Determinismo kosmologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB





DETERMINISMOAK

Historian zehar filosofia-arloan hainbat teoriak ukatu egin dute askatasuna. Egia da ez garela erabat aske: jaioterria, norberaren sexua, egoera ekonomikoa, gurasoak ezin ditugu aukeratu, besteak beste.

  1. DETERMINISMO KOSMOLOGIKOA: PATUA. Estoikoen ustez, badago unibertsoa zuzentzen duen Lege Unibertsal bat (logosa), eta den-dena halabeharrez gertatzen da, hori da patua.

  2. DETERMINISMO TEORIKOA: Jainkoa orojakilea da, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren berri du. Jainkoak badaki gizabanako bakoitzak zer-nolako ekintzak egingo dituen etorkizunean.

  3. DETERMINISMO FISIOLOGIKOA: Horren arabera, gure gorpuzkerak eta gure izaera ere heredatzen dugun kode genetikoan idatzita daude, eta horrek esan nahi du ezinezkoa dela askatasunez jokatzea.

  4. DETERMINISMO PSIKOLOGIKOA ETA PSIKOANALITIKOA:

-Determinismo psikologikoa: Teoria horrek dio motibo indartsuenak nahimena determinatzen duela, eta ez dagoela askatasunez aukeratzerik.

-

Determinismo psikoanalitikoa

Freud-ek asmatu zuen. Sarritan senak “nahi” ditu inkontzienteak. Giza ekintzak bideratzen dituzte.

  1. HEZIKETAZKO DETERMINISMOA: Skinner heziketan hobetsiriko jokabideak indartu egiten dira sarien bidez. Aukerak hartutako heziketak baldintzatuta egon daude.

DETERMINISMO EKONOMIKO MARXISTA: Antolaketa ekonomikoak historiaren aldiak eta gizabanakoen kontzientziak, pentsaerak eta portaerak baldintzatzen dituzte.

Entradas relacionadas: