Descartesen pentsamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 30,18 KB

1. HISTORIKOA. XVII. MENDEKO EGOERA

FILOSOFIKOABerpizkundea Ezaugarriak: a. Itsas teknikaren hobekuntzek aurkikuntza bidaiak bultzatu zituzten. b. Unibertsoari buruzko teoria ezberdinak agertzen dira. Kopernikoren bidez, zeinak geozentrismoarekin bukatu zuen heliozentrismoa ezarri zuelarik. c. Gutenbergen inprimatzeko asmakizunak jakintzaren zabalkuntza suposatu zuen. d. Elizaren apurketak suertatzen dira gizarte mailan aldaketa asko eraginez. e. Nazio-estatuak monarkia absolutuak sortzen dira eta burgesiaren garapena gertatzen da. f. Pentsamendu arloan fedearekiko arrazoiaren autonomia defendatzen da pentsatzeko askatasuna erraztu zelarik. Humanismoa ere agertzen da gizakia hausnarketen gunea bilakatuz eta antzinateko ideiak berpiztuz. Errenazimenduan bide berriak urratzen dira. Joera filosofikoak. Aristoteles zein Platonen teoriak dira gehien jarraitzen direnak. Saioa zabaltzen da estatua eta zuzenbidea filosofiaren lan-gaiak izanik. Saiogilerik ospetsuenak Makiavelo (“Printzea”) eta Tomas Moro (“Utopia”) dira. Giordano Bruno (1548-1600) −errenazimentuko filosoforik inportanteena−. Unibertso infinitua defendatu zuen, heliozentrikoa zela baieztatu baitzuen. Honek eta panteismoa defendatzeak ere arazo larriak ekarri zizkioten (heriotza zigorra). Unibertsoa eta zientziari buruzko ikuskera berria. Pentsatze libreak unibertsoari buruzko teoria ezberdinak ekarri zituen Aristotelesek geozentrismoa defendatu zuen. Bi zatitan banatzen zuen unibertsoa: ilargiz gaindiko mundua eta ilargipeko mundua non bi mugimendu diren: naturala (gorputzen erorketarena) eta bortitza. Ptolomeoren ekarpena Aristotelesen teoriari oinarri matematikoa ematea izan zen.


Aurreko pentsalarien teorien kontra jo zuen lehena Nikolas Kusakoa. Honen iritziz unibertsoa infinitua eta zentrorik gabekoa zen, etengabeko mugimendua zuelarik.

Iraultza zientifikoa Haiekin batera unibertsoaren ikuskera eraldatuak suertatu ziren: • Koperniko (1473-1543). Bera izan zen lurraren ordez eguzkia kokatu zuena unibertsoaren erdigunean nahiz eta hau zirkularra zela pentsatuz jarraitu zuen. • Kepler (1571-1630). Hiru lege ospetsuak ditu: 1) Planeten ibilbidea eliptikoa da ez zirkularra; 2) Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berberean 3) edozein diren bi planeten biraketa periodoak eguzkietarako duten bataz besteko distantziarekiko proportzionalak dira. Keplerren beste ekarpen garrantzitsua ‘indar’ kontzeptuarena izan zen. • F. Bakon (1561-1626). Zientziaren filosofia sortu zuen. Bere helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen. • Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobe bizitzea. Bere hitzetan: “natura menperatzeko natura bera obeditu behar da”. Hau dena lortzeko bi zati 1. Erroreak kendu; 2. Indukzioa ezarri gertakarien legeak aurkitzearren. • Galileo (1564-1642). Astronomia. (Teleskopioa) Eguzki-orbanak, ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak, besteak beste, aurkitu zituelarik. Mekanika. Inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena eta mugimendua erreferentzi puntuarekiko erlatiboa delako baieztapena. Metodo hipotetiko-deduktiboa. Hiru pauso ditu: 1) Ebazpena: 1. Behaketa eta 2. Abstrakzioa eta idealizazioa; 2) konposaketa: 1. Hipotesi bat egiten da eta gero hipotesi horien ondorioen dedukzioa dator; 3) baieztapen esperimentala (ez beti). Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da: a) natura sinplea da eta beraz lege gutxirekin azal daiteke; b) naturak orden bat dauka matematikoki adieraz daitekeena; c) ezagut daitekeena fenomenoak, gertakariak, dira eta haiek duten erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik 2.

BIZITZA Descartes Frantziako familia noble batean jaio zen. Bere ama bera jaio eta berehala hil zen eta aitak, hori gainditzen laguntzearren, haurtzain paregabe baten esku utzi zuen Rene. Ahul eta serio hazi egin zen baina, hori bai, gauza ororen zergatiak jakiteko irrikarekin. Bere ahulezia dela eta, aitak Reneren heziketa atzeratu zuen eta zortzi urte bete zituenean jesuiten La Flèche eskolara eraman zuen. Bertan garaiko irakasgaiak (logika, etika, metafisika, historia, zientziak eta literatura) ikasi zituen. Geroago, eta bere kabuz, algebrari eta geometriari ekin zien “haien probak ziurrak baitira”. Ondoren, Poitiersen Unibertsitatera joan zen bere ikasketak jarrai- -3- tzeko. Honetan, zuzenbidea ikasi zuen. Titulua lortu eta “bere burua eta munduko libururik handienak ezagutzeari ekitea erabaki zuen, gainerako letretako zientziak ahaztuz”. Aurrekoa burutzeko Parisa abiatu zen non matematika ikasi zuen. Hogeita bi urterekin Printze baten armadan sartu zen boluntario eta Holandara bidalia izan zen. Bertan hango matematikari baten laguna bihurtu zen eta lau hilabete geroago geometria ikasteko metodo berri bat eskaini zion bere lagun berriari. Greziako geometrilarien metodoak ikasi zituen eta lerroak eta hiru dimentsiozko irudien bidez hobetzeko asmoa bete zuen.Horretarako koordenatuak erabili zituen geometria analitikoa sortuz. 1629an Holandara bizitzera joan zen eta filosofia eta matematikaz gain optika, fisika, kimika, anatomia eta medikuntza ikasi zituen. 1634an ikasitako guztiarekin “Mundua” deituriko tratatua idazten hasi zen. Argitaratzeko prest zegoenean, Galileok Inkisizioarekin izandako arazoen berri izan zuen. 1637ko Ekainaren 8an Metodoaren Diskurtsoarekin batera, eta gehigarri gisa, bere geometria analitikoa eman zion munduari. Descartesen ospea zabalduz joan zen eta Ingalaterra eta Frantziako gorteetara gonbidatua izan zen. 1646an, Holandako Edmond herriko lasaitasunean bizitzen zegoenean, Suediako erregina zen Kristinak bere gortera joateko erregutu zuen. 1649aren udazkenean abiatu zen eta erreginaren ohiturei jarraitzeak (goizeko 5etan esnatzea gela handi eta hotz batean filosofia ikasteko) gaixotzea eta hiltzea erakarri zion.

3. EGITASMO FILOSOFIKOA Descartesen asmoa gizakion zoriontasuna da. Baina horretarako nola jokatu behar dugun jakiteari nahitaezko deritzo. Honek ezagutza ziurra izatea exijitzen du eta errealitate hori zertan datzan jakin behar dugu. Horregatik bere lehen urratsak ezagutza ziurra lortzeko asmoarekin emango ditu. Metodo ospetsua proposatzeko arrazoia. Zer existitzen den eta nolakoa den azaltzeari ekingo dio.

4. EZAGUTZA Arrazionalismoa • Arazorik inportanteena ezagutza da. • Ezagutzea, Arrazionalismoaren ustez, ideiak ezagutzea da. • Arrazoia baliozko ezagutzaren iturri bakartzat hartzen da. • Arrazionaltasunaren ezaugarriak dira: objektibotasuna, nabaritasuna, doitasun deduktiboa, beharrezkotasuna eta unibertsaltasuna. • Matematika jakintza arrazionalaren eredutzat jotzen da. • Erabateko ziurtasuna jakintzaren arlo guztietan nahi du. Horretarako matematikak duen bezalako ebidentzia metodoa bilatzen du • Esperientziaren balioaren gutxipena ezagutza zientifikoa lortzeari begira, zentzumenen datuekiko duen mesfidantzarengatik. • Jakintzaren batasunaren bilaketa: zientzia, moral eta politika filosofia orokor batean sartuak dira, beti ere, arrazoimen autonomoak gidatuta. • Aurreko guztiaren arrazoia, gizabanakoen bizitza modu ziur bat bideratzeko nahia da.

-4- Metodoa: Matematikak erabiltzen zuena hartu zuen ardatz. Metodo eraikitzeko abiapuntua gizakiok ezagutzeko ditugun bi moduak izan ziren. Bi modu hauek intuizioa eta dedukzioa dira. Intuizioa sinple, zuzena, bitartekaritzarik gabekoa eta ziurra da. Dedukzioa, aldiz, intuizioen arteko loturak aurkitzen dituen gaitasuna litzateke. Egia arrazoian aurkitzen da. Hau frogaezinak diren axioma batzuetatik abiatzen da. Laburbilduz: Descartesen pentsamenduak hiru pausu hauei darraie: • Metodoaren arauak adierazi. • Metodoaren balioa metafisikoki oinarritu. • Metodoaren emankortasuna frogatu jakintza arlo ezberdinetan. Metodoaren arauak Lau dira: 1. Ebidentzia araua. Onartu bakarrik ideia argiak eta bereiziak, berez inposatzen direnak eta zalantza izateko posibilitaterik ez dutenak. 2. Analisi araua. Arazoa mugatu zailtasun bakoitza ebazteko behar diren bere elementu sinpleenetan zatituz. 3. Sintesi araua. Pentsamenduak antolatu sinpleenetatik hasiz konplexuenetara 4. Egin zenbaketak eta berrikuspenak

Metodoaren balioaren oinarripena: Descartesek dakien orori kritika erabatekoa egitea eta arau horrekin ados ez dagoen ezer ez onartzea erabaki zuen. Honi zalantza metodiko deritzo. Sinestetik haratago joan nahi zuen -hots, ebidentziaraino. Erabat egiazkoa eta zalantzarik gabekoa den ideia baten bila joatea da. Bi une ditu: • Teorikoa. Honetan ezagutza orok duen ziurgabetasuna onartzen da arrazoi ezberdinetatik: o Filosofoen arteko eztabaida bukaezinak eta egindako argudio faltsuak. O Sentipenen engainuak. O Esnatuta edo lotan gauden erabat ziur egoteko ezintasuna. O Matematikako egiak zalantzan jarriko lituzkeen Jenio Maltzur baten balizko existentzia. • Praktikoa. Nabaria ez den oro onartzea ekiditen da. Horrela zalantza unibertsalera heltzen da eta horren ondorioz eszeptizismoaren ondoan kokatuta geundeke.

Lehen egia: “Cogito”-aren aurkikuntza Eszeptizismoa ez da ailegatzen lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Nabaritasun argia eta bereizia: zalantza edukitzea. Ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat existitzen da. Zalantzak izateak, beraz, gure existentzia frogatzen du eta, gainera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu. Dena den, pentsatzen dut beraz banaiz delako proposizioak adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut, adierazten duena egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira. Pentsamendua jarduera denez jarduteko zerbait behar da eta, arima, beraz, sustantzia da eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua eta, ondorioz, finitua. Sustantzia, “existitzeko ezeren beharrik ez duena” da.

Ziurtasun irizpidea Pentsamenduaren existentzia Metodoaren lehenengo arauarekin ados dagoen egia da. Izan ere, argia eta bereizia den egia da. Argia da gardena, garbia eta nabaria delako; bereizia da ezertan oinarritzen ez delako. Egia hori beste edonolako egiaren irizpidea litzateke Analisia. Ideiak Dugun egia bakarra pentsamenduaren existentzia denez bere jarduera analizatu behar dugu. Analisi horrek dakarkiguna ideiak dira. Ideietan bi eite bereizi behar da: subjektiboa eta objektiboa. Subjektiboki ideia guztiak gogoaren egiteak dira eta, horrela ikusita, berdin berdinak dira. Objektiboki, ordea, beraien ezberdina den zerbait adierazten dute. Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu: Kanpokoak, egindakoak eta jatorrizkoak. • Kanpokoak gure kanpoko edo barneko esperientziaren bidez ailegatzen zaizkigunak dira. Lehendabizikoek suposaturiko kanpoko munduaren berri ekartzen digute; bigarrenek, berriz, gure gorputzaren barnean gertatzen omen zaigunaz. • Egindakoak giza gogoa sortzeko gai direnak dira, irudimena erabiliz eta ditugun beste ideiak nahasiz. • Jatorrizkoak ez dira jaiotzerakoan ditugunak baizik eta gure pentsamenduan daudenak baina ez kanpotik, ez barrutik, ez gure gogoaren eraginez eratorriak ez direnak. Jatorrizko ideiak dira ezagutza ziurraren bidean aurrera egiteko balio duten bakarrak. Horretarako fede gaiztoz jokatzen ez duen Jainko baten beharra dugu. Jainkoaren existentzia frogatuz gero, metodoaren lehengo egia eta beretik ondorioztatzen den oro oinarrituta izango da

. • Jainkoa Jainkoaren ideia jatorrizkoa da zeren eta ez mundutik ez da irudimenetik ez dator, hau finitua baita eta ideia baten kausak ideia beraren maila edo perfekzio berbera, gutxienez, eduki behar du. Beraz, infinitua eta perfekzioaren ideiek infinitua eta perfektua den kausa eduki behar dute eta hori Jainkoa bakarrik izan daiteke. Beste bi argudio erabili zituen: -6- • Argudio ontologikoa: Pentsa dezakegun gauza perfektuena denari ezin zaio ezer falta eta, ondorioz, existentzia izan behar du zeren horrela ez izatekotan posible litzateke perfektuagoa den zerbaitetaz pentsatu eta,ondorioz, ez litzateke perfektuena izango kontraesanetan eroriko ginakeelarik. • Ni finitua eta inperfektua naiz, zalantzak baititut; nire buruaren kausa banintz, perfekzio guztiak emango nizkiokeen; horrela ez denez, beste norbaitek sortu ninduen ditudan perfekzio zein inperfekzio guztiekin. Jainkoa ere sustantzia da, benetako sustantzia bakarra, infinitua da perfekzio guztiak bere baitan gordetzen dituelarik.

METODOAREN EMANKORTASUNA. MUNDUA Descartesek, Jainkoaren existentziaren bidez, beste gainerako egiak ziurtatzen ditu. Jainkoa bikaina denez, ezin gaitu engainatu, nabaritasun ororen bermea bilakatzen delarik. Beraren bidez jenio maltzurraren posibilitatea desagertzen da eta metodoaren lehendabiziko araua finkatuak geratzen dira. Kanpoko munduaren existentzia nabaria denez guretzat, Jainkoak horren egia ere ziurtatzen digu. Baina Descartesek nabaritasun hori ezaugarri primarioei bakarrik esleitzen die. Beraz, zabalera eta mugimendua dira munduak dituen ideia argi eta bereizi bakarrak. Mundua ere sustantzia da, finitua, eta bere atributuak mugimendu eta zabalera dira. Mundu fisikoa, determinista da eta bertan mekanizista da funtzionatzeko era. Jainkoak munduari mugimendua eman zion sortu zuenean eta, gorputzez gorputz transmititzen da. Horrek espazio hutsaren existentzia ukatu arazten du dena beteta egonik. Mugimendua konstante mantentzen da Jainkoa aldaezina delako eta munduan, sortu ez geroztik, parte hartzen ez duelako.

ERREALITATEAREN TEORIA: SUSTANTZIA Cogitoren existentzitik abiatuta hiru definizio proposatzen dizkigu. Definizio hauek ez dira demostratu behar. • Lehen definizioa Sustantziarena da. Sustantzia berez existitzen dena da, hots, existitzeko ezeren beharrik ez daukana. Bi sustatzia mota legoke: Infinitua edota sortzailea –Jainkoa- eta finitua edota sortua –arimak eta gorputzak-. • Bigarren definizioa Atributuarena da. Atributua sortutako sustantziek duten nahitaezko ezaugarria litzateke. Arimaren atributua pentsamendua da, eta gorputzena zabalera. Bestelako ezaugarriak pertsonen araberakoak lirateke. • Hirugarren definizioa Moduarena. Modua sustantziek hartzen dituzten adierazpen ezberdinak dira. Adibidez, gorputzen moduak irudiak -errektangularra eta mugimendua dira.

GIZAKIA Jainkoak sortutako bi errealitate edo sustantziaz osaturikoa da. Bata, arima litzateke, pentsatzeko gaitasuna duena eta hilezkor eta askea dena eta, bestea, gorputza litzateke, munduak dituen ezaugarri berberak dituena. Biak ere, sustantziak izateagatik elkarrekiko independenteak dira baina nolabaiteko haien arteko erlazioa eta eragina dute. Descartesek guruin pineala erabili zuen. Izan ere, guruin horrek, zerebroan kokatuta dagoenak, bitartekaritzaren lana egiten du arimaren aginduak gorputzari transmitituz eta gorputzak dituen sentsazioak, arimari helaraziz. Descartesen proposamenak ez du arazoa gainditzen zeren eta glandula pineala materiala da eta arima, materiagabea. Baina gorputza eta arimaren arteko erlazioa arazoa bada, askatasunarena ere bai. Jainkoak askeak egin gaituela dio Descartesek baina gure portaera erabat determinatuta dagoen gorputzaren bidez gauzatzen da eta mundu fisiko eta determinatu batean. Askeak garela berresten du Descartesek eta horretarako argudioa zalantzaren existentzia da: zalantzak izateko libreak behar dugu izan eta zalantzak ditugunez libreki erabakitzeko aukera gugan dago aldez aurretik. Baina askatasun hori eta mundu determinatuaren existentzia nola den posible Jainkoaren ahalguztiduntasunean uzten du.

ETIKA Descartesek ezagutza bakarrik ez ekintza ere oinarritu nahi zuen. Bere ideala gure portaera bideratzeko printzipio funtsezkoenak aurkitzea zen. Horretarako proposatzen duen lehendabiziko arau praktikoa arrazoiaz gidatzea da, zuhurtasun bertutearen bidez. Hau pasioen munduko argitasun eta bereizitasun araua litzateke. Bere proposamena gurpil zoroa baino ez da. Laburbilduz: morala egia bilatzean datza, baina horretaz gain pasioak kontrolatzen dituen bertutea ere nahitaezkoa da. Behin behineko moral bat utzi zigun, hiru arauetan laburbilduta: 1. Herri bakoitzeko legeak eta ohiturak errespetatu behar dira. 2. Hartutako erabakietan tinko mantendu behar da. 3. Pasioen aurrean arrazoiari jarraitzen saiatu behar da.

ENPIRISMOAREN EZAUGARRIAK

• Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da ez aktiboa.

• Ezagutza ideien ezagutza da baina arrazionalismoan ez bezala jatorrizko ideiarik ez da.

• Esperientzia da ezagutzaren oinarria.

• Ezagutzen dena fenomenoa da.

• Batzuk (Hobbes, Locke eta Berkeley) sustantzia ezberdinen existentzia defendatzen dute, Humek sustantziarik ez dagoela dio.

• Metafisika kolokan jartzen da.

• Erabiltzen duten metodoa, gehien bat, indukzioa da.

• Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu.

• Etika, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, arrazoiak zer ikusirik ez duelarik.

ENPIRISMOA LOCKERENGANDIK HUMERENGANAINO Locke (1632-1704) Lockek arrazionalismoaren jatorrizko ideien existentzia uko egiten du. Argudio nagusi hau erabiltzen du: Egongo balira denok izango genituzke jaiotzen garenetik -eta hau ez da gertatzen-. Ondorioz, esperientziatik dator gure ezagutza osoa eta esperientziak mugatzen du gure ezagutza. Ideien genesia ulertzeko: 1. Ideia konplexuak ideia sinpleetan deskonposatu. 2. Ikertu nola elkartzen diren ideia sinpleak ideia konplexuak eratzeko. Ideiak bi moduz uler daitezke: 1. Berehalako pertzepzioaren objektua 2. Kanpoko errealitatearen irudikapenak. Ideiak bi multzo nagusitan sailka daitezke: Ideia sinpleak zeinak adimenak pasiboki hartzen dituen. Bi jatorri dute 1. Sentsazioa edo kanpoko esperientzia. Bertan: • Nolakotasun primarioen ideiak; objektiboak. • Nolakotasun sekundarioen ideiak; subjektiboak 2. Hausnarketa edo barruko esperientzia. Ideia konplexuak zeinak sinpleetatik sortuak diren elkarte edo konbinaketaren bidez. Honetan, adimena aktiboa da bera baita elkarte zein konbinaketa horiek egiten dituena. Ideia konplexuak izan daitezke: 1. Sustantziak. Ideia sinpleetatik eratutako ideiak dira baina guk ideia sinpleak baino ez ditugu hautematen. 2. Moduak: sustantzietan ematen diren ezaugarriak dira. 3. Erlazioak: ideien arteko konparaketak lirateke. Lockek dioena: Kanpoko errealitatearen irudikapenak izateak kanpoko errealitatearen existentzia suposatzen du  zeren eta ideiak zerbaiten irudikapen badira zerbait horrek existitu beharko baitu. Horregatik, nahiz eta Descartesen jatorrizko ideiak ez onartu, errealitate berberak defendatzen ditu. • Nia: nia existitzen da berarai buruzko ziurtasun intuitiboa dugulako. • Jainkoa: Jainkoaren existentziari buruzko ziurtasun frogagarria dugu. • Gorputzak: Gorputzen existenziaren ziurtasuna sentipenezkoa da. Hume (1711-1776) Humek eduki mental guztiei pertzepzio edo hautemateak deitzen dizkie. Pertzepzio hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak. Inpresioak sentipen, grina eta hunkipen edo emozioak lirateke, gure buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Inpresioak kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Badira inpresio sinpleak eta konplexuak. Ideiak inpresioen irudiak dira. Ideiak oroimenezkoak edo irudimenezkoak izan daitezke. Ideiak, inpresioetatik datorrenez gero, sinpleak eta konplexuak izan daitezke. Ideien elkartea. Ideiak elkar daitezke ideia konplexuagoak sortzeko. Baina elkarte hori ez da edonola gertatzen lege batzuei jarraitzen dizkiete. Elkarte legeak antzekotasuna, hurbiltasuna eta kausa- efektu erlazioa dira. Ezagutza-motak: • Ideien erlazioak: Kantitate eta proportzioetan oinarriturik eta intuizio bidez ezaguturiko proposizioak dira. Ideien arteko erlazioak egia analitikoak eta “a priori” dira, ondorioz, tautologiakoak, ukapenik ez baitute onartzen. Ezagutza ziurra bai baina ez digute errealitateari buruz informaziorik ematen. • Gertatzezko arazoak: kanpoko munduari buruzko proposizioak dira. Hauek informazio berria ematen digute baina ziurtasunik gabe. Kontzeptu metafisikoei kritika Descartesek hiru sustantzien existentzia onartu zuen, Lockek hiruak berberak ere baina zertan dautzan jakiteko posibilitaterik onartu barik eta Berkeleyek, bakarrik arima eta jainkoa ontzat ematen zituen. Jarraian Humeren planteamendua azalduko dugu. Sustantziaren ideia. Alde bereko inpresioen multzo baten elkarteari esker. Humek gure inpresioen kausa sustantzia dela ukatzen du, zeren sustantzia eta kausa benetako ezagutzak ez baitira. Niaren ideia. Descartesek niaren existentzia frogatzeko ez zuen kausalitatea erabiltzen baizik eta gure jarduera psikikoen oinarria zen berehalako intuizioa zela zioen. Baina orain ere jarduera psikiko zehatz batzuen inpresioak ditugula bakarrik eta ez haien oinarri batena baiezta dezake. Elkarteak, kasu honetan, elkarren segidan agertzen diren ideien oroimenean datzanak, oinarria litzatekeen arima, gogamen edo ni baten ilusioa sortzen du gugan. Jainkoaren ideia. Jainkoari buruzko inpresio zuzenik ez da eta, ondorioz, berari buruzko ideia ez dator inpresio batetik guk sortutako ideia litzatekeelarik. Baina horretaz gain jainkoaren existentzia -10- frogatzeko argudio guztiak kausalitate printzipioan oinarritzen dira. Kausalitate printzipioari egindako kritikari jarraituz, argudio guztiak deuseztatzen ditu Humek. Esandako guztiaren ondorioa Hume-ren eszeptizismoa da.

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK Enpirismoa ilustrazio garaian garatzen da eta, ondorioz, bere testuinguru historikoa ezagutzeari nahitaezko deritzot. Hauexek lirateke ilustrazioaren ezaugarririk inportanteenak: a. Giza arrazoiarekiko konfiantza. Izan ere, XVIII. Mende honetan arrazoia errealitate azaltzeko gai dela uste izaten da. Fedea eta teologiaren papera zokoratua gertatzen da. B. Erlijioari dagokionez, misterio guztiak desagertzearen aldekoak direnez, aurreko puntuan esandakoari jarraituz, deismoa edo erlijio naturala deitutakoa da, gehien bat, onartzen dena. Jainkoa, teoria honen arabera, sortzailea da, arrazoiak hau erakusten digulako, baina mundua sortuz gero ez du berean parte hartzen gertakariak giza arrazoimenaren pean uzten dituelarik. Beraz ez dira onartzen jainkoaren gobernua eta probidentzia. Honetaz gain agnostizismoa eta ateismoa ere nahiko hedatuak daude. C. Materialismoa agertzen da eta berarekin lotuta sentsismoa, hots, ezagutza sentipenezko esperientzian oinarritzen dela defendatzen duen teoria. Gizakia ere materialtzat jotzen zuten batzuk, makina baten antzeko funtzionamendua daukana. D. Diderot-ek eta D’Alambert-ek Entziklopedia sortu zuten garai honetako jakintza guztia biltzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin. E. Gizarteari begira berdintasunaren aldeko bulkada agertzen da ilustrazioan, honek monarkien kontrako altxamenduak ulertzeko laguntza ematen digularik. F. Emakumeen papera nabarmena da eta gizarte mailan batzuk lortzen duten ospea aurrekoaren froga da. Haiek ziren oso zabalduta zeuden pentsalarien arteko elkarrizketak antolatzen zituztenak haiek ere protagonismo izanik. Zientziak izugarrizko garapena izan zuen batez ere Newtonen ekarpenekin. Bere grabitazio legeak eragina izan zuen Hume-ren ezagutzaren teorian.

Entradas relacionadas: