian utzi zituen gizarteko desberdintasunak. Garai hartan greba ugari egin ziren. Langileen eskaeren atzean (lanordu gutxiago, soldaten igoera...) izaera politikoko aldarrikapenak egoten ziren. Erregimenak zapalkuntza gogorrez erantzun zuen. Egoerak izugarri gaiztotu zuen horrek, eta frankismoaren aurkako oposizioa indartu zen: Euskal Eliza, langileen mugimendua, oposizio politikoa eta ETA.
Oposizioaren indartzea
- Euskal Eliza: Rol moral eta nazionalista berreskuratu zuen. Gobernu frankistarekin aurrez aurreko ika-mikak izan zituen (adibidez, Añoveros kasua Bilbon).
- Langileen mugimendua: Muturreko jarrera hartu zuen, eta sindikatu ofizialean infiltratu zen modu klandestinoan. Lantegietan borroka jardunaldiak egin zituzten.
- Oposizio politikoa: PCE, PSOE eta EAJ batu egin ziren, oposizioa gidatzen saiatzeko.
Gertakari garrantzitsuenak
Gertakaririk garrantzitsuenak Burgosko Prozesua (1970) izan ziren. Eskatutako heriotza-zigorrek protesta mugimendu handia sortarazi zuten. Emaitza: heriotza-zigorra barkatu zitzaien. Frankismoaren aurkako manifestazioak ugaritu ziren, eta oposizioan parte hartu ez zuten sektore asko erregimenetik erabat aldendu ziren.
Frankismoaren amaieran, hainbat gertaera jazo ziren:
- 1973an ETAk Carrero Blancoren aurka egindako atentatua.
- ETA militarra eta ETA politiko-militarra desagertzean, bere kideak Euskadiko Ezkerra alderdian sartu ziren.
- Bertako bi kideren hilketa: Txiki eta Otaegi.
Erregimenaren azken urteetan, nabarmen areagotu zen indarkeria. Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen.
Euskal kultura frankismo garaian
50eko hamarkadan euskal kultura indartu zen, bere nortasuna eta jatorria azpimarratu zituena. 1950ean hasi ziren Arantzazuko basilika egiten. Dekorazioan Basterretxea eta Oteiza aritu ziren. Artista talde batzuk sortu ziren, eta horien artean aipagarria da Ez Dok Amairu.