Deslokalizazioa eta Administrazio-prozesua enpresan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,65 KB

Deslokalizazioa

Ekoizpena garapen bideko herrialde batera aldatzea erabakitzen duten enpresak dira, soldatak baxuagoak izaten direlako herrialde industrializatuetan baino.

Administrazio-prozesua

Plangintza egin -- Antolatu -- Kudeatu --> Kontrolatu. Plangintza: Helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, zuzendariak behar bezala planifikatu behar ditu enpresaren eta haren sail bakoitzeko helburu nagusiak.

Antolakuntza

Egitura bat diseinatzea helburu duen funtzioa da. Ondo zehaztu behar dira enpresako kide bakoitzak zer zeregin dituen, zer erantzukizun eta zer aginte-maila duen.

Komunikazio bertikala

  • Gorako komunikazioa: Bertikalki sortu, behetik gora. Langileak ematen diote hasiera komunikazioari, eta zuzendaritzarengan amaitzen da. Helburua: zuzendariak zuzenean izatea langileen arazoaren berri.
  • Beherako komunikazioa: Bertikala. Zuzendariak ematen dio hasiera eta langileetan amaitzen da. Gorakoa baino ohikoagoa. Helburua: Langileei enpresaren helburuak adieraztea.

Barne komunikazio horizontala

Maila bereko pertsonen artean sortzen den komunikazioa da. Komunikazioa ahozkoa eta idatzikoa. Maila bereko baina sail desberdineko pertsonen artean.

Antolakuntza formala

Enpresaren funtzionamendurako zuzendaritzak ezarritako enpresaren egitura programatua eta zehaztua da.

Antolakuntza informala

Pertsonak elkartzen direnean berez sortzen diren harreman-pertsonalak eta gizarte-harremanak, enpresa-zuzendaritzak aurrez zehaztu ez dituenak.

Kontrolatzea

Guzti guztia plangintza egitean aurreikusi bezala irteten dela egiaztatzea.

Entradas relacionadas: