Descartesen metodoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

Ezagutzaren teoría: Subjektuaren zeregina azpimarratzea filosofia modernoaren funtsezko ezaugarria da eta Descartesen lanarekin hasi zen.
Descartes filosofo arrazionalista zen, hau da, autoritate-argudioak baztertzen zituen eta egia aurkitzeko arrazoimenaren ahalmenean sinisten zuen. Izan ere, filosofoa ez ezik, matematikari eta zientzialaria izan zen eta matematikaren zorroztasuna miresten zuen. Descartesen filosofiaren helburua metodo bat diseinatzea zen eta metodo horren bidez
egia sendo eta seguruak aurkitzea gure ezagutza guztiak eraikitzeko.
Dudagabeak diren egiak aurkitzeko, Descartesek zalantza metodikoa erabili zuen.Beraz, ez zituen zentzumenetan oinarritutako ezagutzarik onartzen, zentzumenek sarritan engainatu egiten gaituztelako.
Descartesek inolako zalantzarik onartzen ez duen lehen egia aurkitu zuen eta horri cogito deitu zion: “pentsatzen dut, beraz banaiz”.Arabera, cogitoa intuizioaren bidez zuzenean antzematen den egia argia eta bereizia da,Gainera, horrek egia-irizpide bat eman diezaguke, adierazpen bat
segurutzat noiz har daitekeen erabakitzeko. Descartesek kontzientzian dauden eduki mental horiei ideia deitu zien eta hiru talde sailkatu zituen.  --Ideia adbentizioak: kanpotik datoz eta zentzumenen bidez hautematen dira.Adibidez: liburua, txakurra, etxea…-Ideia artifizialak: jarduera mentalak sortutakoak dira, buruak bere kabuz asmatu dituenak inoiz ikusi ez baititu arren. Adibidez: zentauroa, sirena, dragoia…-Sortzetiko ideiak: gure barnean jaiotzatik dauden ideiak dira, ideia argiak eta bereziak
eta intuizioz atzeman daitezkeenak. Adibidez cogitoa. Jainkoaren existentzia frogatzeko, beste bi argudio erabili zituen. Lehenaren arabera,
Jainkoa ni sortu nauen izaki ahalguztiduna da. Izan ere, nire gurasoek nire gorputza soilik sortu zuten, baina nire benetako errealitatea edo izaera Jainkoak egin zuen. Bigarrena, Anselmo Canterburykoaren argudio ontologikoan oinarritzen da. Argudio honen arabera, Jainkoa pentsa daitekeen izaki handiena dela pentsatzen badugu, ez dago zalantzarik
Jainkoak existitu behar dela; bestela, izaki handiagoa irudikatu ahal izango genuke, benetako izatea duena. Beraz, Jainkoa errealitatean dagoen izaki infinitu eta perfektua da.Egia aurkitzeko bi metodo horiek lau etapatan aplikatzen dira:-Ebidentzia: egiaren bilaketak abiapuntu sendo eta segurua izan behar du zimendu irmoekin, gure ezagutza guztiak haren gainean eraiki ahal izateko. -Analisia: aztertu nahi dugun auzia zati sinpleagotan banatzen da, ikertu nahi ditugun arloak askotariko errealitate konplexuz osatuta egoten baitira, eta elementu bakoitza banaka aztertzen da.             -Sintesia: elementu horietako bakoitza aztertu eta ebatzi denean, auzi guztia berriro osatzea beharrezkoa da, arazo orokorrari erantzuna emateko.-Berrikuspena: metodoa modu egokian aplikatu dela ziurtatzeko beharrezkoa da kontu handiz berrikustea puntu horretara iritsi arte jarraitutako prozesua./Antzinako filosofoek ez bezala, Descartesek pentsatzen zuen zientzia desberdinak jakintza unibertsal bakarraren atalak direla. Hori dela eta, filosofoak uste zuen bera ezarritako lau arauko metodoa edozein ikerketa-eremutan berdin aplika zitekeela.

Entradas relacionadas: