Descartes berpizkundea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

1. TESTUINGURU HISTORIKO FILOSOFIKOA HISTORIKOA

XVII. MENDEKO EGOERA

Krisi mendea dugu hau, non arlo guztietan nabaritzen den, hala nola:

• Ekonomian. Nekazaritza-ekonomia da oinarrizkoena baina honek ez du gosea zabal dadin eragozten.

• Gizartean. Estamentuzko gizarte-
Mota mantentzen bada ere, gero eta istilu gogorragoak gertatzen dira gizarte-multzoen artean berdintasunean oinarrituriko orden juridiko berriari ateak irekiz.

• Estatuan. Estatuen arteko etengabeko gerrak dira baina horretaz aparte estatuen barneko egoera ere latza da, deskontentamendua noblezia, burgesia eta, oro har, herriaren artean zabaltzen delarik.

• Erlijioan. Mende honetan zehar eliza eragin eremuak pixkanaka galtzen ari da. Sinesmen ezberdinak agertzen dira estatuetan jendearen arteko borroken arrazoi bat gehiago izanik.

• Ezagutzan. Krisi orokorra ezagutza arloan ere adierazten da ziurtasuna eta Bibliak mundua azaltzeko zuen gaitasuna desagertzen direlarik. Filosofian eskolastikaren azken hasperenak bizi izaten dira eta, honekin batera, zientziaren eredu aristotelikoa hondoratu egiten da.

• Kulturan. Barrokoa da inposatzen den joera artistikoa, krisia estetikan edo sentsibilitatean ere dagoela adieraziz. Artean gizakiok ezkortasuna irudikatzen dute. Bestalde, eta aurrekoaren ondorioz, errealitatea iheskorra hautematen da denborak garrantzi handia lortzen duelarik. Izan ere, dena kontinjentea, hots, behin-behinekoa da eta bakarrik gauzen itxura ezagut daiteke ez haien benetako izaera edo zerizana.

FILOSOFIKOA

Berpizkundea (errenazimendua)

Trantsizio aroa da non desegiten ari den Erdi Aroak sortzen ari den Aro Modernoarekin topo egiten duen.

Ezaugarriak:

a. Itsas teknikaren hobekuntzek (iparorratza) aurkikuntza bidaiak bultzatu zituzten, Europako zabalkuntza eta mundu berrien ezagutza ahalbidetuz.

b. Unibertsoari buruzko teoria ezberdinak agertzen dira Nikolas Kusakoa, G. Bruno eta, batez ere, Kopernikoren bidez.

c. Gutenbergen inprimatzeko asmakizunak jakintzaren zabalkuntza suposatu zuen.

d. Elizaren apurketak suertatzen dira (protestantismo, kalbinismo, anglikanismo) gizarte mailan aldaketa asko eraginez.

e. Nazio-estatuak hala nola monarkia absolutuak sortzen dira eta pixkanaka burgesiaren garapena gertatzen da.

f. Pentsamendu arloan fedearekiko arrazoiaren autonomia defendatzen da pentsatzeko askatasuna erraztu zelarik. Arrazoiaren autonomiarekin batera humanismoa ere agertzen da gizakia hausnarketen gunea bilakatuz eta antzinateko ideiak berpiztuz.

Errenazimenduan ez dira sistema filosofiko handiak sortzen baizik eta bide berriak urratzen saiatzen dira.



Entradas relacionadas: