Descargar egunero hasten delako

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,23 KB

14. GAIA: Poesiaren bilakaera (1954-1975)

1. Zeintzuk aldizkari izan ziren poesiaren babesleku?

EGAN eta EUZKO-GOGOA aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekuak, OLERTI aldizkariarekin batera.

2. Zergatik esaten da Miranderen poesia oso bestelakoa dela bai gaietan bai hizkeran?

Metrikan baino areago gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak. Ez zeuden ohituta euskaldunen begiak tamaina horretako gordinkeriak irakurtzera. Zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturazale apurrentzat.

4. Esan Gabriel Arestiren poesia liburuen lanak. Zein da herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago dagoena?

Maldan behera eta Harri eta Herri izan ziren Gabriel Arestiren poesia liburuak, azken honek estilo zuzenagoa zerabilen, jakina, herritarragoa eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena. Urte haietako gizarte giroari hobeto egokitzen zitzaion, nonbait. Ildo beretik jarraitu zuen hurrengo obretan ere Euskal Harria eta Harrizko herri hau.

15. GERRAOSTEKO ANTZERKIA

1. Zergatik da gaitza euskal antzerkiaren ikuspegi osatua izatea?

Euskal teatroari gutxitan eman zaio behar besteko garrantzirik. Idatzitako guztia ez da argitaratu; argitaratutakoa ez da beti taularatu; eta batzuetan, antzeztu arren, ez da inprimatu. Honenbestez, gaitza da gure antzerkiaren ikuspegi osotua izatea.

2. Aipatu Piarres Lartzabalen antzerkiaren ezaugarri batzuk

Ederki zekien drama eta komedia egiten. Lapurtarraren antzerkiak herrikoiak eta ikasiak dira, jende landu eta jende arruntarentzat eginak, maiz txalotuak Bidasoaren alde bietan. Beraz, badu Lartzabalek teatrorako sena, katramilak korapilatzeko eta askatzeko gaitasuna.

3. Pastorala, Zuberoan. Azaldu zer den

Pastorala Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da, kanpoan, herriko plazan, hartarako nahita jarrita dagoen antzeztoki edo triate baten gainean ematen dena. Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskaran. Urtero edo bi urtetik behin, gutxienez, egon ohi da emanaldia Zuberoako herriren batean. 

16. AZKEN URTEOTAKO PROSAGINTZA

3. Askoren ustez, zein da lehenbiziko euskaleleberri modernoa?

Egunero hasten delako” izan da askorentzat lehenbiziko euskal eleberri modernoa. 4. 1940ko hamarkadan jaiotako prosagileak kontuan izanik, lotu lana eta egilea. 

100 metro - Ramon Saizarbitoria   “Ihes betea” - Anjel Lertxundi    “Itsasoak ez du esperantzarik” - Luis Haranburu Altuna  “Zergatik panpox” - Arantza Urretabizkaia

“Abuztuaren 15eko bazkalondoa” - Joxe Auxtin Arrieta   “Babilonia” - Joan Mari Irigoien

5. 1950eko hamarkadan jaiotako prosagileak kontuan izanik lotu obra eta autorea

“Eta emakumeak sugeari esan zion” - Lurdes Oñederra “Narrazioak” - Joseba Sarrionaindia

Obabakoak - Bernardo Atxaga “Kutsidazu bidea Ixabel” - Joxean Sagastizabal

“Basilika” - Itxaro Borda

6. 1960ko hamarkadan jaiotako prosagileak kontuan izanik, lotu obra eta egilea

"Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uribe "Mailuaren odola"  Aingeru Epalza "SPrako tranbia"Unai Elorriaga  "Itsaslabarreko etxea"Miren Agur Meabe

"Amaren eskuak"Karmele Jaio   "Kontu-jaten" Arantxa Irurbe

"Uda betiko balitz" Xabier Mendiguren  "Ostegunak"Jon Arretxe  "Kcappo" Pako Aristi

7.  Zein obrak lortu du Espainiako Narratibako Literatura Saria 2009an? Eta lehenago?

2009an, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelak jaso zuen Espainiako Narratibako Literatura Saria. Bernardo Atxagak irabazi zuen Obabakoak obragatik, eta 2002an Unai Elorriagaren SPrako tranbiak.

8. Zein da gehien itzuli den euskarazko obra? Zenbat hizkuntzatan? Zeintzuk azkenak?

Obabakoak da gehien itzuli den euskarazko obra. 26 hizkuntza ezberdinetara itzuli izan da, horietatik azkenengoak errusiera eta turkiera izanik.


Entradas relacionadas: