Descartes: Arrazionalismoa, Metodoa eta Metafisika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

1. Intuizioa eta Metodoaren Oinarriak

Intuizioa lehenengo egia zuzenean eta berehala antzematen duen arrazoizko eragiketa da. Deskartesen filosofian, adimenezko intuizioa da abiapuntu ziurra lortzeko oinarria. Adimenaren atzipen sinplea da, hain argia non ez baita dudarik sortzen.

Sintesi Erregela

Matematikan oinarrituta dago. Egia ziurra lortzeko, arrazoiaz gain, metodo bat behar dugu. Metodoa lau erregelaz osatuta dago: nabaritasuna, analisia, sintesia eta berrikusketa. Sintesi erregelak dedukzioa bideratzeko balio du, zatitutako ideia bakunak berriz konposatuz.

Lehenengo Egia

Egia ziur eta sortzetikoetatik ateratakoa da. Zalantza metodikoaren bidez, "pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz" (Cogito ergo sum) lehenengo egia nabaria lortzen dugu.

2. Mekanizismoa eta Etika

Descartesek Res extensa azaltzeko abiarazitako teoria da. Materia duen guztia makina baten antzera mugitzen da. Jainkoak ezartzen du mugimendua hiru lege jarraituz. Etikari dagokionez, arrazoia ezinbestekoa da pasioak kontrolatzeko eta autokontrolera iristeko.

3. Subjektuaren Biraketa eta Filosofia Modernoa

Aro Modernoan antropozentrismoa nagusitzen da. Ezagutza-ulerkuntza aldatzen da: errealitatea ideien bidez ezagutzen da. Subjektua aktiboa da, ez pasiboa. Filosofia epistemologiatik ontologiara eraikitzen da, esperientzia sentikorraren aurretik (a priori).

4. Epistemologia: Ideien Teoria

Ideiak pentsamenduaren edukiak dira. Hiru mota bereizten dira:

  • Ideia eratorriak: Esperientzia sentikorretik datoz (ez dira fidagarriak).
  • Irudimenezko ideiak: Beste ideietatik eratorriak.
  • Jatorrizko ideiak: Adimenak bere argiaz dituenak (sortzetikoak).

5. Ontologia: Hiru Sustantziak

Errealitatea hiru sustantzien bidez egituratzen da:

  • Res cogitans: Ni pentsatzailea (arima).
  • Res infinita: Jainkoa (perfekzioa).
  • Res extensa: Gorputzak edo materia (hedadura).

6. Antropologia: Dualismo Kartesiarra

Gizakia bi sustantzia finituz osatuta dago: Res cogitans eta Res extensa. Biak independenteak dira, baina guruin pinealaren bitartez komunikatzen dira. Honek giza askatasuna eta arimaren autonomia defendatzea ahalbidetzen du.

Entradas relacionadas: