Descartesen zalantza metodikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,62 KB

Lehen egia:
“Cogito”-aren aurkikuntza

Eszeptizismoa ez da ailegatzen lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Izan ere, zalantzan jar dezaket oro baina zerbaitetaz badut nabaritasun argia eta bereizia: zalantza edukitzeaz hain zuzen. Eta zalantza orok zalantzak dituen, engainatuta dagoen, irudikatzen duen norbaiten existentzia suposatzen duenez, hau da ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat existitzen da edo, Descartesen hitzetan, “cogito ergo sum” (pentsatzen dut beraz banaiz). Zalantzak izateak, beraz, gure existentzia frogatzen du eta, gainera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu: gu gara irudikatu, ulertu, maite izan, zalantzak eduki egiten duen gauza zeren eta Descartesentzat pentsatzea subjektuaren baitan gertatzen den oro da. Dena den, pentsatzen dut beraz banaiz delako proposizioak adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut, hau da proposizio horrek adierazten duena egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira: pentsatzen dudalako kontzientzia daukat eta, batera, existitzen naizela zuzenki dakit.

Pentsamendua jarduera denez jarduteko zerbait behar da eta hori “nia” edo arima da. Arima, beraz, sustantzia da eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua eta, ondorioz, finitua. Sustantzia, Descartesentzat, “existitzeko ezeren beharrik ez duena” da.

  • Ziurtasun irizpidea

Pentsamenduaren existentzia Metodoaren lehenengo arauarekin ados dagoen egia da. Izan ere, argia eta bereizia den egia da. Argia da gardena, garbia eta nabaria delako; bereizia da ezertan oinarritzen ez delako, independenteki agertzen delarik. Horregatik egia hori beste edonolako egiaren irizpidea litzateke, hau da, beste edozer egia onartu ahal izateko lehendabiziko egia horren ezaugarri berberak izan beharko ditu.


Analisia. Ideiak

Dugun egia bakarra pentsamenduaren existentzia denez bere jarduera analizatu behar dugu ea beste egia aurki dezakegun. Eta analisi horrek dakarkiguna ideiak dira. Pentsamenduak ideiak ditu, alegia. Eta, nolakoak dira ideia horiek? Zenbat mota dago? Ideietan bi eite bereizi behar da: subjektiboa eta objektiboa. Subjektiboki ideia guztiak gogoaren egiteak dira eta, horrela ikusita, berdin berdinak dira. Objektiboki, ordea, beraien ezberdina den zerbait adierazten dute (eduki objektiboa duten heinean). Eite honi dagokionez, Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu: Kanpokoak (adbentiziak, bere hitzetan), egindakoak (faktiziak, Descartesen arabera) eta jatorrizkoak.


• Kanpokoak gure kanpoko edo barneko esperientziaren bidez ailegatzen zaizkigunak dira. Lehendabizikoek suposaturiko kanpoko munduaren berri ekartzen digute; bigarrenek, berriz, gure gorputzaren barnean gertatzen omen zaigunaz (min, gose, plazer eta abarreko sentsazioetaz, hain zuzen)

. • Egindakoak giza gogoa sortzeko gai direnak dira, irudimena erabiliz eta ditugun beste ideiak nahasiz (zentauro batena, adibidez).

• Jatorrizkoak ez dira, Platonek zioen bezala, jaiotzerakoan ditugunak baizik eta gure pentsamenduan daudenak baina ez kanpotik, ez barrutik, ez gure gogoaren eraginez eratorriak ez direnak (pentsamenduarena, munduarena, existentziarena, infinituarena, perfekzioarena). Jatorrizko ideiak dira ezagutza ziurraren bidean aurrera egiteko balio duten bakarrak baina matematikako egiak eta munduaren existentzia ez dituzte bermatzen. Horretarako fede gaiztoz jokatzen ez duen Jainko baten beharra dugu.
Jainkoaren existentzia frogatuz gero, metodoaren lehengo egia eta beretik ondorioztatzen den oro oinarrituta izango da.


Jainkoa Jainkoaren ideia jatorrizkoa da zeren eta ez mundutik ez da irudimenetik ez dator, hau finitua baita eta ideia baten kausak ideia beraren maila edo perfekzio berbera, gutxienez, eduki behar du. Beraz, infinitua eta perfekzioaren ideiek infinitua eta perfektua den kausa eduki behar dute eta hori Jainkoa bakarrik izan daiteke. Horrela frogatu zuen Descartesek Jainkoaren existentzia, baina, gainera, beste bi argudio erabili zituen. Hauek dira:

• Argudio ontologikoa: Existentzia perfekzioari dagokio triangelu bati 180º dagozkion bezala. Izan ere, pentsa dezakegun gauza perfektuena denari ezin zaio ezer falta eta, ondorioz, existentzia izan behar du zeren horrela ez izatekotan posible litzateke perfektuagoa den zerbaitetaz pentsatu eta,ondorioz, ez litzateke perfektuena izango kontraesanetan eroriko ginakeelarik.

• Ni finitua eta inperfektua naiz, zalantzak baititut; nire buruaren kausa banintz, perfekzio guztiak emango nizkiokeen; horrela ez denez, beste norbaitek sortu ninduen ditudan perfekzio zein inperfekzio guztiekin.


Jainkoa ere sustantzia da, edo hobeki esanda, benetako sustantzia bakarra, aipaturiko definizioarekin bat datorren bakarra. Kasu honetan gainera, infinitua da perfekzio guztiak bere baitan gordetzen dituelarik.


5. METODOAREN EMANKORTASUNA. MUNDUA Descartesek, Jainkoaren existentziaren bidez, beste gainerako egiak ziurtatzen ditu. Jainkoa bikaina denez erabat ona izango da eta, ondorioz, ezin gaitu engainatu, nabaritasun ororen bermea bilakatzen delarik. Beraren bidez jenio maltzurraren posibilitatea desagertzen da eta metodoaren lehendabiziko araua zein pentsamenduaren existentzia finkatuak geratzen dira. Baina ez hori bakarrik, kanpoko munduaren existentzia nabaria denez guretzat (lehendabiziko arauak exijitzen duenarekin bat dator eta), Jainkoak horren egia ere ziurtatzen digu. Dena den, zerbait argitu behar dugu: munduaren existentziari buruzko nabaritasuna aipatu dugu baina Descartesek nabaritasun hori ezaugarri primarioei bakarrik esleitzen die, hau da, neurri daitezkeenei. Beraz, zabalera eta mugimendua dira munduak (eta bere baitan dauden gorputzek) dituen ideia argi eta bereizi bakarrak, ez ordea, kolorea, zaporea, usaina, ukimena eta soinua (ezaugarri sekundarioak liratekeenak). Mundua ere sustantzia da, kasu honetan finitua, eta bere atributuak (nahitaezko ezaugarriak) mugimendu eta zabalera dira.

Mundu fisikoa, Descartesentzat, determinista da eta bertan mekanizista da funtzionatzeko era. Jainkoak munduari mugimendua eman zion sortu zuenean eta, makina baten antzera, gorputzez gorputz transmititzen da, gorputz horiek organikoak zein ez organikoak direlarik. Horrek espazio hutsaren existentzia ukatu arazten du dena beteta egonik. Mugimendua konstante mantentzen da Jainkoa aldaezina delako eta munduan, sortu ez geroztik, parte hartzen ez duelako.



Entradas relacionadas: