Diktadura frankista euskal herrian

Enviado por Arrate y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 26,96 KB

11. GAIA. EUSKAL HERRIA FRANCOREN DIKTADURA MILITARPEAN//11.1 EUSKAL HERRIA FRANCOREN DIKTADURA GARAIKO L/EHEN ZATIA (1937-1959)/Gerraostea: Erregimenaren ahuldadea eta egonkortzea.
Gerra zibilaren ondoren, euskal gizartea bi zatitan banaturik: erregimen berria babesten zutenak (militarrak, falangistak, tradizionalistak eta goi enpresariak) eta erregimenaren aurkakoak (nazionalistak, errepublikarrak, sozialistak, komunistak, anarkistak). Hasieran, zatirik handienak eskubide eta ideien zapalketa pairatu, administrazio eta lan munduaren depurazioa;
Eta euskal kulturaren adierazpen oro debekatu.
Diktadoreak Errepublika garaian sortutako erakundeak desegin, Autonomia Estatutua.

Kontzertu Ekonomikoak ere bai zigor kolektibo bezala./Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen. 2. Mundu gerran, aliatuekin lotura diplomatikoak sortu zituen.
Baionako Ituna sinatu zuten. Gerra hotza piztuta, Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zuen eta AEBekin hitzarmen ekonomiko militarraren ondorioz jarraipena lortu.
Euskal oposizioaren itxaropena zapuztu zen.
Ez bozkatzeko ekimena koordinatu zuen./Ekonomian gerraosteko urteak gogorrak euskal enpresei jarritako oztopoengatik. Gipuzkoako eta Bizkaiko industriak garapena:
Iberduero enpresa sortu.
Metalurgiek eta banketxeek irabazkin handiak izan. Enpresa kooperatiboak sortu: Ulgor, Fagor, Caja Laboral Popular; eta etxetresna elektrikoak eta abar ekoizteko industria hedatu. Bitartean langileen soldatak behera joan ziren./Diktadura frankistaren lehen aldian, euskal kulturaren adierazgarri ziren sinboloak ezeztatzen saiatu ziren:
euskara, folklorea, sinboloak, ohiturak, herri jaiak. Frankismoak faxismoen parafernalia bereganatu zuen. Arteari dagokionez, Arantzazuko Eskola
1950. Urte inguruan sortu, abangoardiako artea sortzeko lehen saioa./11.2 HEGO EUSKAL HERRIA FRANCOREN DIKTADURA GARAIKO BIGARREN ZATIA (1959-1975)/
60ko hamarkadako garapen ekonomiko gatazkak areagotu eta grebak egin. Bizitza baldintzak hobetzearen aldekoak ziren langileen mobilizazioek mugiarazi zuten euskal gizarte.
Oposizioko mugimendua indartu:

langileen mugimendua, euskal Eliza, oposizio politikoa eta ETA diktaduraren kontra aritu.
/

Komunistek eta sozialistek sindikatu ofizial bakarrean infiltratu.

Comisiones Obreras sindikatuaren lana beste sindikatu batzuen lanekin indartu zen;
UGT eta ELA sindikatu nazionalista. 1967ko urtean, diktadura garaiko grebarik luzeenak 1966ko azarotik 1967ko maiatzera arte iraun zuen. Greba gizarte eskaeren atzean, izaera politikoko aldarrikapenak gorde. Kaleratzeen ondoren salbuespen egoera izendatuz, heriotza zigorra ezarri zuen sarri./Euskal Elizak erregimenaren aurkako kritikak areagotu zituen./PCE, PSOE eta EAJ batu egin ziren Unión de Fuerzas Democráticas, eta barnetik oposizioa gidatzen saiatu ziren. 1964an milaka pertsona gai izan ziren Aberri Eguna ospatzeko Gernikan, poliziak jarritako trabak gaindituz./50eko hamarkada unibertsitateko gazte talde batek EKIN taldea osatu. Helburua: euskara defendatzea eta euskal herriarentzat independentzia aldarrikatzen zuen. Erabat hautsi EAJrekin lotura eta ETA sortu. Erregimenari oposizioa egiteko beste modu bat:

Indarkeria


Marxismoa eta kolonia ohien ideologia gehitu bere ideologia abertzaleari. Estatuko indarrek ETAren zatirik handiena desegin, eta banaketak ekarri ETAren barneko ardatzean. Batetik, langileen mugimenduekin bat egiteko nahia zuena; bestetik, borroka armatuaren aldekoa, garaile erakunde barruan./Burgosko Prozesua hasi, Burgosko Goi Jeneraltzako egoitzan egin zuten epaiketa, emaitza:

Zortzi heriotza zigor


Protesta orokorra sortu mundu osoan, eta heriotza zigorrak ez betetzen behartu zuten diktadorea.
Frankismoaren aurkako manifestazioak ugariagoak./Frankismo amaieran Carrero Blancoren aurka egindako atentatua erabakiorra izan zen. ETA banatu zen bitan, ETA militarra, ETA politiko-militarra.

Fusilamenduak izan ziren

Azken gertaera horrek protesta asko sortu.
Salbuespen egoeraren bidez indarkeria gizarteratu./60ko hamarkadan kulturak gorakada. Bi alderdiak batzen saiatu, euskal tradizioa.
Arte talde berriak antolatu.
Ez dok amairu musika mugimendua sortu. Gizarteari begira hartu zuen konpromisoari esker, oihartzun handia lortu, sortzaileak:
Lertxundi, Laboa eta Lete.
Arantzazuko asanbladan Euskaltzaindiko kideek adostu zuten, “euskara batua. Literaturan, Txillardegik eta Arestik euskararen erabilera suspertzeko helburua zuen lehen idazle belaunaldia osatu.


9. GAIA. FRANCO JENERALAREN DIKTADURA (1), 1939-1959/1. ERREGIMENAREN ZUTABEAK/1.1 ERREGIMENAREN OSAGAI IDEOLOGIKOAK:
1 Nazionalkatolizismoa.
Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan. Nazionalkatolizismoak Francoren legitimazioa egin./2 Militarismoa.
Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezko izan zen. Francoren ustez, Armada nazio oinarria zen. Kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen eta Espainia Europako estaturik polizialena izan./3 Ultranazionalismo zentralista.
Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten. Frankismoak nazio kontzeptutik ezabatu egin zuen naturaltasunez.
Batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuen./4 Korporatibismo faxista.
Doktrinaren arloan faxismoari jarraitu, praktikan diktadura frankista kapitalistan, jabetzaren printzipio liberala onartuz.
Alderdi bakarra ezarri, Falange Española Tradicionalista y de las JONS.

Demokrazia organiko kontzeptua asmatu./1.2 ERREGIMENAREN GIZARTE OSAGAIAK: 1. Falangea.
Franko ez zen benetako falangista. Falangeko sortzailearen (Primo de Rivera) irudia erabili gizarte-erreformako programaren erretorika jartzeko./2. Eliza. Elizak ezinbesteko legitimitate morala eman zion Francori hasieratik.
Estatua konfesionalaren babesean, Eliza espainolak nahiko lukeen guztia eduki zuen./3. Armada.
Armadak beti izan zuen eragina diktadorearengan.
Francori aholkuak ematen zizkioten./4. Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia.
Estatu frankistak altxamendu militarraren aldeko gizarte taldeen laguntza izan. Langile askok erregimenarekin identifikatu. Erregimenaren iraupen luzerako lagungarrienak espainolen artean hedaturiko zapalkuntza eta kontzientzia politikorik eza izan ziren./3 ESTATUKO LEGE NAGUSIAK. Atzerriko gertakariei erantzuna emateko garatu zituen legeak./1. Lanaren Forua.
Estatu berria antolatzeko sindikatu bakarrak martxan./2. Gorteak Eratzeko Legea. Ordezkaritza ganbera sortu 500 prokuradore baino gehiagorekin, gehienak ofiziozkoak/3. "Itxura" Iiberaleko legeak. Espainolen Forua argitaratu. Itxuraz baino ez zen eskubide  aldarrikapena:

Eskubideak mugatuak

/Erreferendumaren Legearen helburua sufragio unibertsala zegoela erakustea.
Nazio plebiszitua egiteko eskubidea zuten./Estatuko Burutzako Ondorengotzaren Legea onesteko erreferenduma egin. "Erresuma" zen tradizioz baina Franco Estatuko biziarteko buruzagia zen./

4. Diktadura finkatzeko legeak. Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu.
Doktrina falangista erakundeetan sartu eta FET alderdi bakarran./Erreferendum faltsua egin ondoren, Estatuko Lege Organikoaren bidez banandu egin ziren estatu buru eta gobernu buru karguak.
/Zazpi lege nagusiek ez pertsonen defentsa eta segurtasuna bermatzen.
Estatu demokratikoaren printzipioak baztertuak: betearazleak mendean zeukan legegilea.
Auzitegiak eta jurisdikzio bereziak, berdintasuna apurtuz.

Auzitegi militarrek biltzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna ukatu.

Bilerak baimen ofiziala behar.

Iritzi politikoak zapaltzeko

Ordena Publikoaren Auzitegia jazarri./2.ERREGIMENAREN BILAKAERA (1). GERRAOSTEA: 40KO HAMARKADA./2.1 ZAPALKUNTZA POLITIKO ETA SOZIALA.
Pertsonak ideiak aldatu behar, askok exekutatuak, erbesteratuak, espetxe zigorrak jasan… Elizak gehiegikeriak justifikatu. Salaketa sistema poliziala euskarritu zen. Erantzunkizun Politikoen legearen babesean, Espainiako familia guztien kideak sailkatuak izan ziren./Kontrol soziala eta ideologikoa: zentsura, hezkuntza eta propaganda.
Unibertsitateak, institutuak eta irakasle nazionalen kidegoa arazketa prozesuen biktimak izan. Intelektualen % 90 joan Espainiatik./2.2 KANPOKO HARREMANAK: 1) Ardatz faxistarekiko lotura. Adiskidetasun Ituna sinatu Hitlerrekin.

Dibisio Urdina

Errusiako frontera joan eta, lehengaiak eman Alemaniaren armadari.
Serrano Súñer pertsonarik garrantzitsuena, ikur eta forma faxistek espainolen eguneroko bizitzan./2) Neutraltasuna. Aliatuekiko harremanak hobetzeko neutrala zela aldarrikatu./3) Nazioarteko isolamendua (1945-1950).
Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen./NBEk kondena ebazpena eman zuenean, enbaxadoreak joan
Espainiatik. NBEtik kanpo gelditu zen eta Marshall Planeko fondoak ezin eskuratu./2.3 POLITIKA EKONOMIKOA: AUTARKIA./1. Gerraren ondorioak.
Gerra amaitu zenean, 500.000 pertsona hilda eta 300.000 erbesteratu. Errepideek, trenbide lineak eta trenbide parkeak kalte larriak, eta zentral elektrikoek ere. Abeltzaintza azienda herenera murriztuta gelditu zen, eta nekazaritza produkzioak ia % 25eko murriztapena izan./2. Gosearen urteak eta errazionamendua. Gerra finantziazioak hondamena ekarri zion herri ogasunari.
Inflazioa erraldoia izan zen, gosea egon zen eta tuberkulosia, tifus edo disenteria epidemiak gertatu ziren.
Errazionamendu kartila jarri zen martxan. Hedatu zen merkatu beltza.
/

3. Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa


Industrializazioa sustatzeko, sektore publikoa sortu: martxan jarri ontziolak, siderurgiak eta petrolio birfindegiak;
Nazionalizatu telefono komunikazioak, aireko garraioa eta meatze ustiapena.
Autarkikoaren ondorioz, berrogeiko hamarkada osoan ez zen hazkunderik izan. Hiri paisaian txabolismoak presentzia handia izan./2.4 FRANKISMOAREN AURKAKO OPOSIZIO POLITIKOA.
Barruko tentsio gogorrak lagungarriak izan iren Francoren buruzagitza finkatzeko.

Don Joanek elkarrizketa bat izan zuen diktadorearekin, bere semearen
Espainiako egonaldia eta hezkuntza prestatzeko.

Erbesteko Gobernu Errepublikanoak eragina gerrillako armadaren ekintzan.

1947an Bizkaiko

30.000 langile grebara./3. ERREGIMENAREN BILAKAERA (2). IREKITZEA ETA KANPOKO ONARPENA: 50KO HAMARKADA/3.1 KANPO HARREMANAK: Gerra Hotzeko testuingurua.
Nazioarteko gertaera garrantzitsuak baliozkoak izan ziren Amerikako Estatu Batuek Francoren laguntza onartzeko, antikomunista sutsua baitzen.
Merkataritza hitzarmenak sinatu zituen eta horrek subiranotasuna eman zion Maroko espainolari./Akordioak Amerikako Estatu Batuekin. Base militarrak instalatzeko baimena eman zien.
Diru laguntza garrantzi handikoa izan zen:
elikagaien arloan eta armen arloan.
Errentagarritasunik handiena Francok lortu zuen, erregimenaren nazioarteko onarpenaren frogatzat erabili baitzuen./Elizarekin konkordatua.
 Estatuak laguntza Elizari:
apaizei soldata, konfesionaltasun katolikoa jarr, eliza forua ziurtatu,  irakaskuntzan eskubide zabalak onartu.
Apezpikuen izendapenean esku hartzeko gaitasuna zuen./3.2 OPOSIZIOA: Oposizioa eta gizarte mugimenduak.
NBEn sartu ondoren, erregimenak barne egonkortasuna lortu./Langileen mugimendua.
Errebindikazio estrategia garatu eta biztanleriako sektore batzuk inplikatu./Alderdi Komunista barruko oposizioko indar nagusia izan zen eta eragin handia izan zuen sindikatuetan./Unibertsitate mugimendua.
Hezkuntza Ministerioan katolikoak unibertsitate irekitzea nahi izan zuen eta bigarren hezkuntzako erreforma sustatu zuen. Unibertsitate ikasleak politika frankistaren aurka oso aktiboak izango ziren./Nazionalismoak. ETA sortu zuten, abertzaletasun independentista berreskuratu zuten eta Francoren diktadurak ezarritako nortasun galeraren aurka erreakzionatu zuten. Kideek Hirugarren Munduko nazio askapeneko mugimenduak miresten zituzten.


2. FRANCO JENERALAREN DIKTADURA (1960-1975)/1. GARAPENEKO ESPAINIA (1960-1969): HAZKUNDE EKONOMIKOA “DESARROLLISMOA”.
Espainia azpigaratu izatetik munduko hamargarren industria potentziara pasatu zen. Espainia munduko ekonomian sartzeak produktu nazionala haztea eta enplegua hobetzea ekarri zuen. 1961 eta 1974 bitartean BPGk urteko %7ko hazkundea izan zuen.
Desarrollismoaren garaia izan zen./Gobernuko ministro teknokratek, Opus Deiko kideek lau urteko hiru Garapen Plan burutu zuten.
Kapitalak erakarri nahi zituen, sektore eta leku jakinetara, finantziazio publikoaren bidez lagunduta./Garapena ekonomikoaren finantziazioa.
Inbertsioak eta inportazioak turismotik eta emigranteek bidalitako aurrezpenetatik esker egin ahal izan ziren.
Milioi bat langile espainolek emigratu. Atzerriko kapitalaren inbertsioak  beharrezko lehengaiak erostea erraztu zuen./Sektore nagusiak.
Oinarrizko industria kontsumo industria baino gehiago hazi zen. Hazkunde altuena industria kimikoan, metalurgian eta mekanikoan izan zen. Ikusgarriena automobilarena, beste sektore batzuen traktoreak, kautxo, siderurgia eta petrolioaren birfintzea.
Espainolak modu masiboan erabiltzen hasi ziren kotxea. Industrializazioa sustatzeko teknologiaren inportazio handia egin behar izan zen./2. ALDAKETAK GIZARTEAN ETA KULTURAN. Desorekak.
70ko hamarkadaren hasieran desoreka handiak. Bizi mailarik handiena izan zutenek jarraitzen zuten eta bizi mailarik txikienekoek berdin. Gobernuaren planifikazioaren ondorioz, industrialdeak sortu.

Extremadura eta Andaluzia atzerakuntzan

/Nekazari-exodoa.

Espainiako eskualde aberatsetara edo probintziako hiriburuetara

Kontrolik gabeko hirigintza espekulatzailea hazi zeneta txabolismoa eta ingurumenean arazo larriak sortu zituen.
Urbanizazio prozesu batean sartu.
Errepide hobekuntzak komunikazioa erraztu./Bizi mailako hobekuntzak.
Espainolen artean beste bizimodu hedatu zen, kontsumismoa.

Ongizatearen eta tolerantziaren kulturan oinarrituriko gizartea sortu.
Gizarte Segurantzak pentsioak eta osasun zerbitzuak hedatzea ekarri./Aldaketak kulturan eta hezkuntzan.

Manipulazio sistematikoa kulturaren tresna nagusia Televisión Española futbolarekin batera. Hezkuntza gizarte osora zabaldu zen:
Hezkuntzaren Lege Orokorretik irakaskuntzarako aurrekontua Indar Armatuetarakoa baino handiagoa izan zen./

3. KANPO-HARREMANAK: GIBRALTAR ETA EUROPAKO MERKATU BATUA


Estatu Batuekin egindako itunarekin diktadura indartuta eta Espainiako diplomaziak arrakasta handia lortu zuen, 1967an NBEk Gibraltarri buruzko arrazoibide deskolonizatzailea onartuta. Francok independentzia eman zion Ekuatore Gineari./Elkarrizketak EEErekin eta Lehentasunezko Akordioa.
Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko elkarrizketa eskabidea egin. Europako Parlamentuak uko egin estatu demokratikoek eskubidea zutela aldarrikatuz.  
Lehentasunezko Akordioa sinatu zen eta trukeak erraztu ziren. Muga zergen murriztapen handiak egon.0/4. ERREGIMENAREN IMMOBILISMOA,
GIZARTE MUGIMENDU BERRIAK ETA ERREGIMENAREN AURKAKO OPOSIZIOA.  Erregimenak ez zuen aldaketarik txikiena ere onartu.
Ordena Publikoko Auzitegia sortu zuen prozesuar langileak, profesionalak eta ikasleak iritzi politikoengatik epaitzeko.
Prentsaren Legeak aurretiazko zentsura ezabatu zuen, baina ugariagoak izan ziren espedienteak, isunak eta kazetarien espetxeratzeak./Oposizio "moderatua".
Erbesteko alderdi errepublikanoak batasun proiektu baten inguruan biltzen hasi.
Erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu zuten Munichen, Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko baimena eskatu zuen unean. PCE Municheko bileratik kanpo utzi zuten. Frankistek "elkarkeria komunista" zela aldarrikatu zuten./PCEren protagonismoa.
Grimau buruzagia 1963an hil zutenean komunisten aurkako jazarpenak nazioarteko oihartzuna izan zuen.
Ibarrurik eta Carrillok erbestetik zuzendutako alderdia, estalinismotik eurokomunismora pasatu zen./Langile-mugimendu berria.
Lan munduko gatazkak gero eta handiagoak ziren. Lan hitzarmenen negoziazio kolektiboa lagungarria izan zen ezkutuko sindikatuak hazteko. Erregimena sindikatu bakarra zaharberritzen saiatu zen, baina Lege Sindikala iruzurra izan zen, grebak ez legezkotzat hartzen zituelako./Unibertsitate oposizioa.
Merezimendu intelektualak zituzten irakasleak sartzearen eraginez, erregimenak galdu zuen Unibertsitatearen kontrola. Unibertsitatetan ez zuten SEU onartzen, eta ikasleen biltzar askeekin ordezkatu. Gobernuak katedradun batzuk kargutik kendu zituenean, ikasleen manifestazioen alde egin zutelako./Mugimendu nazionalistak.
Frankismoaren ultranazionalismoaren aurrean Kataluniako eta Euskadiko mugimendu nazionalistak indarberritu egin ziren eta kultura adierazpenak sortu ziren Galizian, Valentzian, Kanarietan edo Andaluzian.
Katalunian, oposizio demokratikoak batasun eta lankidetza maila handiagoa lortu zuen eta 1971n organismo bateratua sortu zuten. Baina diktaduraren arazo nagusia Euskadiko ETA erakundea izan zen; izan ere, borroka armatua aukeratu eta erresistentzia gaitasun handia erakutsi zuen. Frankismoaren joera Euskadiko biztanleriaren gaineko neurririk gabeko zapalkuntza ezartzea izan zen eta mesede egin zien ETAren helburuei./

Klero berria


1965eko Vatikano II Kontziliotik klero gaztea eta katoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren, eta Elizak diktaduraren aurka parte hartzea eskatu zuten. Apezpiku “gorrien” eta abade “komunisten” aurkako salaketak hasi ziren. Poliziak bazekien erregimenaren aurkako oposizioan elizgizonak zeudela, eta Elizaren egoitzak erabiltzen zirela langileen eta alderdien ez legezko bilerak egiteko. Zamoran abadeentzako espetxe berezia ireki zuten.
Ehun abade inguru igaro ziren ETAri laguntzea leporatuta. Elizaren eta Estatuaren artean desadostasuna sortu zen: Pablo VI.A aita santuak apezpikuak aurkezteko pribilegioari uko egiteko eskatu zion Francori, eta, jeneralak ezetz erantzun zion./ 5. FRANKISMOAREN GAINBEHERA (1969-1975). 5.1 CARRERO BLANCOREN GARAIA: Erregimenaren jarraipena, kontraesanak eta Matesa kasua.
Diktadoreak 77 urte, Parkinson gaixotasuna zeukan. Gorteek Joan Karlos printzea oinordeko izendatu.
Mugimenduko monarkia berriaren ezarkuntza izan.
Matesa kasua sortu zen. Ministro independenteek eta falangekoek iruzurraren berri eman. Francoren erreakzioa falangisten kontrakoa izan zen eta gobernu berrian Opuskoak ziren bakarrak Carrero Blancoren agindupean./Oposizio erakundeen joerak.
Gobernuaren aurkako manifestazioak eta unibertsitateko ikasleek poliziarekin izandako gatazkak ikusita, erregimeneko sektorerik gogorrenek Francok Espainia osoan salbuespen egoera adieraztea lortu. Gobernuak behin eta berriro adierazi salbuespen egoerak, batik bat Euskadin, zapalkuntza gogortzearen bidez erantzuna emanez. Publizitate handia lortu Burgosko epaiketan;
Bertan, ETAko sei kideri heriotza zigorra ezarri zieten. Apezpikuen eta abadeen Baterako Biltzarrak barkamena eskatu zion gizarteari, Gerra Zibilaren ostean berradiskidetzeko tresna izaten ez jakiteagatik./Irekitasunaren aldekoen eta inmobilisten arteko lehia.
Gobernu hori eratu zenetik, presidenteordea
Carrero Blanco izanik, Franco gehiago urrundu zen jarduera politikoetatik eta erregimenaren barruan irekitasunaren aldekoen eta inmobilisten arteko lehia sortu zen. Frankismotik aldenduta politikari ospetsuek, forma politiko liberalak nahi zituzten. Erregimeneko eskuin muturra immobilista zen, uste baitzuen aldaketa prozesu batek frankismoaren amaiera ekarriko zuela. Carreroren obsesio zen Espainia komunismoaren eta masoneriaren mehatxupean zegoela./

Carrero Blanco presidentea


Francorik gabeko frankismoaren prestakuntzan, 1973ko ekainean diktadoreak gobernu burutzaren eginkizunak Carrero Blanco leialari pasatu zizkion. Gobernu berriaren helburua erreformak ezabatzea eta oposizioa zapaltzea.
Carrerok alderdi politikoak legeztatzeko prozesua gelditu zuen eta zapalkuntza politikoa 1001 Prozesuaren bidez gauzatu zen;
CCOO sindikatuko hamar kideren aurkako prozesua izan zen. Ordena Publikoko Auzitegian bilkura ireki baino apur bat lehenago, 1973ko abenduaren 20an, ETAk
Carrero Blanco hil zuen, atentatu ikusgarri batean./5.2 ARIAS NAVARRO GOBERNU PRESIDENTEA.
Hasieran, Ariasen gobernuak irekitasunaren aldeko joera izan zuen. Hitzemandako irekitasun horren beste aldea agerian erakutsi zen Puig Antich anarkista exekutatu zutenean. Oposizio antifrankista osoa poz pozik gelditu ziren agiriarekin eta poz handiagoa Bilboko prelatuaren koherentziagatik, egoitza uzteari uko egin zionean eta eskumiku mehatxuaren indarra agertu zionean./Krisi ekonomikoa eta gizartearen haserrea.
Munduko krisiaren lehenengo sintomak heldu ziren, petrolioaren kostuak gora egitearen ondoriozkoak./UMDa eta Portugaleko iraultzaren eragina.
"Krabelinen iraultzak" demokrazia ekarri zuen eta Espainian aldatzeko itxaropenak eragin zituen./Diktaduraren aurkako aliantzak.
Espainiako Alderdi Komunistak ekitaldi politiko bat egin zuen non hauste demokratikoa sortu nahi zuela esan zuen, indar politikoen eta sozialen aliantza handi baten bitartez./Irekitasunaren porrota (1974) eta azken krisia.
Elkarte Politikoen Estatutu berria onetsi zen, baina hori ez zen nahikoa izan Europako gainerako estatuekiko parekatze politikoa ziurtatzeko.
Oposizio antifrankista osoak indarberritu egin zituen pertsonaren eskubideak onartzearen aldeko aldarrikapenak, baita eskualde batzuen berezitasun historikoa.
/Diktadorearen heriotza.
Urrian Francoren gaixotasunak txarrera egin, erregimenaren amaierako ahultasuna aprobetxatuz, martxa berdea antolatu zuen:
Saharako mugara joan ziren, anexioa behartzeko. Arias Navarroren gobernuak bertan behera utzi zuen lurraldea, eta Marokoren eta Mauritaniaren artean banatuta gelditu zen.

Entradas relacionadas: