Descartes froga ontologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Jainkoa badelako frogak
.Jainkoa badela defendatzeko hainbat arrazoi eta argudio eman dira historian. Froga horiek honela sailka daitezke:
-Froga ontologikoak:
Adierazgarririk onenak Anselmo Canterburykoa eta Descartes dira. Gure gogoan izaki perfektuaren ideia badugu. Perfekzioaren ideia edukitzeak esan nahi du badela; izan ere, bestela, badelako ezaugarria ez luke izango eta, beraz,ez litzateke perfektua izango.
-Froga kausalak:
Tomas Akinokoarenak. Guztiek egitura berbera dute:-Abiapuntua:Esperientzia-egintza bat da(mugimendua, kasualitatea, kontigentzia,unibertsoaren ordena edo perfekzio mailak).-Helmuga:Guztiek Jainkoa dute xede,hura baita lehen mugiarazlea, kausarik gabeko kausa,izaki beharrezkoa,izaki perfektua edo adimen gorena.-Ibilbidea:2 elementu nagusiri esker irits daiteke abiapuntutik helmugara: kausalitatearen printzipioa eta ezin konta ahala kausen kate baten ezintasun edo gaitzespen arrazionala..Kanten arabera, Jainkoa ez da mundu fenomenikoaren baitakoa (zentzumenen bidezko esperientziarena)eta,beraz,ezin da eztabaida zientifikoaren baitakoa izan.-
Froga etiko-moralak:
Giza askatasuna dute oinarri eta horretarako ezinbestekoa da izaki bat egotea,gizakiaren egi nahiak asebeteko dituena, mundu honetan nortu ezin daitezkeen nahiak asebeteko dituena.Kontzientzia morala badela esateak esan nahi du Jainkoa badela eta guztiongan ezarri duela.
-Froga esperientzialak:
Balioak oinarri hartutako morala eta sentimenduak baliatu dira Jainkoa badela frogatzeko.Hortaz, Jainkoa sentitzen badugu jainkoa badelako da; bestela,naturaren aurkako sentimendua litzateke.Jarrera hori fideismoarekin lotzen da;izan ere,defendatzen du erlijiozko egiak ezin direla,ez egiaztatu,ez lortu arrazoimenaren bidez,baizik eta fedearen bidez bakarrik.
Errealitateari buruzko mundu-ikuskera filosofiko-zientifikoak:
Wilhelm Dilthey filosofo alemanak erabili zuen Welt-anschauung terminoa (Welt,mundua eta anschauen,behatzea); eta euskaraz mundu-ikuskera terminoarekin itzuli da..Mundu-ikuskera bat printzipio edo sinesmen teorikoen zein praktikoen oinarrizko eta funtsezko multzoaren egitura antolatu,koherente eta sistematikoa da,eta kultura jakin batek oinarri hartzen du egitura hori errealitatea osotasunean interpretatzeko eta,modu horretan,hori bera adierazteko kultura-eta arte-adierazpenetan, harreman sozialen eremuan zein gizabanakoen emozioen eremuan.Ikuspuntu horretatik, horrenbestez,erlijio edo sistema filosofiko guztiak eta,neurri txikiagoan,proiektu politikoak edo teoria zientifikoak izan daitezke mundu ikuskerak.