Descartesen ideia motak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

Descartesentzat, ideia pentsamendu bat da, hau da, pentsatzen duguna. Ideiek bi alderdi dituztela esan daiteke: alde batetik, ekintza psikikoa (pentsatzea) den aldetik ideia guztiak antzekoak direla; eta bestetik, edukiaren arlotik, oso desberdinak direla.

Adibide bezala, mahaiaren ideiak munduaren ideia baino eduki gehiago du bere baitan

 Hala eta guztiz ere, ideien artean hiru mota bereiz daitezke. Lehenik, jatorrizko ideiak daude, gizakiak jaiotzeatik berez dauzkagunak. Bigarrenik, ideia abdentiziak edo eratorriak daude, gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzean kontzeptuak eratzen dituzte. Azkenik, irudimenezko ideiak edo faktiziak.
Ideia hauek gizakiak sortutako ideiak dira, hots, adimenak ideia berri bat asmatzen du sentimenen bidez ideia abdentzialak eta jatorrizkoak gehiago nahasiz edo ideia berri bat eratzen du oroimenean gordetako hainbat ideien bidez.

 Nahiz eta aurreko ideiek edukin gehiago edo gutxiago izan, ideia garrantzitsuenak jatorrizkoak dira; izan ere, jakintzaren edo ezagutzaren jatorri dira, hau da, ideia hauetatik eratortzen da ezagutzaren sistema osoa. Jaikoa, arima, mundua, pentsatzea, existitzea…
jatorrizko ideiak dira.

 Descartesek zalantzarik sor ziokeen edozer baztertzen zuen; hau da, ordura arte zekien guztia zalantzan jarri zuen.Haren helburua, jakintzaren sistema osoa berreraikitzea zen, oinarri sendoen gainean. Beraz, bere metodoan oinarritutako zalantza proposatu zuen. Zalantza hori unibertsala, gauza guztiak hartzen baititu barne; metodikoa, Descartesek zalantza-tresna bezala erabiltzen zuelako; behin-behinekoa; honek ez baitzuen betirako irauten; eta teorikoa da, egia aurkitu nahi zuelako, baina ez praktikan oinarrituta (etikan oinarritu beharrean, teorikoa, moralean oinarritzen da, praktikoa).

 Lau arrazoi izan ziren Descartes dena zalantzan jartzera eraman zutenak. Alde batetik, sentimenak daude, hauek batzuetan engainatzen gaituztelako eta, beraz, suposatzen dena ez da irudikatzen den modukoa. Bestalde, arrazoitzerakoan, zenbaitetan, arrazonamendu okerrak egiten ditugu. Horrez gain, esan beharra dago ametsetan beste errealitate bat ikusten dugula.  Azkenik, esan daiteke jeinu gaiztoaren presentzia beste eragile bat dela, eta, era berean, erradikalena. Honek gauza argienetan engainatzen gaitu, again guri nabariak iruditzen zaizkigunetan ere. Azken hau ez da “Metodoaren diskurtsoan” agertzen.


Horrela, Descartesek lehen egia edo cogitoa aurkitu zuen, guztiz sendoa zena –pentsatzen dut, beraz banaiz– eta, orduan, bere sistema honen gainean eraiki zuen. Haren ezaugarri nagusia nabaritasuna zen.
Lehen egia ez da arrazoiketa deduktibo bat, hots, ez da silogismo bat, ez baititu premisa batzuk planteatzen, ezta horietatik ondoriorik ateratzen. Hau intuizioz antzematen da, “ni pentsatzaile baten existentzia baieztatuz”.

 San Agustinen “si fallor sum”-en esaldiarekin erlaziona daiteke Descartesen lehen egia.
Beraz, San Agustin Descartesen ideiaren edo egiaren aitzindari dela esan daiteke.


Descartesek, filosofia modernoaren aita denak eta Kontzientziaren paradigma izeneko etapari hasiera eman zion pentsalariak, egia aurkitzeko metodo berri bat sortu zuen  “Metodoaren diskurtsoa” idazlanarekin, Francis Baconek “Novum Organum” obrarekin egin zuen bezalaxe. Garai hartan planteaturik zegoen arazo hau, beharrezko baitzen metodo berri bat aurkeztea, eskolastikoek aurretik planteatutakoak baztertzeko helburuarekin.

 Lehen arauari nabaritasuna deritzo, eta bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna. Ideia batek, argia izateko, beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du, eta bereizia izango da haren zatiak elkarren artean bananduta badaude. Laburbilduz, esan dezakegu ezer ez dela egia izango erabat nabaria ez bada.

 Bigarren araua analisia izenaz ezagutua da eta aztertzen dugun oro ahalik eta gehien zatitzean datza. Intuizioak analisian parte hartzen du, eta Descartesen arabera, intuizioa espirituaren hautemate soila eta berehalakoa da: ez du zalantzarako tarterik uzten bereizkorra eta erraza delako.



Hirugarren araua, aldiz, sintesia da, objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuetaraino iristeko. Sintesia dedukzioari esker gertatzen da, eta nahiz eta dedukzioak intuizioak adina ziurtasunik ez izan, huts egin gabe joka dezake, printzipio nabarietatik abiatuz, pentsamendua etengabeko mugimenduan badarama.

Bukatzeko, laugarren eta azken araua, berrikusketa da. Zerrendaketa beharrezkoa da ezer ez dugula ahaztu ziurtatzeko eta oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneez ohartarazteko.  

Aipatutako guztiaren ondoren, intuizioa eta dedukzioa espirituaren bi eragiketak direla ikus dezakegu.  Intuizioa, analisiarekin erlazionaturik, bat-batean hautematen da, arrazonamendu gabekoa eta aldarte gabekoa da. Dedukzioa, ostera, sintesiarekin erlazionaturik, premisetatik ondorioztatzean datza

Entradas relacionadas: