Descartes eta Metodoaren Bilaketa Aro Modernoan
Enviado por onintz y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB
Metodoa Descartesengan zientzian eta filosofian aro modernoan metodo berri baten bilaketa hasten da. Pentsalari guztiak egia aurkitzeko bide berri bat urratzen ahalegintzen dira. Francis Bacon izan zen bere Novum Organum lanarekin metodo berri bat aurkitu zuen lehen pentsalaria. Descartesek beste horrenbeste egin zuen adimena lantzeko arauak eta Metodoaren Diskurtsoa idazlanetan. Bi pentsalari horien arabera, metodo ziur baten falta izan da gizadiak mendeetan zehar ezagutza urriak lortu izanaren arrazoia. Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa (premisa nagusi batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa) ordezkatu duen metodo berri bat aurkitu nahi zuten.
Egiaren Irizpidea
Irizpidea judizio baten egia edo faltsutasuna erabakitzeko erabiltzen dugun eredua da. Autoritate irizpidea - Erdi Aroan, Elizaren eta Aristotelesen aginpidea hartzen da irizpidetzat. Indukzioa esperientzian eta behaketan oinarritzen bada ere, Descartesek ez du onartzen egia ziurra lortzeko irizpide gisa, irizpide horren baliozkotasunak kasu posible guztien azterketa eskatzen duelako eta hori ezinezkoa delako. Matematika eta arrazoiaren egia - Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko, esperientziatik at dagoelako eta ez diolako bere egia esperientziari zor.
Metodoaren Arauak
- Nabaritasuna: Ezer ez daiteke egiatzat hartu, nabaritasun osoz horrela dakigunean izan ezik. Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkotasuna. Ideia batek, argia izateko, beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du. Bereizia izango da haren zatiak elkarren artean bananduta badaude.
- Analisia (Intuizioa): Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen moduan. Ezagutzazko ziurtasuna eskuratu nahi badu, soiletik hasi behar du. Zatiketak intuizioz hautematen dira, natura soilak lortzea du helburu. Proposizio ilun eta nahasgarriak soil bihurtu behar dira. Natura soilaren ezaugarria bere ezagutza argia eta bereizkorra izatea da, eta horregatik, soilean, ez dago huts egiterik.
- Sintesia (Dedukzioa): Metodoaren diskurtsoak dioenez: nire gogoetak ordena batekin zuzentzea objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuenetaraino iristeko, eta beraz, horrela jokatzeko aukera ematen ez digutenen artean ere ordena bat proposatzeko. Dedukzioa intuizioen segida suposatzen du, eta, haren bitartez, egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzen gara. Dena dela, osotasunari buruzko ziurtasuna izateko, kate-maila bakoitzaren ziurtasuna lortu behar dugu: maila baten hutsuneak arriskuan jar dezake kate osoaren baliozkotasuna.
- Berrikusketa edo Zerrendaketa: Oso zerrendaketa konplexua eta oso berrikusketa orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte. Arau horren helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneez ohartaraztea da. Hutsuneak saihesteko, egia batetik bestera igarotzean, pentsamenduaren mugimendu iraunkorra eta etengabea egin behar dugu.