Deskartes jainkoaren existentziari buruzko frogak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

METODOA

Descartes filosofo arrazionalista izan zen, hau dena pentsamenduen bidez jakin daiteke. Descates filosofo arrazionalista zen, bere metodoa matematikan zegoelako oinarrituta. Bere garaian, XVII. Mendean, erlijioa eta zientziak krisian zeuden, zientzialariak ez zirelako beraien artean ados jartzen. Baina matematikan hori ez zen gertatzen; matematika zientzia segurua baitzen, printzipio seguruak zituenak: Axiomak. Arrazoi horregatik oinarritu zuen bere metodoa matematikan. Arrazionalismoaren ezaugarri nagusiak, objektibotasuna, nabaritasuna, doitasun deduktiboa, beharrezkotasuna eta unibertsaltasuna dira. Gainera Descartesek enpirismoa gutxiesten du, zentzumenekin duen mesfidantza dela eta. 


Batetik, badaude arrazionalistak ez diren filosofo batzuk: Enpiristak. Ezagutzeko garaian, haiek, nahiago dute esperientzian oinarritu. Horretarako, indukzioaren metodoa erabiltzen dute (metodo hipotetiko-deuktiboa). Gainera, metafisika zientziatzat hartua izateak kolokan jartzen dute; eta defendatzen dute fisikak ezin duela unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu, bi arrazoi nagusirengatik: lehenengoa, gauzak aldatzen direlako eta bestetik,  beraiek ezagutza praktikan oinarritzen zutelako. 

Gainera, Descartesek etika arrazoian oinarritzen zuen moduan, enpiristek defendatzen zuten, etika elkarrekin bizitzeko sentimenduz edo ohituraz egindako arauak zirela eta arrazoiak ez zuela zer ikusirik.


Bukatzeko, nire ustez,  gaur egun gauzak ezagutzeko esperientzia eta arrazoimenaren beharra dago. Matematika beste zientzietan aplikatzen den tresna bat da; eta hortaz arrazoimenaren beharra dago. Bestetik, esperientzia ere garrantzitsua da, ezagutzara iristeko. 

Hortaz, bi filosofo multzoek daukate arrazoia nire ustez, biak beharrezkoak direlako.


JAINKOA

Testu honetan Descartesek Jainkoari buruz hitz egiten du. Bere iritzia argia da: Jainkoa existitzen da Res infinita (Jainkoa guztiduna denez dena sortu du), Res extensa justifikatzeko. Descartes arrazionalista zen pentsamenduan oinarritzen zelako. Pentsamenduan oinarritzen zen, pentsamendua segurua zelako. Hori guztia, zalantza matodikoaren bidez egin zuen, mundu fisikoa zalantzan jarri zuelako. Jainkoaren existentziari buruzko bi argudio eman zituen: argudio ontologikoa, Antselmo Canterburykoarena eta Agustin Hiponakoarena. (Lehengoak dio Jainkoa Perfektua denez, bere existentzia beharrezkoa dela. Eta bigarrenak, ni perfektua banintz perfekzio guztiak emango nizkioke nire buruari, eta horrela ez denez, ni baino norbait perfektuagoa existitzen da, Jainkoa).


Bestetik, Sofistak daude. Haien ustez, ezin da ezer jakin eta jainkoaren existentzian berdin.  Hortaz, Sofistek Agnotismoa defendatzen dute; hau da, Jainkoaren existentzia ez dute ez baieztatzen, ez ezeztatzen.  Nietzshe-k jainkoaren existentzia ukazen du. Berak erlijio eta dualismo guztiak kritikatzen ditu; bere ustez, erlijioak jendea apaldu eta gizartea kontrolatuta edukitzeko balio du, denak berdinak izan daitezen. Nietzshek dio Jainkoa garaitu edo hil ondorengo pausua nihilismoa dela. 


Azkenik, nire ustez, Sofistek eta Nietzshek arrazoia dute, nahiz eta egia izan ezin dela Jainkoaren existentzia frogatzen edo ezeztatzen duen ideiarik lortu. Baina, hala ere, nire ustez, Jainkoa ez da existitzen. Nietzshek dioen moduan, Jainkoa gizartea kontrolatzeko era bat dela uste dut.


NIA→  Nia edo arima Descartesek definitutako 2 sustantzietatik lehenengoa da, Res cogitans. Sustantzia Descartesen hitzetan berez existitzen dena da. Esan bezala ni-a Res Cogitans da, eta hau finitua edota sortua da; eta haren atributua pentsamendua da. Finitua edo sortua dela esaten da, beste sustantzia batek sortu duelako, kasu honetan Jainkoak, Res infinita.


JAINKOA→ Jainkoa beste sustantzia bat da, Res infinita eta hobezintasuna da haren atributua. Bere ideia jatorrizkoa da, ez datorrelako ez mundutik ez irudimenetik. Finitua da eta ideia baten kausak, ideia beraren maila edo perfekzio berbera eduki behar du. Descartesek, Jainkoaren existentzia argudio ontologikoaren eta ni finia edo inperfektuaren bidez azaldu zuen.

Entradas relacionadas: