Descartesen Filosofia: Arrazionalismoa eta Modernitatearen Hastapenak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB
Egoera Sozio-politiko eta Ekonomikoa
Errenazimendua (XV-XVI)
- Arlo Politikoa: Feudalismotik monarkia absolutistetara, ikuskera laikoarekin (Elizak boterea galdu zuen).
- Arlo Ekonomikoa: Itsas merkataritza (Amerika), zientzia aurrerakuntzei esker (astrolabioa).
- Arlo Erlijiosoa: Krisi erlijiosoa, humanismoaren zabalkundea; haustura Elizatik: protestanteak eta kalbinistak.
- Arlo Soziala: Elizak bere indarra galdu zuen, burgesiaren hazkundea eman zen.
Barrokoa (XVII)
30 urteko gerra katoliko eta protestanteen artean.
Egoera Kulturala
Mentalitate zientifikoa (Descartesen filosofia zientifikoa): Galileo, Koperniko, Kepler, Newton… Unibertsoari buruzko ikuspegi berria, baina Inkisizioa oztopo izan zen.
Egoera Filosofikoa
- Arrazionalismoa (XVII. mendea): Descartes, Leibniz, Spinoza, Malebranche.
- Enpirismoa (XVIII. mendea): Hume, Locke, Berkeley.
- Arrazoi-ulerkuntza:
- Ezagutza ziurra lortzeko a prioriko ezagutzaz baliatu (esperientzia sentikorra gabe); arrazoiak ez du mugarik, dena ezagutu daiteke.
- A posterioriko arrazoiaz baliatu (esperientzia sentikorraren ondoren); arrazoiak mugak ditu, esperientzia sentikorrarenak.
- Ideien jatorria: Ideiak kontzientziaren edukiak dira:
- Objektiboak eta ziurrak = sortzetikoak.
- Objektiboak eta ziurrak = ez sentikorrak, esperientzia sentikorretatik datozenak.
- Zientzia-ulerkuntza:
- Zientzia unibertsala eta beharrezkoa.
- Zentzuen bidezko ezagutza erabilgarri eta praktikoa.
- Jakintzaren eredua:
- Zientzien eredua: matematikoa.
- Zientzia enpirikoa (Newtonen fisika).
- Dena arrazionala da, dena ezagutu daiteke; arrazoia errealitatearekin bat dator.
- Ezagutza arloa ez da errealitatearekin identifikatzen; errealitatea ezagutzaren mugatik harago doa.
Bizitza eta Obra
Prestakuntza eta Armadako Urteak
1596ko martxoan jaio zen La Hayen (Frantzia), izen handiko familia noble baten hirugarren semea. Ama urtebete geroago hil zen; aita Bretainiako Parlamentuko kontseilaria zen, eta etxe kanpo denbora asko ematen zuen. La Flèche eskolan sartu zuten (nobleak prestatzeko protestantismo hugonotearen aurka borrokatzeko), eta bertan zientzia guztien erdigunea filosofia zela konturatu zen. Ikasketak amaituta, Parisera joan zen denbora batez. Ondoren, 30 urteko gerran, Maurizio Nassaukoaren armadan sartu zen, mundua ezagutzeko eta izaera gogortzeko asmoz. 1619an, Neuburgoko kuartelean zegoen, bohemiarren kontra.
Lehenengo Idazkiak
Armada utzi, Europan zehar bidaiatu eta Parisera itzuli zen. Ondoren, Herbeheretara joan zen, Espainiarekiko independentzia lortu zuelako herrialde bikaina zelakoan bere pentsamendu independentea bultzatzeko. 1649 arte lan gehienak bertako hirietan idatzi zituen.
Lan Filosofikoak
- 1637 (41 urte): Metodoari Buruzko Diskurtsoa. Bertan, bere metodo zientifikoaren oinarri metafisikoen xehetasunak azaltzen ditu, eta, horren baliagarritasuna frogatzeko, dioptrika, meteoros eta geometria ikerketak aurkezten ditu.
- 1641: Meditazio Metafisikoak. Ondoren, gogoeta haien objekzio eta erantzunak argitaratu zituen, zientzialari eta filosofoekiko harremanen ondorioz.
- 1644 (Utrecht): Filosofia Printzipioak. Hirian debekatu zuten, eta Stockholmera joan zen erreginaren filosofia irakasle izateko; bertan hil zen 1650ean (54 urte).
Asmoa
Aurreko Filosofiari Kritika
Aurreko filosofia zalantzagarria zen, oinarri ziurrik gabea. Beste zientziak filosofian oinarritzen zirenez, ezinezkoa zen ezer sortzea oinarri zalantzagarri batetik. Matematikaren oinarriak, aldiz, nabariak eta ziurrak ziren.
Asmoa
Filosofia ziurra, sistematikoa, ordenatua eta zientifikoa egitea. Zalantza gabeko egia batetik beste ideiak deduzitzea (oinarri ziurretik ondorioztatuta, egiazkoak izango zirelakoan). Lehenengo printzipioa a priorizkoa izango zen, hau da, arrazoiaz lortutakoa, esperientziarik gabe. Arrazoia ezagutzaren iturri nagusitzat hartu zuen. Lehenengo printzipioa argia eta bereizkorra izango zen. Zientzia guztiak bakarrean elkartu nahi zituen, zientzien batasuna egon behar zela uste zuelako, jakituriaren adierazpide zirelako eta arrazoi bakarra zegoelako. Zuhaitzaren metafora erabili zuen: sustraietan metafisika (filosofia), enborrean fisika, eta adarretan beste zientziak (medikuntza, mekanika, etab.).
Biraketa / Kontzientziaren Filosofia
Erdi Aroko Ikuspuntua Guztiz Aldatu Zuen
Erdi Aroan Jainkoaren segurtasunetik bakoitzaren segurtasunera igaro zen; Aro Modernoan, aldiz, alderantziz.
Ezagutza-ulerkuntza Aldatu Zuen
Errealitatea ideien bidez ezagutzen da. Ideiak pentsamenduaren edukia eta moduak dira; balio epistemologikoa dute soilik, ez balio ontologikoa, ezta egiazkotasunik ere. Subjektua garrantzitsua da, errealitatea ideien bidez aktiboki ezagutzen duelako. Epistemologiaren garrantzia azpimarratu zuen: epistemologiatik ontologiara joanez ezagutza lortzen da. Ideietatik gauzetara joanez filosofia egiten da. Errealitatea arrazionala da, arrazoiaren bidez a priori ezagutu daiteke, esperientzia sentikorrik gabe.
Aro Modernoko Idealismoa
Filosofia idealista garatu zuen. Idealismoa ideietatik errealitatera abiatzen den korronte filosofikoa da.
Ontologia
Moduak: Ezaugarri aldakorrak dira. Atributuak: Beharrezko ezaugarriak dira. Substantzia: Errealitate independentea da, existentzia duena. Hiru errealitate bereizi zituen (pluralismoa), bakoitzak atributu batekin:
- Res Cogitans: Ni pentsatzailearen existentzia. Atributua pentsamendua da, ni pentsatzailea (arima) beti pentsatzen ari delako, bestela ez litzatekeelako existituko. Moduak kontzientziaren eduki zehatzak dira. Arima bakarra, bakuna eta zatiezina da.
- Res Infinita: Jainkoa. Existentzia baieztatzeko argudio gnoseologiko, ontologiko eta kausala erabili zituen.
- Res Extensa: Kanpoko errealitateari buruzko ideia (izaki hedatuei buruz). Hori lortzeko, Jainkoaz baliatu zen. Atributua hedadura da. Moduak figura eta mugimendua dira (mekanizismoa).
Etika
Arrazoiaren Garrantzia
Ongi jokatzeko arrazoia erabili behar da, pasioak kontrolatuz. Pasioek ariman eragiten dute, gizakiaren askatasuna kolokan jarriz. Jatorria gorputzean dute, eta arrazoiaz kontrolatu behar dira. Autokontrola nabarmendu zuen. Ez dago pasioen kontra, baina hauek arrazoiaz kontrolatu behar dira, ez alderantziz. Arrazoiaren bidez pasioak kontrolatzea da egin behar dena; arrazoiak ongia eta egia zer den adierazten du, gero borondatez egiteko.
Askatasuna
Res Cogitansez osatuta egoteagatik askea da gizakia. Askatasunak arrazoiak ona eta egia bezala proposatzen duena aukeratzea suposatzen du. Borondateak arrazoiak adierazten duena jarraitu behar du.
Behin-behineko Morala
Bizitzeko eta ekintzak burutzeko agindu batzuk kontuan hartu behar dira. Morala behin-behinekoa da, ezagutzaren arloan egia lortu arte; hiru agindutan oinarritzen da:
- Legeak eta ohiturak jarraitzea neurritasunez.
- Ekintzak burutzean irizpide sendoei jarraitzea.
- Munduaren ordena onartu eta honekin konforme bizitzea.