Deskolonizazioaren ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,94 KB

4.1. DESKOLONIZAZIO KONTZEPTUA
Deskolonizazioa beste herrialde baten mende dauden herrialdeak politikoki independentzia lortzeari eta, modu baketsuan edo indarkeria erabiliz, atzerritarren
nagusitasunetik askatzeari deritzo.
4.2. DESKOLONIZAZIOAREN ARRAZOIAK

Herri kolonizatuen barne garapena
Independentzia lortu arteko garapenean honako gertakari hauek eragin zuten

o Ekonomiaren eta gizartearen hazkundeak eta aldaketak, hazkunde demografikoak, profesional eta teknikari berrien prestakuntzak, bertako gizarte egituraren aldaketak eta abarrek.
o Nazionalismoa. Koloniak metropolietatik desberdintzen dituzten direnean, sentimendu nazionalistak sortuko dira.

o Mugimendu ideologikoak eta mendebaldearen kontrako jarrerak agertzea.

o Afrikako eta Asiako herrialdeen arteko elkartasun mugimenduak sortzea: panasitismoak, panarabismoak eta panafrikanismoak.

Mundu gerrak eta nazioarteko erakundeak

Munduko gatazkek Europa ahuldu egin zuten eta bertakoek kontinente horren nagusitasunean sinesteari utzi zioten, bereziki armada alemaniarrak potentzia kolonial
handietariko batzuk okupatu zituenean. Bestetik, japoniarrek lortutako garaipenek
agerian utzi zuten arraza zuria garaiezina ez zela. Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, nazioarteko erakundeen politika kolonialismoaren kontrakoa izan zen.

AEBen eta SESBren jarrera
AEBk eta SESBk deskolonizazio prozesua babestu zuten. Zehazki, Bigarren Mundu Gerran, herrialde aliatuek herrien askatasunaren printzipioa aldarrikatu zuten behin eta berriro. Gerra Hotza zela eta, bi superpotentzia horien artean sortutako lehiaren ondorioz, herrialde berrietan aldeko jarrerak bilatzen zituzten.
4.3. DESKOLONIZAZIO EREDUAK

o Deskolonizazio negoziatua. Negoziazio luzeak egin ondoren, hainbat ardura koloniaren esku uzten direnean gertatzen da. India da deskolonizazio mota honen eredu.
o Metropoliaren ekimena. Subiranotasuna modu baketsuan era azkarrean
eskualdatzen denean gertatzen da. Oro har, herrialde berrietako buruzagiek ez dute prestakuntza berezia. Afrikako herrialde asko bide horretatik deskolonizatu ziren.
o Borroka armatua. Metropolietako harremanak indarra erabiliz hausten
direnean gertatzen da. Askotan, askapen nazionaleko gerrak sortzen dira.
Deskolonizazio mota hori erabili zuten Aljerian, Indonesian eta Mozanbiken.

4.4. DESKOLONIZAZIO PROZESUA

4.4.1. Asiako deskolonizazioa

Asiako hegoaldea eta hego-ekialdea, Britainia Handiak Frantziak eta Herbehereek zituzten koloniak eremu horretan. India koroa inperialaren harri bitxia zen metropoliarentzat (Britainia Handia). Indiako independentziaren burua Mahatma Gandhi izan zen, eta britainiarrak herrialdetik alde egiteko estrategiatzat indarkeriarik gabeko desobedientzia erabili zuen. 1947an, Britainia Handiak Indiaren independentzia onartu zuen.

Indotxina eta Indonesia, Indotxina Frantziaren kolonia zen eta Indonesia, berriz, Holandarena. Biak Japoniak okupatu ziten II. Mundu Gerran. Gerra amaituta, garai bateko metropoliek beren lurraldeak berreskuratu nahi izan zituzten, baina mugimendu nazionalistek galarazi egin zieten; eta, handik zenbait urtera, metropoliek beren kolonen independentzia onartu behar izan zuten.

Ekialde Hurbila,Ekialde Hurbila Otomandar Inperioaren mende egon zen Lehen Mundu Gerra amaitu arte. Handik aurrera, lurralde horiek Frantziaren eta Britainia Handiaren mende gelditu ziren, Nazioen Elkarteak hala aginduta.

4.4.2. Afrikako deskolonizazioa
V. Kongresu Panafrikarra (1945), Afrikako deskolonizazio prozesua
1945. Urtean hasi zen, V. Kongresu Panafrikarrarekin. Kontinente horretako inguru bakoitzak deskolonizazio eredu berezia izan zuen.

Afrikako iparraldea, Kasurik aipagarrienetarikoa Algeriarena izan zen. Bere metropolia Frantzia zen eta ez zion independentzia eman nahi izan. Gerra gogor eta luzearen ondoren (1954-1962), frantsesek Algeriaren independentzia onartu behar izan zuten.

Afrika beltza, Afrika beltza, funtsean, Frantzia eta Britainia Handiaren artean zatituta zegoen;eta Belgika ere ezin alde batera utzi, lur eremu zabala baitzeukan Kongon. Deskolonizazioaren ondorioz, hainbat herrialde independente sortu ziren eta mugak ezaugarri etniko edo kulturalak kontuan izan gabe ezarri zituzten.

4.5. DESKOLONIZAZIOAREN ONDORIOAK

Bandung-eko Konferentzia (1955),1955eko apirilean egin zen. Biltzar hori oso garrantzitsua izan zen deskolonizazio prozesuan parte hartu zuten herrialde gehienak sortu berriak zirenez gero, independentziak ekarri zizkien arazoak aztertzeko foro bat beharrezkoa zutelako.

Deskolonizatutako herrietan utzitako ondorioak
o Zor ekonomikoak. Zor horiek ondorengo garapena atzeratu dute eta mendebaldeko ekonomiekiko mendekotasun handia sortu dute.
o Ezegonkortasun politikoa eta estatu kolpeak.
o Biztanleriaren desorekak, jendeak nekazaritza inguruetatik alde egiten baitu
o Bertako baloreen galera, mendebaldeko bizimodua ezartzearen ondorioz.
Herrialde kolonizatzaileetan utzitako ondorioak
o NBEn herrialde independente berriak onartzea.
o Neokolonialismoaren agerpena, garai bateko kolonietan nagusitasun ekonomikoa lortzeko.
o Kolonoak euren metropolietara itzultzea.



Entradas relacionadas: