Descartes: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
Metodoa
Erregela ziur eta errazen multzo gisa, zeinaren ikusketa zehatzak faltsua egiatzat hartzea eragozten baitu, eta behar ez diren saialdietan denborarik eman gabe eta bere zientzia poliki-poliki igoaz, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramatera behartzen duen espiritua.
Arrazoia
Egia faltsutasunetik bereizteko ahalmena da. Descartesen arabera, matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko. Horregatik, "arrazoiaren egia" deitzen zaio, ez dagoelako esperientziaren menpe, arrazoiarenean baizik. Bere arrazoiketen ziurtasunagatik eta nabaritasunagatik matematika atsegin duela dio.
Perfektua
Akatsik gabea, ezer falta ez duena. Baina Descartes bera ez da perfektua. Izaki perfektua izateko, bere existentzia bere esentziatik banaezina izan behar da. Arrazoi horregatik, kontraesanekoa izango litzateke izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea.
Gainerako zientziak
Filosofiaren menpe daude, matematikaren eredua harturik. Ikasketek Descartes engainatu egin zuten. Horregatik, desengainu hura bere filosofia sortzeko lehen urratsa izan zen, La Flèche ikastetxetik atera zenean, han ikasitako guztiak ez zuela balio handirik uste baitzuen, matematikak salbu.
Gorputza
Descartesek 3 errealitate bereizten ditu: res extensa, horietako bat da. Gorputzaren ezaugarriak honako hauek dira: hedadura eta mugimendua, eta horiek matematikoki azter daitezkeen ezaugarriak dira. Badaude beste batzuk, kolorea, usainak, zaporeak, baina ez dira objektiboak. Honi buruz 5. eta 6. kapituluetan hitz egiten du. Mundua, gorputzak barne direlarik, makina bat bezala hartzen du, eta horrela ondo adierazten du garaiko espiritua.
Substantzia
Latinez "azpian dagoena" esan nahi du. Zerbaiten azpian dagoena, bere existentziari eusten diona, berez existitzen den beregaineko gauza. Descartesek hiru substantzia edo errealitate bereizten ditu: res cogitans (pentsamendua), res infinita (perfektutasuna) eta res extensa (hedadura).
Esentzia
Greziar filosofoek izakiaren aldaketaren barruan irauten zuena esentziatzat hartzen zuten, eta ousia hitzaren bidez esentzia eta substantzia berdintzen zituzten. Gauzen izaerari edo naturari deritzo. Beraz, gauzen baitan beren aldaketetan irauten duen hori esentzia da. Aldaketan gertatzen diren aldaketak, aldiz, akzidenteak.
Arima
Aristotelismoan eta eskolastikan, materiazko izaki bizidunei dagokien printzipio substantziala. Bizitza ematen duen forma. Batez ere gizakiaren kasuan, espirituala, materiarik gabekoa, bakuna eta hilezkorra. Descartesentzat substantzia pentsatzailea. Bere existentzia pentsatzean datza, pentsatze-ekintzak egitea, hala nola: zalantzak egitea, nahi izatea, baieztatzea, ezeztatzea, sentitzea... Pentsatzeari uzten dionean, existitzeari ere uzten dio. Espiritu bat denez, ez du materiarik behar existitzeko. Horregatik, gorputzetik guztiz independentea da eta gorputza baino askoz errazago ezagutzen da.